Energia berriztagarriak Araban hedatzearen ondorioz, hainbat plangintza-tresna izapidetzen ari dira, lurraldean ezarri ahal izateko, lurzoru urbanizaezinean plan berezien bidez. Jarraian, Arabako Foru Aldundia izapidetzen ari den udalaz gaindiko plan bereziak kontsulta daitezke, Arabako lurralde historikoko hainbat udalerriri eragiten baitie.

II. Ubalza Eguzki Planta Fotovoltaikoaren Plan Berezia

Lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko plan bereziak idazteko Gida

 


Lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko plan bereziak idazteko Gida egin da, horrelako dokumentuetan erreferentzia izan dadin, eta hurrengoa zehazten du:

  • Beharrezkoa den dokumentazio teknikoa
  • Eremua antolatzeko gidalerroak
  • Araudi-eredua
  • Izapidetze-prozedurak

Jarduera eremuak

 

Baliabideak eta tresnak