Formakuntza
3K programa 2022
HOBETZEA DOAKOA DA!
Arabako Foru Aldundiak, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUSKALIT-ekin batera, 3K programa bultzatzen dugu, gure arloko kudeaketaren kalitatea hobetzeko: kirol arlorena.
ZER ETA NORENTZAT DA?
Programa hau Arabako kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzera zuzenduta dago.
Klub, federazio, enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte, kirol instalazio… guztiek parte hartu dezakete.
3 urteko iraupena du, nahiz eta beste formatu batzuk badauden (galdetu). Urtean 40 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du programak.
Tailer ezberdinez osatua dago (batzuk on-line, besteak presentzialak).
Erakunde bakoitzaren errealitatea aztertu eta praktikotasunean hobetzen lagunduko zaituztegu.
NOLA EMAN IZENA?
Epea: URTARRILAK 31 baino lehen.
ZE KOSTU DU?
Konpromezu eta esfortzu apur bat besterik ez. DOAKOA DA!
ETA ZER IRABAZTEN DUGU?
Baliabideen optimizazioa (giza-baliabideak, ekonomikoak…).
Denbora aurreztu erakundearen kudeaketan.
Erakundea antolatu eta eguneratuko dugu.
Kudeaketa plan oso bat garatzen lagunduko dizuegu.
Diru-laguntza batzuetarako puntuagarria AFAn (galdetu).
INFORMAZIO OSAGARRIA
- PROGRAMA OSOAREN INFORMAZIOA, URTEZ-URTE
- ZER LANDUKO DUGU 1. URTEAN?
- BIDEOA
- FLYER INFORMATIBOA
- EUSKALITEN WEBGUNEKO INFORMAZIOA:
ZALANTZARIK?
Zalantzak argitzeko, GFAren Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jarri 945 18 28 80 telefonoan edo gescarza@araba.eus helbidera idatzita.
ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN Ikastaro ofiziala
Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.
JARDUERA MOTA: Online kurtsoa.
KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza.
HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Izen emate orria. (deskargatu)
- Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu adin txikikoak)
- NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da.
- Izena ematen dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (deskargatu adibidea)
- Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria. Bankuko ziurtagiria..
SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: Maiatzak 8.
Beti Jai frontoian (Amadeo Garcia de Salazar enparantza, 2, 01007 Gasteiz, Araba). Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.
IKASTAROAREN HASIERA: Maiatzak 10. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikastaroaren hasieran, plataformara sartzeko.
AZTERKETA PREZENTZIALA: Ekainak 12 (Ordua jakinaraziko da).
HIZKUNTZA: Euskara eta gaztelania.
IZEN-EMATEAK: Apirilaren 21etik maiatzaren 6ra (biak barne). info@afdalava.com helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.
OHARRA: QR koderik ez duen DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.
HELBIDEA: Mendizorroza futbol zelaia - Amadeo García de Salazar enparantza, 2 behea (Federakuntzen bulegoak) - Vitoria-Gasteiz, Araba
Izen-emate prozezuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 945 23 02 19 / 607 49 40 71 telefono zenbakietan edo info@afdalava.com helbide elektronikoan.
TOKI KOPURUA: 100 pertsona.
PREZIOA: 50€ (diruz lagundu daiteke) AFDAren kontu zenbaki honetan ordaindu beharko da: ES80 2095 3140 5091 2067 9575 (Kutxabank) - 607 494 071 (Bizum). Onuradunaren kontzeptuan izen abizenak jarri.
ERANSKINA, SARRERA FROGAK
1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
2) AUKERATZEKO:
- A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
- B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
GAITASUN BEREZIAK DUTEN PERTSONEN SARRERA FROGAK AZTERTUKO DIRA