Administrazio barrutiak
Administrazio barrutien atalak Arabako lurralde- eta antolaketa-mugei buruzko informazio argia eta eskuragarria ematen du, lurraldearen banaketa eta kudeaketa ulertzeko funtsezko datuak kontsultatzea erraztuz.
Administrazio-antolaketa Araban
LURRALDE HISTORIKO 1. 7 KUADRILLA. 51 UDALERRI. 300 KONTZEJU BAINO GEHIAGO. 400 HERRIGUNE BAINO GEHIAGO.
Arabako lurraldearen antolaketa administratiboa jasotzen duten mapak kontsulta eta deskarga ditzakezu.
Gainera, informazio hori gure mapan kontsulta dezakezu, 1:150:000 eskalan.
Lurralde-mugaketak: muga-lerroak eta mugarriak
Udalerriek eta kontzejuek beren eskumenak gauzatzen dituzten lurraldea mugatzea funtsezkoa da hainbat funtzio eta jarduera garatzeko.
Muga administratibo horiek gauzatuz, milaka muga-lerro eta mugarri daude gure lurraldean zehar banatuta. Ondare baliotsu hori denboraren poderioz gal ez dadin, urteak daramatzagu 10.000 mugarri baino gehiago aintzatesteko eta inbentariatzeko lanak egiten.
Administrazio-mugak eta horien mugarriak berreskuratzeko eta identifikatzeko, funtsezkoa izaten ari da dokumentazio historikoa ikertu eta interpretatzea, bai eta udalerrietako eta kontzejuetako ordezkarien parte-hartze aktiboa ere.
GeoArabaren bisorean 1.000 muga-lerro ingururen eta 10.000 mugarri baino gehiagoren gainean nabigatu ahal izango duzu. Egungo irudiei, irudi historikoei, beste gai batzuen kartografiari eta bururatzen zaizun guztiari buruzko informazio hau gainjar dezakezu. Mugarri mota eta kokapenaren koordenatuak ere kontsulta ditzakezu.
Udalerri eta kontzeju bakoitzaren jurisdikzioa mugatzen duten lerro eta mugarriei buruzko informazioa deskarga dezakezu.
Zure eskura daude PDF, SHP, DXF eta DWG formatuetan.
Horrez gain, administrazio-unitateen informazioa eskura dezakezu, OGC estandarren eta INSPIRE zuzentarauaren arabera, bisorean edo gure web-zerbitzuen bidez (WMS eta WFS).
ERREFERENTZIAZKO ARAUDIA
Arabako toki-erakundeen arteko jurisdikzio-mugekin lotutako gaietan aplikatzekoa den araudia hurrengo foru-arauan jasotakoa da.
4/2011 Foru Araua, otsailaren 21ekoa, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen mugak, izena, hiriburua eta ezaugarriak arautzen dituena.
Arabako erakundeak beste lurralde historiko edo autonomia-erkidego batzuekin mugatzearekin lotutako gaietarako, Geografia Institutu Nazionalaren (IGN) webgunean kontsulta dezakezu aplikatu beharreko araudia.