Urrezko kirolariak

Arabako urrezko emakumeak

Alavesas de oro

Nerabeen kirola sustatzeko eta zabaltzeko, eta hain ohikoak ez diren edo gutxiengoa diren diziplinak ezagutarazteko, Arabako Foru Aldundiak Arabako Urrezko Emakumeen Kanpaina abiarazi du.

 

Ikusi argitalpenak

 

Saskibaloiko prestakuntza-entrenatzaileei laguntzeko eskuliburua

Saskibaloiko prestakuntza-entrenatzaileei laguntzeko eskuliburua

 

 

"Saskibaloiko prestakuntza-entrenatzaileei laguntzeko eskuliburua" izeneko proiektuak prestakuntza- eta pedagogia-izaera du. Bertan, saskibaloiaren irakaskuntza-ikaskuntzarako jarraibide batzuk azaltzen zaizkio entrenatzaileari, une oro modu dibertigarri eta erakargarrian irakasten saiatuz.

"Kultura sendo bat sortzea herentziarik seguruena da" da leloa, eta erronkarik handiena ezagutza eta kultura sustatzea da, eta, batez ere, haurtzarotik hezkuntza on bat lantzen laguntzeko gidatzea.

Horregatik, eta beti umiltasunetik eta esperientziatik abiatuta (saskibaloian ez baitago errezeta magikorik), proiektu hau Arabako Saskibaloi Federazioarekin lankidetzan egin da, helburu bakar batekin: entrenatzaile bakoitzari bere kirol-bizitzan ahalik eta hobekien laguntzea.

Arabako eskola kirolean genero ikuspegia sartzeko gida

Arabako eskola kirolean genero ikuspegia sartzeko gida

 

Arlo honetan egin diren ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboek agerian utzi dute genero desberdintasunak daudela eskola kirolean, eta genero rolak eta estereotipoak errepikatzen direla, bai hasteko garaian, baita uzterakoan ere (Avento, 2017). Horrenbestez, 125/2008 Dekretua, eskola kirolari buruzkoa, betetze aldera, beharrezkoa da eskola kirola garatzen duten programa guztiek berdintasun printzipioa bere baitan jasotzea, diseinatzen direnetik gauzatzen diren arte. Oinarrizko irizten zaio, halaber, eskola kiroleko monitoreek hezkidetzaren arloko prestakuntza jasotzeari, mutikoen nahiz neskatoen kirol jarduera susta dezaten eta, horrela, haurtzarotik neska-mutikoen kirol jarduera baldintzatuko duten generoko mitoak eta estereotipoak ager ez daitezen.

Ikusi Gida

Jarduera fisiko eta kirol eremurako gomendioen gida

Jarduera fisiko eta kirol eremurako gomendioen gida

 

 

Dokumentu honen xedea da gomendioen gida bat osatzea, jarduera fisikoaren eta kirolaren eremuko normaltasun berrirako. Dokumentu honek oinarrizko gomendioak bilduko ditu beren egitura dela eta berezko dokumentu bat garatzeko aukerarik ez duten entitate, klub, enpresa, federazio eta erakundeetarako, dokumentu hau erabil dezaten.

Araban eskola kirolak bizi duen egoerari buruzko hausnarketa

Araban eskola kirolak bizi duen egoerari buruzko hausnarketa

 

 

Eskola kirola hezkuntza balio izugarria daukan tresna da oraindik ere, haurren mugimenduen irakaspenean ekarpena egiten duelako eta beste alderdi batzuk lantzeko aukera eskaintzen duelako, esaterako bizitzarako balio positiboak, ohitura osasungarriak sustatzea edota bizitza estilo aktiboa eskuratzea, besteak beste.

 

Kirol klubak sortu eta kudeatzeko gidaliburua

Kirol klubak sortu eta kudeatzeko gidaliburua

 

Urtero-urtero, pertsona asko sartzen dira Euskadiko kirol erakundeetako zuzendaritza batzordeetan edo zuzendaritza zein kudeatzaile postuetan, eta kasu askotan ez dute ezagutza handirik ez kirol kudeaketari buruz, ezta erakundearen jardunean eragina duten alderdi juridiko eta administratiboei buruz ere.

Ikastetxeetan eta IGEetan kirola kudeatzeko gida

Ikastetxeetan eta IGEetan kirola kudeatzeko gida

 

 

Eskolaz kanpoko kirol jarduera haurren prestakuntzaren funtsezko alderditzat onartuta dago. Sozializaziorako eta gizarte prebentziorako faktore eraginkor bat da, berekin baitakartza harremana, bizikidetza eta integrazioa. Eskola umeentzako kirolak hezigarria izan behar du funtsean. Hori dela eta, eskola ingurunea da Euskadiko eskola kirolaren ereduaren oinarrizko ardatza.

Kirol federazioak sortu eta kudeatzeko gidaliburua

Kirol federazioak sortu eta kudeatzeko gidaliburua

Urtero-urtero, pertsona asko sartzen dira Euskadiko kirol erakundeetako zuzendaritza batzordeetan edo zuzendaritza zein kudeatzaile postuetan, eta kasu askotan ez dute ezagutza handirik ez kirol kudeaketari buruz, ezta erakundearen jardunean eragina duten alderdi juridiko eta administratiboei buruz ere.

Artzikirol

Artzikirol

 

Proposamen ludiko berri bat jarduera anitzentzat. Joko hau hazten joan da etengabe eta bere sorlekutik –Artziniega (Araba)– atera zenetik parte-hartzaile eta jokalari berriak irabazi besterik ez du egin. Eskuetan duzun lan honek joko honen ezaugarriak eta arauak zabaltzea du helburu, honen ezagutza eta partaidetza sustatuz. Hainbat ikastetxetako eskola kanpoko ekintzetan zein Gorputz Hezkuntzako arloan ikasle eta lagun asko dira Artzikirolaz gozatzen dutenak.

Oinarrizko kirolean lan jardueraren eta boluntarioen jardueraren erregulazioari buruzko gida

Guía sobre la regularización laboral y del voluntariado en el deporte base

 

Espainiako Gobernuaren Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak klubetan eta irabaziasmorik gabeko kirol-erakundeetan garatutako jarduerari buruz egindako ikerlan batek (2014ko uztailekoa) kirol-erakundeekin lotutako pertsona guztiek garatutako jarduerak indarreko lanarauetara egokitzera behartu du, kirolaren esparruan ere, betiere egindako jarduera lanekoa bada.

Teknologia digitalen erabilera arduratsua egiteko gida

Teknologia digitalen erabilera arduratsua egiteko gida

 

 

 

Gida honen bidez erakundeetatik esparru etikoa eskaini eta jardunbide onak proposatu nahi dira, kirol eremuan teknologia digitalen erabilera zuzena hobetzeko. Kirol-erakundeei zuzenduta dago, adingabeak baitituzte haien kideen artean. Zehazki, ardurako karguak dituztenei: zuzendaritza-batzordea, kirol arduraduna, etab. Adingabeen edo adingabeak dituzten ekipoen ardura duten entrenatzaileei ere bideratuta dago.

Arabako eskola kirolaren azterketa (2008)

Arabako eskola kirolaren azterketa

 

 

 

 

Arabako eskola kirolak dituen beharrak ezagutu, eta, aldi berean, garatu beharreko bidea identifikatzea du helburu analisi honek.