Gestión de residuos - Observatorio - Araba.eus
Hondakinen behatokia
Indarrean dagoen Arabako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planaren (2017-2030) –EKZP 2030 laburtuta– 15. ekintza da Hiri Hondakinen Behatokia.
Hiri hondakinen kudeaketarekin lotutako alderdiei buruzko informazio, ezagutza eta jarraipen etengaberako tresna da, bai eta eragile interesdun guztien topagune ere. Halaber, gai horri buruzko informazio teknikoa eta akademikoa zabaltzen laguntzen du.
Horretarako, erreferentziazko figura integratzaile gisa jarduten du; hau da, hondakinen urteko inbentarioa, karakterizazioak, jarraipena eta hondakinen planaren ebaluazioa (EKZP 2030) uztartzen ditu.
Dokumentazio teknikoa
Urtero erabiltzen den tresna da, udal hondakinen kudeaketaren errealitatea kuantifikatzen eta aztertzen duena eta EKZP 2030ean identifikatutako hondakin frakzioei buruzko jarraipen adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak kalkulatzea ahalbidetzen duena.