Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen testuinguruan (EWWR), Jasangarritasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturalaren Sailak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, Arabako Foru Aldundiak azaroaren 22an eta 23anGasteizko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) ekitaldi aretoan egingo den lan jardunaldian parte hartzera gonbidatu zaitu
Arabako Foru Aldundia buru duen Hondakinen Behatokia (esteka) tresna aitzindaria eta erreferentea da hondakinen arloko informaziorako eta ezagutzarako. Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren iparrorratz gisa ulertu behar da (PRU2030) eta inplikatutako eragile guztien dinamizatzaile eta topagune gisa, haiekin partekatu nahi baitugu egindako lana, analisiak, diagnostikoak eta ekintza eszenatoki berriak elkarrekin eraikitzeko.
Datuak, zenbat hondakin sortzen dugun, erakunde publikoak zer egiten ari diren eta gizarteak hondakinen kudeaketari buruz duen pertzepzioa ezagutzeak ohiturak birplanteatzeko eta zerbitzuak optimizatzeko irizpideak ematen dizkigu
Jardunaldiaren argazkiak
Egindako aurkezpenak
Ongietorri instituzionala
01 Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana (PRU2030)
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.
Pribatutasun-politika kontsultatu