1. Hirigintza Arloa eta beraren zerbitzuak

Hirigintza Arloa Arabako lurralde antolamenduaz eta hiri garapenaz arduratzen da. Hauexek dira beraren egiteko nagusiak:

  • Hiri antolamendurako plan orokorrak (HAPO) gainbegiratzea eta finantzatzea.

  • Lurzoruaren erabilera eta hiri antolamendua arautzea.

  • Interes publikoko proiektuen adierazpenak egitea.

  • Udalei hirigintzaren arloko laguntza teknikoa eta juridikoa ematea.

  • Informazio geodesikoa eta kartografikoa kudeatzea eta eguneratzea.

  • Administrazio barrutiak mantentzea.

  • GeoAraba ataria kudeatzea eta etengabe eguneratzea.

Hirigintza Arloaren zerbitzuak Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza atarian dauzkazu erabilgarri. bertan informazio zehatza, izapideak linean egiteko aukera eta tresna digitalak daude. Gainera, Arloko bulegoetara joan zaitezke, telefonoz hots egin dezakezu edo mezu elektronikoa bidal dezakezu.

Araban, hirigintzari arau autonomikoak eta estatalak aplikatzen zaizkio; hona nagusiak:

  • EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa Legea.

  • Udalerrietako hiri antolamendurako plan orokorrak (HAPO).

  • Eraikuntzari eta hiri jasangarritasunari buruzko Estatuko eta EAEko araudia.
    Indarrean dagoen araudia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) dauzkazu aztergai.

2. Plangintza, lurzoruaren kudeaketa eta hiri garapena

Hirigintza plangintza lurzoruaren erabilera eta hirien eta udalerrien garapena arautzen dituzten arauen eta estrategien multzoa da. Gakoa da hazkundea antolatua, jasangarria eta herritarren beharrizanen araberakoa izateko.

Arabako udalerrietako HAPOak udalek dauzkate, eta Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza atarian ere eskuratu daitezke. Gainera, aldizkari ofizialetan eta bisore kartografiko digitaletan ere irakur ditzakezu.

Udalerri bakoitzeko plangintzaren aldaketak bertako udalaren bidez izapidetu behar dira. 7.000 biztanletik gorako udalerrietan aldaketak Arabako Foru Aldundiak onetsi behar ditu, eta aldizkari ofizialetan argitaratu behar ditu.

Araban lurzoruaren erabilera hirigintzari buruzko araudi autonomikoaren eta udalerrietako HAPOen bidez arautzen da. Zenbait lurzoru kategoria daude (hirikoa, urbanizagarria, urbanizaezina, landagunea, etab.) eta bakoitzean erabilera eta intentsitate jakinak daude.

Arabak oinarri hauek hautatu ditu hiri garapen iraunkorrerako:

  • Lurzorua modu eraginkorrean erabiltzea eta hiri espazioak birgaitzea.
  • Berdeguneak eta natura ondarea babestea.
  • Garraio jasangarria eta mugikortasun aktiboa sustatzea.
  • Energia efizientzia eta eraikuntza jasangarria bultzatzea.

3. Hirigintzako izapideak eta lizentziak

Hona hirigintza lizentzia nagusiak:

  • Obra handiko lizentzia: Eraikuntza berrietarako eta eraberritzeko obra handietarako.

  • Obra txikiko lizentzia: Egiturak ukitzen ez dituzten barrualdea eraberritzeko obrak egiteko.

  • Jarduera lizentzia: Merkataritzako negozioak edo establezimenduak irekitzeko.

  • Partzelazio-lizentzia: Lurzatiak edota eraikinak banantzeko.

Eskabidea aurkeztu behar diozu udalari, eta horrekin batera proiektu teknikoa eta eskatzen den dokumentazioa ere bai. Batzuetan baliteke Arabako Foru Aldundiaren txostena behar izatea.

Lizentzia lortzeko denbora proiektuaren konplexutasunaren eta udalerriaren arabera aldatzen da. Obra txikiko lizentziak aste batzuetan ematen dira; aldiz, obra handiko lizentziak eskuratzeko prozesua hiru hilabete luzatu daiteke.

Obra batek lizentzia ez daukala hautematen baduzu, udalari jakinarazi ahal diozu, egoera aztertu dezan eta behar diren neurriak har ditzan.

Interes publikoko proiektuek eragin handia dute komunitatean: azpiegiturak, ekipamendu estrategikoak... Halako proiektu bat izapidetzeko, aurretik Arabako Foru Aldundiak aztertu eta onetsi behar du.

4. Herritarrek parte hartzea eta gardentasuna

Kontsulta publikoen eta bilera informatiboen bitartez eta alegazioak aurkeztuz hirigintzako planak jendaurrean dauden aldian.

Jendaurreko informaziorako jartzen diren hirigintzako proiektuak aldizkari ofizialetan eta Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza atarian argitaratzen dira, eta kasuan kasuko udaletxeetan ere bai.

Alegazioak modu telematikoan aurkeztu daitezke Hirigintza atarian, posta elektronikoz, telefonoz edo kasuan kasuko udaletxera joanda ezarritako epealdiaren barruan.

Hirigintza atarian sartu zaitezke, GeoArabako bisore kartografikoa erabil dezakezu edo zeure udaletxera joan zaitezke.

5. Tresna digitalak eta kartografia

Atarian honako tresna hauek daude:

  • Bisore kartografiko interaktiboak.

  • Hirigintza araudiaren kontsultak.

  • Dokumentazio teknikoa eta HAPO.

  • Hirigintzako izapideak etan kudeaketak linean.

GeoAraba erabil dezakezu, Arabako Foru Aldundiaren datu espazialen azpiegitura. Bertan mapa interaktiboak kontsultatu ahal dituzu eta datu geoespazialak deskargatu ahal dituzu.

Lurrean ezarritako erreferentzia puntu batzuez eratutako sarea. Puntu horiek lurraldearen neurketa zehatzak egiteko erabiltzen dira. Oinarri modura erabiltzen da kartografia eta azterketa geodesikoak egiteko.

Bisore horien bidez mapak aztertu daitezke, mapetako elementuei buruzko informazioa irakur daiteke eta datu geoespazialak zenbait formatutan deskargatu daitezke. GeoAraba webgunean dauzkazu.

Esploratu Araba plataformak Arabako Lurralde Historikoko informazio geoespaziala bistaratzeko eta aztertzeko aukera ematen du. Baliagarria da herritarrentzat, profesionalentzat eta administrazioentzat.

Hirigintza atarian sartuta, araudiak aztertu daitezke, dokumentazioa deskargatu daiteke eta informazioa edo ziurtagiriak eskatu daitezke

6. Harremanak eta erabiltzailearen arreta

Hirigintza Arloaren bulegoetan, zeure udaletxean edo Hirigintza atariko lineako arreta zerbitzuaren bidez.

Telefonoz, posta elektronikoz edo webguneko harremanetarako formularioaren bidez. Gainera, arloaren bulegoetara joan zaitezke.

hirigintza.urbanismo@araba.eus

geoaraba@araba.eus

Hirigintza atarian sartu zaitezke edo zeure udaletxera joan, edo Arabako Foru Aldundiaren kanal ofizialak erabil ditzakezu.

Jarduera eremuak

 

Baliabideak eta tresnak