Hondakin organikoak

Une honetan gure lurraldearen erronka nagusietako bat hondakin organikoak (elikagaien, inausketan eta lorezaintza lanen hondakinak) biltzea da. Azkenaldian erakunde askok horien bilketa edo kudeaketa sustatzen ari dira, edukiontziak jarriz, banakako konpost ontziak banatuz, familia bakoitzak bere etxean konpostatu dezan, edo erkidegoko konpost eremuak jarriz familia talde batentzat.

Arabako Foru Aldundiak diru-laguntza lerro bat ere badu irekita. Urtero egiten du deialdia, mota horretako hondakinak hobeto kudeatzeko ekimenei laguntzeko.

2019ko deialdia 2019ko martxoaren 15eko 32. ALHAOn kontsulta daiteke.

Arabako Foru Aldundiak kuadrillekin lankidetzan egindako azterlan bat ere badago. Hor, etxeko eta saltokien hondakinak gaika biltzeko sistema bat Arabako lurralde historikoan ezartzeko plangintza jasotzen da.

 

zona de compostaje

zona de compostaje