Eskola kirola
Eskola kirola
Eskola kiroltzat honako jarduera hauek jotzen dira: nahitaezko eskolatzealdian zehar ikasleek eskola orduetatik kanpo egiten dituzten kirol jarduerak.
Eskola Kirolaren helburu nagusia kiroletan diharduen haurraren hezkuntza garapena osatzea eta, horrekin batera, kirolari bakoitzaren beharrizan indibidualak betetzea izango da. Ondoko hauek izango ditu jomuga:
-
Mutikoen eta neskatoen hezkuntza integrala, horiek berdintasun baldintzetan sarbidea izan eta parte hartzea bermatuz, sexuarekin loturiko estereotipo eta roletatik at.
-
Haien nortasunaren garapen orekatua.
-
Geroagoko adinetan kiroletan aritzen jarraitzeko bide ematen duten baldintza fisikoak eta kirol ohiturak sortzea, eta bizimodu osasungarria eramateko bide ematen duten kirol praktikak sustatzea.
Harremanetarako datuak
Eskola Kirola
Posta-helbidea: Probintzia Plaza, 5 - 3.
Telefonoa: 945 181 943 Faxa: 945 181 948
e-maila: descolar@araba.eus
Ordutegia: 8:15etik 14:30era
Intereseko dokumentazioa
Izena eman nahi duzu?
Joko arautegiak
Arlo honetan kirol modalitateen joko arautegiak aurkitzen dira.
Sexu delituen ziurtagiria
Adingabeen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoak, zeina 26/2015 Legeak aldatu baitzuen, eta Boluntariotzaren 45/2015 Legeak ezartzen dute ezen adingabeekin lan egiten duten profesional eta boluntario guztiek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboak aurkeztu behar dituztela.
Ziurtagiri horrek sexu deliturik ez dutela edo dutela ziurtatuko du.
Horrenbestez, adingabeekin lanean diharduten erakunde guztiei gogorarazten zaie behartuta daudela lege hori betetzera eta, beraz, ziurtagiri hori eskatu beharko dietela adingabeekin lanean diharduten profesional eta boluntario guztiei.