Puntu berde mugikorra

Puntu berde mugikorra etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin horiek ezin dira bota hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietara.                   

Zerbitzu horretan bi ibilgailuk lan egiten dute. Edukiontziak dituzte eta gaur egun, Arabako hirigune guztietan (342 guztira) ematen da, Gasteizen eta dagoeneko garbigunea duten herri hauetan izan ezik: Amurrio, Laudio, Agurain, Dulantzi, Langraiz Oka, Oion eta Santikurutze Kanpezu.

Egutegi hauek kontsulta ditzakezu, zure herritik noiz igaroko den jakin dezazun:

 

2024ko egutegiak:

 

2025eko egutegiak: 

 

Halaber, Inforeciklan, Puntu berde mugikorra zure herrira edo handik hurbil dagoen beste herri batera noiz joango den kontsulta dezakezu.


 

 


 
 

 

 

 
 

Zer motatako hondakinak biltzen ditu?

  • Tamaina txiki eta ertaineko hondakin berrerabilgarriak, "bigarren bizitza" proiektuan erabiltzeko.

  • Aerosolak, produktuz beteak.

  • Motorren eta sukaldeko olio erabilia.

  • Bateriak (nikel-kadmiozkoak, berunezkoak, ioi-litiozkoak, etab.)

  • Bonbillak/fluoreszenteak.

  • Tinta kartutxoak eta inprimatze tonerrak.

  • CDak, DVDak, bideokaseteak.

  • Aerosolen ontzi hutsak

  • Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen ontziak

  • Etxeko produktu arriskutsuen ontziak (garbiketa produktuak, etab.)

  • Jostailuak

  • Pneumatikoak (1,20 m baino gutxiagoko diametrodunak).

  • Zurezko eta metalezko tresna txikiak

  • Botoi-pilak, alkalinoak eta grafitozkoak, tamaina edozein dela ere.

  • Pinturak, bernizak, disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak).

  • Produktu fitosanitarioak, iraungita daudenak edo erabiltzen ez direnak .

  • Erradiografiak.

  • Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak).

  • Informatikako hondakinak (ordenagailuak, teklatuak eta antzekoak).

  • Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketako produktuak eta antzekoak).

  •  Ehunak: arropa, oinetako erabiliak eta osagarriak.

 

Zer EZIN dugu bota?

  • Beren ohiko ekonomia-jarduerarekin zuzenean lotutako enpresen hondakinak.

  • Hondakin erradioaktiboak.

  • Hondakin biosanitarioak.

  • Animalia hilak.

  • Egoera txarrean dauden ontzietan entregatzen diren hondakin arriskutsuak.

  • Material leherkorrak.

  • Banatu edo identifikatu gabeko hondakinak.

  • Puntu berde mugikorrean entregatzean, argi eta garbi pertsonak, ondasun materialak edo ingurumena arriskuan jar ditzaketen hondakinak, edo puntua antolatzeko arazo larriak sor ditzaketenak.

 

Nork erabil dezake?

  • Etxeak.

  • Denda txikiak eta zerbitzuak.

  • Ostalaritza.

  • Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak.

  • Enpresa txikiak, beren produkzio prozesutik EZ datozen hondakinak botatzen badituzte. Esaterako: automobilgintzako lantegi batek bonbillak bota ditzake, pneumatikoak berriz, ez. Elektrikari batek pneumatikoak bota ditzake, bonbillak berriz, ez. Bere ekoizpenaren hondakinen kudeaketa baimendutako kudeatzaileen bidez egin behar da, ingurumeneko arautegiak behartzen duen moduan.

 

Nola erabiltzen dira?

Gune berde mugikorra iritsiko dela aurrerapen handiz abisatzen da kartel baten bidez, zeina auzotarrek maiz erabiltzen duten toki batean jartzen baita: administrazio batzarra, udala, kontzeju etxea, iragarki taula, etab. Han, zerbitzu egunei eta orduei buruzko herri bakoitzeko urte guztiko informazioa agertzen da.

Zerbitzu hori astelehenetik larunbatera bitartean egiten da, eta egunero herri bat baino gehiagotan egoten dira. Gelditzeko ohiko tokian gelditzen da kamioia, informazio panelaren ondoan, hondakinak bildu eta informazio liburuxkak banatzeko, zalantzak argitzeko eta abar.

 

Baimena

Baimena behar da beste hondakin batzuk kentzeko edo baimendutako gehieneko kopurua gainditzeko

Harremanetarako

Puntu berde mugikorreko zerbitzua

Telefonoa:

945214383

673246224

puntuberdearaba@gmail.com

Jarrai gaitzazu Facebook-en


FORU ZERBITZUA

INGURUMEN KALITATEAREN ZERBITZUA

Ingurumen Prebentzioaren Atala

945181821