Agrokonpostajea: esperientzia pilotua

Hondakinen ekoizpena etengabe handitu denez, haiek kudeatzeko aukerak aldatzeko beharra sortu da, eta Europako politika berrienek hondakinak sortzearen eta kudeatzearen arloko prebentzio ekimenen aldeko apustua egin dute. Ildo horretatik, Arabako hiri hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko Plana (2017-2030) idatzi da, Arabako Batzar Nagusien azaroaren 21eko 20/2018 Foru Arauak onetsia.

Planak 80 ekintza proposatzen ditu, eta haietan berariaz jasotzen da lan ildoak ezartzea (2. ekintza) hiri hondakinen eta nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinen arteko sinergiak aprobetxa ditzaten. Horrez gain, modu osagarrian, hiri hondakinak tratatzeko sistema berritzaileak garatzeko beharra identifikatzen du, eta berariaz aipatzen ditu eskala txikian konpostaje deszentralizatuko teknologiak (16. ekintza). Ekintza horiez gain, planean biohondakinaren kudeaketa ezartzen da lehentasunezko korronte gisa, eta gaikako bilketa eta kudeaketa erabakigarria dira Europan 2025erako eta 2030erako zehaztuta dauden asmo handiko birziklatze helburuak lortzeko

Testuinguru horretan, Arabako hondakin organikoak kudeatzeko Austriako eredu deszentralizatuaren proiektu pilotua garatu da, abeltzaintzako ustiategietan sortutako simaurrari udal hondakinen frakzio organikoak (form) eta beste hondakin organiko batzuek egindako ekarpenaren balizko sinergiak aztertu eta ezagutzeko.

Zati organikoaren bilketa

Arabako Foru Aldundiak, kuadrillekin elkarlanean, planifikazio azterlan bat idatzi zuen, etxeetako eta merkataritzako hondakinen zati organikoa biltzeko sistema bat ezartzeko Arabako Lurralde Historikoan.

 Azterlanak kuadrilla hauen lurraldeak hartu zituen: Arabako Lautadako Kuadrilla, Aiara, Añana, Guardia/Arabako Errioxa, Kanpezu/Mendialdea eta Gorbeialdea (Gorbeialdeko Partzuergoa, Aramaioko Udala eta Arratzua-Ubarrundiako Udala)

Azterlan hori hiru fasetan banatu da (Arabako Lautadako Kuadrillan izan ezik; han bi fasetan antolatu da):

  • 1. Hasierako egoeraren diagnostikoa.
  • 2. Kuadrilla bakoitzean aurkeztea zati organikoaren bilketa egiteko proposamenak izan litezkeenak.
  • 3. Zati organikoaren gaikako bilketa lurralde eremu bakoitzean hautatutako ereduen arabera ezartzeko behin betiko proposamena aurkeztea .

2017ko laburpena >>