Emakumeen aurkako indarkeria matxista - araba
- Gizarte Zerbitzuak
- Arreta zerbitzuak
- Emakumeen aurkako indarkeria matxista

Genero indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzuak
Genero indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzuak
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Arabako lurralde osoan daude hedatuta, eta hainbat gizarte arazoren aurrean aholkularitza, laguntza eta arreta eskaintzen dute. Zerbitzu horietan orientazioa eskaintzen da egoera bakoitzerako laguntza eta zerbitzu espezializatu egokienen inguruan.
Telefono bidezko arreta-zerbitzua da, eta informazioa, orientazioa eta laguntza ematen die genero-indarkeriako egoerak pairatzen dituzten emakumeei.
Modu anonimoan dei daiteke eta uneoro konfidentzialtasuna bermatzen da. Eguneko 24 orduetan funtzionatzen du.
Doako laguntza psikologiko espezializatuko zerbitzua da, Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi diren eta duela gutxi edo iraganean tratu txar fisikoak edo/eta psikikoak edo sexu-erasoak jasan dituzten eta jasandako indarkeria-egoerek eragindako ondorioak gainditu ahal izateko laguntza psikologikoa behar duten emakume eta adingabeei zuzendua.
Senideei (bikotekidea, alabak, semeak etab.) eraso egin dieten edo egiten dieten gizonei zuzendutako doako zerbitzua da; arreta psikologikoa eskaintzen zaie, jokabide oldarkorra alda dezaten.
Genero indarkeria pairatu duten emakume biktimek justiziara sarbidea izatea erraztea da zerbitzu honen helburua. Doakoa da. Abokatu batek biktimen eskubideak babesteko, erreklamazioak izapidetzeko eta doako laguntza juridikoa lortzeko informazioa ematen die tratu txarren kasu guztietan eta sexu askatasunaren aurkako egintzetan, edozein arlotan gertatu arren.
Berehalako harrera zentroa
Berehalako ostatu segurua eskaintzen die, denbora mugatu batez, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zein haien kargura dituzten pertsonei; bitartean, biktimaren premien balorazioa egiten da, baliabiderik egokienera bideratu aurretik.
Egunero 24 orduz dago zabalik, urteko egun guztietan.
Tarteko egonaldietarako egoitza harrera zentroa
Zentro honen helburua indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eta haien kargura dituzten pertsonen ostatu eta baimen eskaerak artatzea da, esku hartze espezializatua behar duten kasuetan. Aldi baterako ostatu gisa funtzionatzen dute, emakume horien bizitza normalizatzea erraztuko duen arreta plan integrala prestatzen den bitartean.
Harrera etxebizitzak
Harrera zentroetatik ateratzeko erabiltzen diren zerbitzuak dira, emakumeen egoerak etengabeko laguntza behar duten kasuetan. Egonaldi laburrak izaten dira bertan, indarkeriaren biktima den emakumeak ez badauka etxerik berreskuratzeko eta indarkeria matxista egoera gainditzeko, betiere intentsitate altuko babes neurririk behar ez badu.
Zerbitzu publikoa eta doakoa da, urteko 365 egunetako 24 orduetan sexu-indarkeriaren biktima izan diren eta indarkeria horretatik bizirik atera diren emakumeei arreta espezializatua emateko, iraganean edo gaur egun gertatu bada. Larrialdietan eta/edo krisietan ere artatzen da.Zerbitzu publikoa eta doakoa da, urteko 365 egunetako 24 orduetan sexu-indarkeriaren biktima izan diren eta indarkeria horretatik bizirik atera diren emakumeei arreta espezializatua emateko, iraganean edo gaur egun gertatu bada. Larrialdietan eta/edo krisietan ere artatzen da.
Nola eskatu zerbitzu horiek?
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.