Lurralde antolamendua
Ongi etorri Arabako Foru Aldundiko Hirigintza Arloko "Lurralde Antolamendua" atalera. Arlo hau funtsezkoa da gure probintziaren garapen iraunkor eta orekaturako. Lurzoruaren erabilera planifikatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen gara, betiere garapen ekonomikoaren, ingurumen-babesaren eta gizarte-ongizatearen beharrak bateratzea helburu duen ikuspegiarekin.
Gure lanaren barruan sartzen da Araban lurzorua erabiltzeko gidalerroak zehazten dituzten lurralde-planak egitea. Plan horiek udalekin, toki-erakundeekin eta beste erakunde publiko batzuekin lankidetzan garatzen dira, eta kontsulta publikoko prozesu zorrotz baten mende daude, herritarren parte-hartzea ziurtatzeko. Horrela, tokiko nortasuna eta iraunkortasunerako jarraibide globalak errespetatzen dituen garapena lortzen dugu.
Atal honetan, indarrean dauden lurralde-planei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu, baita Arabako lurralde-antolamendua hobeto ulertzen lagunduko dizuten dokumentuak, mapak eta bestelako baliabideak ere. Lurralde-antolamenduaren konplexutasuna ulertzeko datu geografiko eta estatistiko garrantzitsuak eskuratzeko aukera emango dizuten tresna digitalak ere eskaintzen ditugu.
Gure baliabideak aztertzera eta kontsulta- eta plangintza-prozesuetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zure iritzia funtsezkoa da Araba iraunkorragoa, orekatuagoa eta guztiontzako bizigarriagoa eraikitzeko.
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak erreferentziako esparru orokorra dira lurralde antolamendurako baliabideak zehazteko; izan ere, beste administrazio batzuek egin ditzaketen gainerako planak, programak eta ekintzak bete beharko dituzte betiere.
Bertan etorkizuneko jarduketen ardatz nagusiak jasotzen dira honako alorrei dagokienez: ingurumena, baliabide naturalak, paisaia, hiriguneak, industriagune eta landa guneak, azpiegiturak eta ekipamenduak eta gure ondare historiko eta kultural handia.
- Arabako lurralde antolamenduaren laburpen koadroa
- Kontsulta itzazu Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak
Lurraldeko plan partzialak
Lurraldeko plan partzialak planeamenduaren tresnak dira, eta horien xede da lurraldearen zati zehatzen antolamendu integratua egitea, zati zehatz horiek ezaugarri natural edo funtzionalak direla eta bereizten direnean, lurralde eredua zehazteko.
Araban lau daude:
Arabako Errioxako eremu funtzionaleko lurralde plan partziala berraztertzea
Arabako Errioxako LPPa indarrean sartu zenetik hamabost urte inguru igaro ondoren, berrikusi egin behar da, gertatu diren aldaketei erantzuteko eta egoera ekonomiko berriaren eta sortutako premien ondoriozko inguruabarrera egokitzeko, xedea izaki eremu funtzional hori zaindu eta sustatzea. Garai honetan sortutako inguruabarrek, besteak beste lurralde antolamenduaren gidalerroak berrikusi beharrak, jatorrian ezarritako antolamendu irizpide orokorrak aldatzera behartzen dute.
Plan honen berrikuspena – Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute plan hori egiteko – prestatu, izapidetu eta onetsiko da, eragindako administrazio publikoen, eragile sozioekonomikoen eta herritarren parte hartzea bultzatuz eta erraztuz.
Argibide guztiak eta parte hartze programarako sarbideak hemen.
- Otsailaren 13ko 34/2020 Foru Agindua, Arabako Errioxako eremu funtzionaleko lurralde plan partziala berrikusteko prozedura hastearena.
- Arabako Errioxako Lurralde Plan Partziala berraztertzeko aurreproiektua. (Ekarpenak egiteko epea: 2020/06/01-2020/07/01) .
- Guardiako LPPa (Arabako Errioxa) zenbateraino bete den jasotzen duen memoria 2015eko maiatza.
- Arabako Errioxako LPParen berrikuspenaren aurkezpen jardunaldia.2020ko uztaila
-
Arabako Errioxako LPParen berrikuspenaren informazio eta diagnostikoaren agiriaren aurkezpen jardunaldia. 2021eko apirila
-
Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialaren zirriboroaren aurkezpenaren tailerrak. 2022ko urria
-
Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialaren aurrerapenaren aurkezpena. 2023ko otsaila-martxoa
Lurraldeko plan sektorialak
Lurraldeko Plan Sektorialak dira Eusko Jaurlaritzako sail edo lurralde historikoetako foru organo aginpidedunek Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak garatzeko landu dituzten tresnak, lurraldean eragina dutenak.
- Arabako Errepideen Plan Integrala
- EAEko Ibaien eta Erreken Ertzen LPS
- EAEko Energia eolikoaren LPS
- EAEko Trenbide sarearen LPS
- Jarduera ekonomikoetarako eta merkataritza ekipoetarako lurzoru publikoa sortzeko LPS
- Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko LPS
- Hezeguneen LPS
- Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen LPS
- 9/2023 Foru Araua, martxoaren 8koa, Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialari behin betiko onespena emateko.
- Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Arloko Lurralde Plana (BBIBALP), martxoaren 8ko 9/2023 Foru Arauak behin betiko onetsita (33. ALHAOn argitaratuta, 2023ko martxoaren 20an)
- A AGIRIA. MEMORIA
- B AGIRIA. HIRIGINTZA-ARAUDIA
- C AGIRIA. JARDUN PROGRAMA
- D AGIRIA. DOKUMENTAZIO GRAFIKOA
- E AGIRIA. PARTAIDETZA PUBLIKOA
- F AGIRIA. INGURUMEN EBALUAZIOA
- 1 ERANSKINA: PLANGINTZAN DUEN ERAGINA
- 2 ERANSKINA: ARLOKO ARAUDI OSAGARRIA
- BBIB ALPeko trazadurak deskargatzea SHP formatuan.
Baliabide Naturalen Antolamendu Planak
Tresna zehatzak dira .Natura zaintzeari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legean finkatutako printzipio eta helburuak lortzeko.
Araban hauexek daude:
- Aizkorri-Aratzeko parke naturalaren NBAP
- Gorbeiako parke naturalaren NBAP
- Izkiko parke naturalaren NBAP
- Urkiolako parke naturalaren NBAP
- Valderejoko parke naturalaren NBAP
Kontsulta itzazu baliabide naturalen antolamendu planak