Eskola kirola ikuskatzea
Eskola kirola ikuskatzea
Arabako Foru Aldundiak, ikuskaritzaren alorrean autonomia erkidegoko araudiak esleitzen dizkion eskumenak kontuan hartuta, Arabako Lurralde Historikoan eskola kirolaren ikuskatzailetzak bete behar dituen antolaketa eta prozedura arautu zituen azaroaren 18ko 320/2021 Foru Aginduaren bidez.
Era berean, eskola kiroleko kanpainaren ikuskapen plan bat onetsi behar da urtero, Arabako Foru Aldundiak ikuskatze jarduera modu planifikatuan egiteko duen betebeharrari erantzuteko, bere ekimenez edo salaketa baten ondorioz ikuskatzeak egiteko duen gaitasunaz harago.
Jarraian, arautze horren helburu eta elementu nagusiak zehazten dira, eta erakundeek arlo horretan dituzten eskubide eta betebeharrak argitzen.
-
Eskola kirolaren alorrean legezko eta arauzko xedapenak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea eta kirolari aplikatutako emakumeen eta gizonen arteko alorrean indarrean dagoen araubidea betetzen dela zaintzea eta kontrolatzea.
-
Eskola kirolaren printzipioak eta hezkuntza-balioak betetzen eta aplikatzen diren gainbegiratzea.
-
Eskola kirolean parte hartzen duten sektoreei aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea beren eskubideez baliatzeaz eta beren eginbeharrak betetzeaz.
-
Erabiltzaileek araudia betetzeari loturiko ustezko arau hauste edo irregulartasunei buruz egindako erreklamazioak eta salaketak egiaztatzea.
-
Arabako Foru Aldundiak eskola kirola sustatzeko emandako diru-laguntzak eta laguntzak jasotzeko datuak, hau da, zenbateko ekonomikoa jasotzeko kalkulatzeko erabili zirenak, egiaztatzea eta errealitatearekin bat datozela baieztatzea.
-
Orokorrean, Arabako Lurralde Historikoan ikuskatze jarduera eskumena dagoen eskola kirolaren elementu eta alderdi guztiak hartuko ditu barnean.
- Ikuskatze jarduerak arreta berezia jarriko du ondoko kontu hauetan:
- Eskola kiroleko programaren barruko ibilbideetan garatutako jarduerak.
- Joan-etorriak.
- Eskola kiroleko programan sartzen ez diren jarduerak antolatzea eta haietan parte hartzea.
-
Ikuskatzaileak:
-
Funtzionarioak izan eta AFAko Kirol Zerbitzuari atxikita egon behar dira.
-
Beren eginkizunak betetzean, agintaritza agenteak izango dira.
-
Dagokien egiaztagiria erakutsi beharko dute.
-
- Eskumen hauek izango dituzte:
- Sartu ahal izatea ikuskaritza gauzatu beharreko eskola kirola egiten ari diren zentro eta leku guztietan eta leku horietan egotea, betiere egoitzaren bortxaezintasuna errespetatuz.
- Ikuskaritzaren presentzia jakinaraztea. Jakinarazpen hori egiaztatze ikustaldiaren hasieran egin daiteke, edo hasiera hori baino geroago, hala komeni baldin bada. Ikuskaritza bisita hastean edo hala badagokio hasi ondoren ikuskatzaileak bertan daudela jakinaraztea. Hala behar denean, ikuskatzaileak une horretan zentroaren arduradun nagusia bertan egoteko eskaria egin ahal izango du.
- Bisitan zehar arduraduna edo ordezkaria beraiekin batera egotea.
- Aplikatu beharreko xedapenak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren ikerketa diligentziak, azterketak edo probak egitea.
- Ikuskaritzarako garrantzitsuak diren informazioa, datuak edo aurrekariak biltzea eta jasotzea. Informazio hori idatzizko eskakizun bidez jasoko da. Eskariak betetzeko ikuskatzaileek gutxienez hamar eguneko epea emango dute, eta zehaztu egingo dituzte eskatutako datuak, aurrekariak eta informazioa.
-
Eskubideak:
-
Beharrezkoak diren ekintzak bakarrik egin daitezen, eta kirol jarduerak normaltasunez garatzea ahalik eta gutxiena nahasteko moduan.
-
Aholkularitza, orientazioa eta informazioa beren eskubideez baliatzeaz eta beren eginbeharrak betetzeaz.
-
Ikuskatze txostena idatzi ondoko entzunaldiko izapidea.
-
Aktaren ale bat jasotzea, zeina haren sinaduraz jakinarazitzat emango baita.
-
-
Betebeharrak:
-
Ikuskatzaileek beren lana zuzentasunez egiteko beharrezko laguntza emango dute.
-
Ikuskatzaileei instalakuntzetara sartzen utzi beharko diete eta agiriak eta ondasunak kontrolatzen eta aztertzen utzi beharko diete.
-
Ikuskatzaileek ikuskatuak bertan egotea eskatu ahal izango dute, edo ikuskatuak bertan ez baldin badaude administrazioan ordezkaritza gauzatzen dutenak. Hori guztia ikuskaritza diligentziak egiaztatzeko izango da.
-
-
Ikuskatze jardunean, adingabekoen lankidetza ez da eskatu behar behar-beharrezkoa denean baizik, esku-hartze txikienaren printzipioari jarraituz.
-
Inoiz ere ez dira deklaratzera behartuko, eta ez da beharrezkoa izango adingabeek akta izenpetzea. Adingabeei aitorpena hartu edo haiengandik informazioa eskuratuz gero, prozeduran jaso beharko da gurasoek edo legezko tutoreek baimena eman dutela horretarako, eta betiere laguntza pertsona batekin batera egingo da.
-
Hasiera:
-
Ikuskaritzak ofizioz jardungo du jasotako agindu baten ondorioz, hau da, beste organo batzuk egindako arrazoitutako eskariaren ondorioz, norbere ekimenez edo salaketa bat egon delako.
-
-
Salaketaren ondorioz hasitako prozeduraren
-
Salaketetan, adierazi beharko dira haiek aurkezten dituzten pertsonen nortasuna, arau-hauste izan litezkeen egitateak eta haiek egin diren data, bai eta ustezko errudunen identifikazioa ere, posible izanez gero.
-
Ez da izapidetuko salaketa anonimorik, ezta ere eskola kiroleko ikuskaritzak zaindu behar ez dituen alorrei buruzko salaketarik, arrazoitu gabekorik eta organo jurisdikzionaletan jorratzen diren gaiekin bat egiten duenik.
-
-
Hauen bidez:
-
Bisitak ikuskatu beharreko zentro edo lekuetara, aldez aurretik abisatu beharrik gabe.
-
Administrazio publikoetan dauden datuen edo aurrekarien egiaztatzeak.
-
-
Bisitak:
-
Ikuskatzen ari diren jardueraren arduraduna identifikatuko da
-
Jakinaraziko zaio ikuskaritza egiten uzteko betebeharra duela, eta esango zaio ikuskaritza egiteari uko eginez gero edo ikuskaritza oztopatuz gero zehapenak ezarriko zaizkiola (falta larria).
-
Ikuskaritzan jasotako informazioa eta datuak ikuskaritza aktan jasoko dira, eta akta hori ikuskatzaileak eta arduradunak sinatuko dute. Akta (kopia) sinatzen eta jasotzen badute haren jakinarazpena egintzat joko da, baina horrek ez du esan nahi edukia onartzen denik.
-
Ikuskaritza hasi ondoren horrekin jarraitzea edo bukatzea ezinezkoa denean ikuskatuak eskatutako aurrekariak edo agiriak eman ez dituelako, jarduketak jarraitu egingo du agiri horiek emateko eskariarekin bat eginez.
-
-
Txostena:
-
Ikustaldia edo ikustaldiak egin ondoren, ikuskatzaileak ikuskatze txostena egingo du, eta ikuskapen prozedura amaitzeko proposamena jasoko du, zeina honelakoa izan baitaiteke:
-
Eskola kirolaren araubidearekin bat egiten duena.
-
Titularrak, bere ordezkariak edo langileek ikuskatzaileen lana oztopatu izana jasotzen duena.
-
Zehapen prozeduraren instrukzioa.
-
-
Jakinarazpenekoa, eskakizunak bete ez direnean edo erraz zuzentzeko irizpideei buruzkoa denean, eta betiere horietatik hirugarrenentzat kalte edo galerarik sortzen ez denean.
-
Kirol Zerbitzuak beste ikuskapen bat aginduko du, zuzentzeko emandako epea igaro ondoren, eta beste txosten bat egingo da, zeinak prozedura amaitzeko proposamena jasoko baitu: araubidearekin bat egiten duena edo zehapenekoa.
-
-
Zehapenekoa.
-
Zehapen prozeduraren instrukzioa.
-
-