Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Arloko Lurralde Plana

Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Arloko Lurralde Plana lurralde antolamendurako tresna bat da; hain zuzen ere, agiri bat lurraldeko espazio eremua antolatzen duena, herri arteko mugikortasun ez motorizatua (bizikletak eta oinezkoak) garatzea ahalbidetzen duten bideen sare handi baten bidez, modu horretan bizikleta bideen eta ibilbide berdeen foru sarea integratzen delarik.

 

Balio erantsi gisa, eta bide egitura hori gauzatzearen ondorioz, lurralde plan honek Arabako kultura eta historia ondarea eta paisaiaren aberastasuna balioesteaz gain, herritarrei natura ingurunean errespetuz sartzeko aukera ahalbidetu eta bide sare horri balioa emateko eta hartaz aisialdiko eta kiroletako jardueren bidez gozatzeko modua ere errazten die.