Osasun-aholkuak
OSASUN-AHOLKUAK
Gure etxeetan gaur egun dagoen konfinamendu egoera ikusita, sail honetatik osasunari buruzko hainbat aholku gomendatu nahi dizkizuegu:
- Dieta osasuntsua eta orekatua izatea, elikagai prozesatuak, azukredunak edo gaziak gehiegi ez hartzen saiatuz.
- Ahal duzuen neurrian, egunean 30 minutuko jarduera kardiobaskularra egitea.
- Ariketa errutina bat egitea aurre egiteko, batetik, eserita egotearen posizioek eragindako jarrera akatsei eta, bestetik, alarma orokorraren egungo egoerak eragindako antsietateari. Horretarako, komeni da egitea luzatze ariketak, muskulu tonua mantentzeko edo hobetzeko ariketak eta arnasketa ariketak.
Etxean kirola egiteko aplikazioak
Guztiok dakigu funtsezkoa dela kirola egitea eta gorputza sasoian mantentzea. Horregatik aurkezten dizkizuegu etxean kirola egiteko prest bildu ditugun app-ak! Askoren artean eskuragarri daukazuen batzuk dira, Android eta iOS sistemetarako. Jaitsi zeurea orain eta has zaitez kirola egiten!
Daily Yoga
HIIT & Cardio Workout by Fitify
Mootiv