Erabilera baldintzak - araba
- Hirigintza
- Informazio orokorra
- Erabilera baldintzak

Erabilera baldintzak
Web orri honetan eskuragarri dauden dokumentuek informazio- eta dibulgazio-izaera baino ez dute. Ez dute balio juridikorik, eta, beraz, lege-ondorioak dituen informazioa behar izanez gero, gomendatzen da kasuan kasuko aldizkari ofizialetan argitaratutako testu ofizialak kontsultatzea eta, beharrezkoa bada, ziurtagiriak eskatzea, ezarritako prozedurei jarraituz.

Informazio geografiko digitalaren erabilera
Webgune honetako edukiak Creative Commons Reconocimiento 4.0 lizentziapean daude. Iturria ageriko leku batean aipatu behar da: Arabako Foru Aldundia/Diputación Foral de Álava.

Hirugarrenen informazio geografikoa
Webgunean argitaratutako informazio geografiko digitala ez bada Arabako Foru Aldundiaren titulartasun esklusibokoa, eskubideen legezko titularraren baimena lortu beharko da erabili aurretik.
Argitaratu gabeko informaziorako sarbidea
Web orrian argitaratuta ez dagoen informazio geografikorako sarbidea Arabako Foru Aldundiak unean-unean onartutako tasen mende egongo da.



















