Hiri-garapenerako laguntzak eta dirulaguntzak

Gure udalerrien hazkundeak eta plangintzak laguntza teknikoa eta finantzarioa behar dute garapen iraunkorra eta orekatua bermatzeko. Horretarako, Arabako Foru Aldundiak hainbat laguntza eta dirulaguntza ematen dizkie udalei, hirigintza-plangintza egin eta hobetzeko.

Ayudas y Subvenciones para el Desarrollo Urbano

Arabako Foru Aldundiak 7.000 biztanletik beherako udalerrietako hirigintzako udal-plangintza idazteko kostuen % 100 diruz laguntzen du, bai eta dagokion ingurumen-izapidetze estrategikoa ere. Dirulaguntza faseka ematen da, Plan Orokorrak aurrera egin ahala.

7.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udal bat bazara, laguntza-oinarriak eskuratu eta dirulaguntza eska dezakezu. Zalantzarik baduzu, urban@araba.eus  helbidera bidal dezakezu.

 

Nola atera dezakete onura udalek?

 
  • Hirigintza-planak egiteko edo eguneratzeko finantzaketa eskatzea.
  • Plangintza eraginkorra bermatzea, tokiko beharrekin eta indarrean dauden araudiekin bat datorrena.
  • Lurzoruaren kudeaketa eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen duten baliabideak eskuratzea.

 

Kontsultatu Arabako Hirigintza Plangintza egiteko laguntzak

Eskaera egiteko epea: 2027ko irailaren 30era arte

Kontsultatu laguntza guztiak

 

Baliabideak eta tresnak

 

Jarduera eremuak