3.- BANKU KONTUA EGIAZTATZEA (IBAN), 2024. URTEAN HIL DIREN PERTSONEN ERRENTA AITORPENAREN ITZULKETARAKO.
Bezero hil baten aitorpena aurkeztuz gero, eta itzultzeko ateratzen bada, itzulketa egiteko beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkezteaz gain, V ERANSKINA edo VI ERANSKINA aurkeztu beharko da, dirua lehenbailehen itzultzeko oinordekoei
4.- SARRERAK ETA GASTUAK KALKULATZEKO honako dokumentu hauen artetik, zeure egoera pertsonalaren arabera dagozkizunak (Zure datu fiskaletan jasota egon ezean)
Lan-etekinen ziurtagiria: 10 t inprimakia
BGAEei egindako ekarpenen ziurtagiria, aseguratutako aurreikuspen-planak, pentsio-planak eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak: 11-T inprimakia.
Aseguru kolektiboei egindako ekarpenen egiaztagiria
Etxebizitzaren errentamendua, errentamendu-kontratuaren kopia eta jasotako alokairuen egiaztagiria
Gainerako hiri-higiezinen errentamendua, errentamendu-kontratuaren kopia eta jasotako alokairuen egiaztagiria: 15-T inprimakia.
Alokatutako hiri-higiezinen gastuen egiaztagiria (ohiko etxebizitza izan ezik): OHZren ordainagiria, erkidego-gastuak, etab.
Kapital higigarriaren etekinen frogagiriak: dibidenduak, interesak, etab.
Balore higigarrien transmisioei buruzko banku-egiaztagiria: inbertsio-funtsak, akzioak, etab.
Higiezinak erosi eta eskualdatu izanaren egiaztagiriak: eskuratze-eskritura publikoa eta horri datxezkion gastuak, bai eta egindako inbertsioak eta hobekuntzak; eskualdatze-eskritura publikoa eta horri datxezkion gastuak.
Banantze edo dibortzioagatiko konpentsazio-pentsioak ordainduz gero: epaia edo hitzarmen arautzailea eta horren ordainketaren egiaztagiria.
Sozietate zibilean edo ondasun-erkidegoan enpresa-jardueraren bat% 100etik beherako partaidetzarekin egiten bada: erakundearen IFZren fotokopia eta partaidetza-ehunekoaren egiaztagiria.
5.- KENKARIAK KALKULATZEKO (non eta ez dauden zure datu fiskaletan)
Ondorengo ahaideengatik:
familia liburuaren fotokopia (ondorengo ahaideek 14 urte baino gehiago badute, baita NAN edo AIZ duten adingabeen kasuan ere, horren fotokopia).
Seme-alaben mantenurako urteroko kopuruak ordaintzeagatik (epai bidez edo epaileek onartutako hitzarmenez aginduta):
ordainketaren egiaztagiria.
Aurreko ahaideengatik:
Aurreko ahaidearekin bizi eta bizilekua Vitoria-Gasteizen bada, aurreko ahaidearen NAN edo AIZren fotokopia.
Aurreko ahaidearekin bizi eta bizilekua Vitoria-Gasteiztik kanpoan bada, aurreko ahaidearen erroldatze ziurtagiria, dagokion Udalak emana, eta NAN edo AIZren fotokopia. Aurreko ahaidea gizarte zerbitzuen foru sarearen edo horrekin parekatuaren barruan ez dagoen egoitza batean bizi bada, aurreko ahaidearen egonaldiko gastuak ordaindu izana egiaztatzen duen faktura, eta aurreko ahaidearen NAN edo AIZren fotokopia.
Ohizko etxebizitzaren alokairuagatik:
kontratua eta alokairuaren ordainagiriak eta, hala badagokio, familia ugariaren titulua.
Ohizko etxebizitzaren erosketagatik:
bankuak maileguaren edo etxebizitza-kontuaren egoeraz egindako agiria, edo kontura egindako emanaldien fakturak, eraikitzen badago, eta, hala badagokio, familia ugariaren titulua.
Dohaintzengatik (Eliza, Gurutze Gorria...):
emariaren ziurtagiria eta ordainketa frogatzen duen banku kargua.
Zergaduna edo berarekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidea edo 4. mailara arteko albo-ahaidea ezindua edo mendetasun egoeran dagoena izateagatik (ez bada lehenago aurkeztu egiaztagiririk), ezintasun maila zein den:
ezintasun maila (%) adierazten duen eta beste pertsona baten laguntza dela-eta esleiturik dituen puntuak adierazten dituen baliaezintasun ziurtagiria; edo mendekotasun arina (I), mendekotasun larria (II) edo mendekotasun handia (III) adierazten duena
IV. ERANSKINA bete beharko duzu, baldin eta baimena ematen baduzu artapenerako laguntza ematen duten eta horretarako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ezintasunagatiko edo mendetasunagatiko kenketa egiteko.
Adinagatik (65 urtetik gorakoak):
NAN edo AIZren fotokopia.
Ondare babestuetarako ekarpenengatik:
ekitaldian egindako ekarpenen froga-agiriak
Alderdi politikoetarako borondatezko ekarpenengatik / afiliazio kuotengatik:
egindako ekarpen edo kuoten froga-agiria.
Adingabeak eta mendekotasun- edo desgaitasun-maila jakin bat duten pertsonak zaintzeagatik:
lan-kontratu mugagabea eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda.
Mendekotasun- edo desgaitasun-maila jakin bat duten pertsonentzako laguntzaile pertsonalak kontratatzeagatik:
GOFEko laguntzaile pertsonalaren prestazio ekonomikoa eman izanaren ziurtagiria.
Ondorengo adingabeak edo adoptatuak zaintzeko lan-, enpresa- edo lanbide-jarduera geldiarazteagatik, eteteagatik edo murrizteagatik: Lan-bizitza eta, lanaldia murriztuz gero:
kotizaziorako datuen txostena (IDC).
Adingabeak zaintzeagatik:
Lan-bizitza edo Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena eman izanaren ziurtagiria, eta, lanaldi-murrizketan egon bada: kotizaziorako datuen txostena (IDC).
Laguntza teknikoa
Apirilaren 7tik ekanaren 25era arte
945 18 19 41
Astelehenetik ostiralara 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Jasota ez dauden edo datu fiskaletan daudenekin bat ez datozen egiaztagiriak erantsi beharko dituzte, eta telematikoki igorri beharko dira aitorpenarekin batera.
Errenta eta Ondarea laguntza-programa instalatuta baduzu, ireki egin behar duzu 2025eko bertsiora eguneratzeko. Bestela, deskargatu laguntza-programa.
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.
Pribatutasun-politika kontsultatu