Eskola kiroleko aplikazioa

Alta emandako erakundeek eskola-kiroleko aplikazioaren (CUDE) bidez egin behar dituzten jarduera fisikoaren eta eskola-adineko kirolaren programarekin lotutako inskripzio eta gainerako izapide guztiak (baimen-eskaerak, baimenak, garraioa, etab.).


Aplikazioak ohiko galderen (FAQ) dokumentu bat du, errazago erabiltzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

2026-2027 ikasturteari begira, aplikazioan hainbat aldaketa eta hobekuntza egin dira. Aldaketa horiei buruzko informazioa hurrengo atalean ikus daitezke.

 

 

Nobedadeak 2026-2027

Bi lehiaketa maila ezarri dira (A eta B) ondoko futbol kategoria hauetan; A kategoria B kategoria baino altuagoa da.

  1. Haurren parte hartzea, mutilen 11ko futbola.
  2. Kimuak, mutilen 8ko futbola.
  3. Benjaminak, 8ko futbola.
  4. Benjaminak, areto futbola.

Kategoria horietako taldeei CUDE bidez alta emateko orduan, entitate bakoitzak erabakiko du zer lehiaketa mailatan inskribatuko dituen, eta, horretarako, dagokion aukera hautatuko du "Kategoria" atalean.
 

Hiru eremu berri ezarri dira kirolarien xehetasunetan:

  1. Nazionalitatea.
  2. Jaiotza herrialdea.
  3. Jaioterria (probintzia).

Betetzea gomendatzen dugun hautazko eremuak dira. Futbol modalitaterako baino ez dira izango nahitaezkoak (edozein diziplinatan), bai aurreko denboraldietan eskola kirolean izena emanda egon diren kirolarientzat, bai kirolari berrientzat. Datu horiek eguneratu ondoren, Arabako Foru Aldundiak ez ditu baliozkotu behar, eta zuzenean inskribatu ahal izango dira nahi duten ekipoetan.


 

Ikastetxe bati lotuta ez dauden erakundeek ezin izango dituzte inskribatu aurrebenjaminen kategorian (2020an jaiotakoak) ikasten ari diren ikastetxean dena delako kirol modalitatean edo diziplinan jardun dezaketen kirolariak. 
Ondorio horietarako, kirol modalitate edo diziplina bat ikastetxe edo erakunde batean eskaintzen dela ulertuko da ondoko kasuetan: 

a)    kirol bakarreko hastapeneko jarduera gisa eskaintzen denean
b)    Multi B eta Multi C jardueretako jarduera denboraren ehuneko berrogeita hamarrean, gutxienez, lehentasunez garatzen denean

Horretarako, 1. urteko aurrebenjamin kategoriako kirolariei futboleko eta saskibaloiko modalitateetan inskribatu nahi dituzten erakundeek, ikastetxe izan gabe, jarduera horiek ikastetxean ez daudela egiaztatu beharko dute, taldearen dokumentazioan dokumentu hau erantsita.

Honela egingo da inskripzioa:

  1. Taldea ohiko moduan sortuko da, eta baita kirolarien inskripzioa ere.
  2. Benjamin aurreko lehen urteko kirolari guztien dokumentu hau eransten duten taldeak baino ez dira baliozkotuko.  
  3. Lehen urteko kirolari aurrebenjaminen batek baimenik ez badu, taldea ez da baliozkotuko, eta, beraz, ezin izango du parte hartu eskola kiroleko programako jardueretan: entrenamenduak eta federazio jarduerak.

 

Talde batean familia ordezkaririk ez badago, gogoratu «Ez dago familien ordezkaririk» markatu behar dela; bestela, taldea intzidentziarekin agertuko da, eta, beraz, ez da automatikoki baliozkotuko.