Kirol lanbideen legea

EAEn jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Legearen xedea da jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuetara sartzeko funtsezko alderdiak arautzea; batez ere:

  • Aitortuz zein diren jarduera fisikoaren eta kirolaren lanbide horiek.

  • Zehaztuz zer lanbide prestakuntza behar diren haietara iristeko.

  • Lanbide bakoitzari eremu funtzional espezifiko bat esleituz.

  • Eta dena delako lanbidean jarduteko baldintzak ezarriz.

Kirol zerbitzu profesionalak eskatzen edo erabiltzen dituen orok eskubidea du zerbitzua ematen duenak ezaguera tekniko espezifikoak aplikatuz egin dezan lana, hartara, kirola arriskurik gabe egin dezagun, eta kirolariek edo zerbitzu horiek baliatzen dituztenek ez dezaten inolako kalterik jasan ez osasunean ez gorputzean. 8/2022 Legea, bada, eskubide hori zaintzeko da.

  • Gorputz Hezkuntzako irakaslea

  • Kirol monitorea

  • Dagokion modalitateko edo diziplinako entrenatzailea

  • Kirol zuzendaria.

Zerbitzu profesionalen hartzaileen osasunean eta segurtasunean argi eta garbi eta zuzenean eragiten duten jarduerak egiten dituzten jarduera fisikoko eta kiroleko berezko lanbideak soilik arautu dira. Horrela, jarduera fisikoko eta kiroleko beste lanbide batzuk erregulaziotik kanpo geratu dira, hala nola kirolarien epaileenak edo kirolarien agenteenak.

Indarrean legea 2022ko uztailaren 20an indarrean jarri zenetik:

  • Legean ezarritako betebehar profesionalak betetzea (14. artikulua).

  • Erantzukizun zibileko asegurua edo pareko finantza bermea izatea hirugarrenei eragin ahal zaizkien kalteen ordainak estaltzeko.

  • Administrazio publikoek emandako zerbitzu publikoen esparruan, gutxienez euskarazko B2 hizkuntza gaitasunaren maila egiaztatzea, funtzio publikoaren araudian beste eskumen bat ezartzen ez bada eta indize soziolinguistikoak hala eskatzen badu. Legea indarrean sartzean kirol arloko lanbideetan ari ziren pertsonei ez zaie betekizun hori aplikatuko 2026ko urtarrilaren 1era arte, edo, epe horren ondorengo bi urteetan ikastaroren bat egiten ari badira, hura amaitu arte.

  • Lanbideok adingabeekiko ohiko harremana izatea dakartenean, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik epai irmoz kondenatua ez izana, bai eta gizakien salerosketaren edozein deliturengatik ere. Horretarako, lanbide horietan sartu nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negati­boa aurkeztuta.

Dagokion erregelamendu bidezko garapenak eskatzen dituen modu eta epeetan:

  • Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Autonomia Erkidegoko Profesionalen Erregistroan.

  • Estatuko lege batek hala aurreikusten badu, dagokion elkargo profesionalean sartzea (eragiten dienei).

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera:

  • Gutxieneko lanbide prestakuntza izatea (ikus “Lanbide prestakuntza” apartatua).

  • Lehen laguntzetako prestakuntza izatea jarduera presentzia fisikoarekin garatzeko legezko betebeharra dagoenean (prestakuntzaren baldintzak arautzeke daude).

  • Sexu indarkeria prebenitzeko eta genero ikuspegia txertatzeko prestakuntza izatea, kirol jarduerak batez ere adingabeek egiten dituztenean. Irakaskuntzan arituz gero, hezkidetzako prestakuntza ere egiaztatu beharko da. Formazio horien baldintzak arautzeke daude.
    * Legean berariaz aipatzen da sexu-indarkeria; hala ere, indarkeria mota guztien prebentzioari buruzko prestakuntza izan beharko da, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurkako Babes Integralari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren (LOPIVI) betebeharrak betetzeko.

Indarrean legea 2022ko uztailaren 20an indarrean jarri zenetik:

  • Lanbideok adingabeekiko ohiko harremana izatea dakartenean, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik epai irmoz kondenatua ez izana, bai eta gizakien salerosketaren edozein deliturengatik ere. Horretarako, lanbide horietan sartu nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negati­boa aurkeztuta.

Dagokion erregelamendu bidezko garapenak eskatzen dituen modu eta epeetan:

  • Dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, arauz ezartzen diren baldintzetan, baina ez dute zertan inskribatu Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Autonomia Erkidegoko Profesionalen Erregistroan.2026ko urtarrilaren 1etik aurrera:

  • Oro har, profesionalen kualifikazio baldintza berberak izan beharko dituzte, barnean hartuta, hala badagokio, lehen sorospeneko prestakuntza eta sexu indarkeriaren prebentzioari eta genero ikuspegia txertatzeari buruzko prestakuntza.

Lanbidean diharduten pertsonek dituzten gainerako baldintzak ez zaizkie aplikatuko langile boluntarioei.

Indarrean dauden jarduerak:

  • Kirol federazioen kasuan, beharrezko prestakuntza eskaintza ofizialak sustatu beharko dute, etorkizuneko entrenatzaileek Legean eskatzen den prestakuntza lor dezaten.

  • Kirol federazioen kasuan, 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen, onetsi eta bidali behar izango dute Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistrora federazioaren araudia, legeak eskatzen dituen prestakuntza beren lehiaketetara egokitzen dituena.

  • Lanik ez ematea, lege honetan araututako eta adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten jardueretan, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Nagusian aurrekariak dituztenei.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera bete beharreko jarduketak:

  • Ziurtatu behar dute beren erakundeetan jardungo duten pertsonak (profesionalak zein boluntarioak) Legean ezarritako lanbide prestakuntza baldintzak eta, hala badagokio, lehen sorospeneko prestakuntza eta sexu indarkeriaren prebentzioari eta genero ikuspegia txertatzeari buruzko prestakuntza betetzen dituztela.

  • Kirol zentroa izanez gero, kirol zuzendari bat izatea, baldin eta lanaldi osoko eta mugagabeko hiru profesional baino gehiago badaude, edo bost baino gehiago, kontratazio modalitatea edozein dela ere.

  • Administrazio publikoen kasuan, ematen diren zerbitzu publikoetan gutxienez euskarazko B2 hizkuntza gaitasunaren maila egiaztatzeko eskatzea, funtzio publikoaren araudian beste eskumen bat ezartzen ez bada eta indize soziolinguistikoak hala eskatzen badu.

Lanbide prestakuntza egiaztatzeko, aurkeztu ahal izango dira hezkuntza administrazioak hezkuntza legerian araututako irakaskuntzen esparruan emandako titulu edo ziurtagiri ofizialak, lan administrazioak lanbide prestakuntzei buruzko legeriaren esparruan emandakoak, eta kirol administrazioak kirol legeriaren esparruan emandakoak. Titulu edo ziurtagiri ofizial horiek legearen 7., 8., 9. eta 10. artikuluetan zehaztuta daude.

Era berean, dagokion lanbidea egoera jakin batzuetan edo helburu edo kolektibo bereziekin garatzeko, prestakuntza espezifiko jakin bat edo esperientzia egoki bat eskatuko da, prestakuntza orokorraren osagarri gisa. Prestakuntza espezifiko edo esperientzia egoki horren gutxieneko baldintzak eta horiek aitortzeko prozedura arautu gabe daude oraindik.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eskola-kirolaren esparruan jarduteko, prestakuntza hauetakoren bat egiaztatu beharko da:

 

  1. Kirol begiralea edo entrenatzailea:

    • Desgaitasuna duten pertsonei berariaz edo nagusiki zuzendutako jardueretan:

    • Arriskua duten jardueretan, uretan, mendian, elurretan, airean, natura-inguruneko beste gune batzuetan, bai eta animaliekin ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua edo Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako goi-mailako teknikariaren beste edozein titulua duten pertsonek, gainera, berariazko prestakuntza edo esperientzia egokia izan beharko dute garatu beharreko jarduera zehatzerako.

    • Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidean jarduteko beharrezkoa den kualifikazioa dutenek ahalmena izango dute aritzeko, bai ikastetxeetan irakastorduez kanpo programatzen diren kirol-jardueretan, bai beste erakunde batzuetan programatzen direnetan, betiere, ikasleen adina bat badator beren irakaskuntza-kualifikazioarekin. Kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarrera espezifikoki bideratutako jardueretan edo artikulu honen seigarren zenbakian jasotako arriskudun jardueretan arituz gero, aurrekoez gain, dagokion kirol-modalitateko prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia eskatuko da.

    • Unibertsitate-master ofizial espezifiko baten bidez, profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez, Lanbide Heziketa antolatzeari eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritako espezializazio-ikastaro baten bidez edo Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legean ezarritako espezializazio-programa baten bidez egiazta daitekeen kualifikazioa duten pertsonek kirol-monitorearen lanbidean jardun ahal izango dute dagozkion gaitasunak eskuratu dituzten jardueretan.

    • Prestakuntza fisikoko lanak egiten dituzten pertsonek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua izan beharko dute.

    • Entrenatzaileari laguntzen diotenek entrenamenduak eta lehiaketak gidatzen, zuzentzen edo kontrolatzen, kirolariei jarraibideak ematen edo antzeko jarduerak egiten (bigarren entrenatzaileak) ere izan beharko dute ezartzen den kualifikazioa.

  1. Kirol zuzendaria:

    • Diziplina anitzeko edo kirol anitzeko jardueretan, kirol-modalitate edo -diziplina bakarrera berariaz bideratu gabe:

      • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua.

    • Kirol-modalitate edo -diziplina bakarreko kirol-hastapeneko jardueretan:

      • Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko III. maila edo goi-mailako kirol-teknikariaren titulua.

      • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua, prestakuntza edo esperientzia espezifikoa duena dagokion modalitatean edo, halakorik ezean, kirol-modalitateko edo -diziplinako kirol-teknikariaren titulua.

    • Kirol-zuzendaritzako lanbidean jarduteko eskola-adineko jarduera fisikoan eta kirolean, beharrezkoa izango da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate-tituluaren bidez egiazta daitekeen kualifikazioa izatea.

    • Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidean jarduteko beharrezkoa den kualifikazioa dutenek ahalmena izango dute aritzeko, bai ikastetxeetan irakastorduez kanpo programatzen diren kirol-jardueretan, bai beste erakunde batzuetan programatzen direnetan, betiere, ikasleen adina bat badator beren irakaskuntza-kualifikazioarekin. Kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarrera espezifikoki bideratutako jardueretan edo artikulu honen seigarren zenbakian jasotako arriskudun jardueretan arituz gero, aurrekoez gain, dagokion kirol-modalitateko prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia eskatuko da.

Legeak errespetatu egiten ditu legea indarrean jarri zenean (2022ko uztailaren 20a) legean eskatutako kualifikaziorik gabe lanbideak garatzen ari zirenen eskubideak. Hala, kasuan kasuko lanbideak garatzeko gaituta geratuko dira, erregelamenduz ezarriko denaren arabera, legea indarrean sartzean araututako lanbide jarduerak modu jarraituan edo ez noizean behin egiten zituztela egiaztatzen duten pertsonak.

Nolanahi ere, gaikuntza hori behin-behinekoa da; izan ere, egoera horretan dauden pertsonek lan esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura batean parte hartu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den epean.

Kirol irakaskuntzen esparruan lortutako titulazioak, kirol federatuan eta eskola kirolean ohikoak direnak, honela geratzen dira:

Eskatutako prestakuntza egiaztatu ahal izango dute, eta hortaz, jardun ahal izango dute 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako ziurtagiri hauek aurkezten dituztenak:

  • Urriaren 24ko 1363/2007 Dekretuak araututako kirol teknikariaren edo goi-mailako kirol teknikariaren titulazioak (hezkuntza sistemako titulazio ofizialak), edo trantsizio aldia izenekoko I., II. edo III. mailako titulazioak (kirol sistemako titulazio ofizialak).

  • Aurreko federazio titulazioak (1363/2007 Dekretuaz gain) ondoren aitortzeko edo prestakuntza ofizialetan sartzeko aukerarekin. Kirol modalitateen arabera, egoera horretan egon daitezke 1999, 2002 edo 2007 urteak baino lehen egindako federazio prestakuntzak.

1363/2007 Dekretutik kanpo dauden eta onartzeko aukerarik ez duten federazio prestakuntzak dituzten pertsonek (1999., 2002. edo 2007. urteen ondorengo federazio prestakuntza ez-ofizialak, kirol modalitatearen arabera) ezin izango dute egiaztatu legean eskatzen den lanbide prestakuntza. Nolanahi ere, pertsona horien artean, legea indarrean jarri aurretik (2022ko uztailaren 20a) federazio diploma lortu dutenak gaituta geratu ahal izango dira entrenatzaile gisa jarraitzeko lehiaketa federatuen eremu esklusiboan, kasuan kasuko kirol modalitate edo diziplinan eta dagokion titulazioaren kirol mailan. Egoera horretan dauden pertsonak gaituta geratzeko aukera izango dute goragoko kirol mailetarako baldin eta dagokion federazio diploma eskuratzen badute lege hau indarrean sartu eta bi urteko epean.

Erregulatzeko eskumenak, arauak garatzeko, ikuskatzeko eta, hala badagokio, zehatzeko eskumenak, prestakuntza arlokoak bezalaxe, Eusko Jaurlaritzarenak dira oso-osorik.

Edozein kontsulta, zalantza edo premia erakunde honen aurrean plantea daiteke. Horretarako, Kirol Eskolak (Kirolaren Euskal Eskola) bere kanalak eskaintzen ditu:

Era berean, Kirol Eskolak (Eusko Jaurlaritza) ekainaren 30ko 8/2022 Legeari buruzko galdera eta erantzunen dokumentu bat garatu du legeari buruzko hainbat eta hainbat gairi erantzuna emateko.