Kirolaren arloko babesletza eta zerga pizgarriak

Arabako Foru Aldundiak, abenduaren 23ko 35/2021 Foru Arauaren bidez, zerga araubide berezi bat bultzatzen du irabazteko xederik gabeko erakundeentzat, bai eta pertsona fisiko eta juridikoen mezenasgorako zerga pizgarriak ere, beren lankidetzaren bidez, interes orokorrekotzat jotzen diren jarduerak finantzatzen laguntzen baitute, eta, hartara, pertsona horiek guztiek gure gizartean gauzatzen duten berebiziko eginkizuna aitortzen da.

Irabazteko xederik gabeko erakundeei egindako ekarpenetarako eta mezenasgorako zerga pizgarriak izateak ekimen pribatuko baliabide ekonomikoak erakartzen laguntzen du, eta, horretarako, mezenasgoko lehentasunezko jarduera gisa hartzen diren edo irabazteko xederik gabeko erakundeen zerga araubide berezia aplikatzen zaien kirol jardueren edo erakundeen zuzeneko edo zeharkako babesa sustatzen du.

Informazio liburuxka honen bidez, Arabako Lurralde Historikoan egon daitezkeen kirol arloko babesei ematen zaizkien zerga pizgarriak erakutsi nahi dira; besteak beste, Kirolaraba Fundazioaren bidez gauzatutako babesak, zeinaren jarduera mezenasgorako lehentasunezkotzat jotzen baita.

 

Gida deskargatu