Eskola kiroleko jardueretan irudiak grabatzea - araba
- Kirola
- Eskola kirola
- Eskola kiroleko jardueretan irudiak grabatzea

Irudiak grabatzea
Eskola kiroleko jardueretan irudiak grabatzea
Gaiari buruz hainbat kontsulta jaso ditugunez, eskola-kirolean agertzen zaizkigun bi egoeraren aurrean jarduteko jarraibide batzuk eransten dizkizuegu:
Familiek grabatu al ditzakete adingabeko kirolarien irudiak kirol-ekitaldi irekietan?
Grabazioa: familiek partiden irudiak graba ditzakete erabilera pertsonalerako, familiarrerako eta adiskidetasunerako.
Argitalpena: grabazio horiek ezin dira Interneten argitaratu, ez eta publikoki eskuragarri dauden beste baliabide batzuetan ere, grabazio horietan agertzen diren pertsona guztien berariazko baimena izan ezean (edo haien guraso/tutoreena, 14 urtetik beherakoak badira).
- Familian erabiltzeko grabatu nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi behar da kirol-instalazioak jarduera hori debekatuta duen ala ez.
- Aukera hori izanez gero, ez da grabaziorik argitaratu behar ingurune irekietan, eraginpeko pertsona guztien baimenik gabe, bereziki gurasoen edo tutoreen baimenik gabe, 14 urtetik beherako pertsonen kasuan.
Informazio gehiago AEPDren ikastetxeen gidan (kontsulta 39. or.): Ikastetxeentzako gida – AEPD (PDF, 10 MB)
Helburu teknikoa duten grabazioak (partiduen analisia)
Jokalarien irudien tratamendua datu pertsonala da, eta honako hauei lotuta dago:
1/1982 Lege Organikoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoa.
DBEO (6.1.a) eta DPBEDBLO (7): Berariazko baimena behar da:
- 14 urtetik gorakoena.
- 14 urtetik beherakoentzako guraso-ahalaren titularrak. Baimen horrek askea, espezifikoa, informatua eta zalantzarik gabea izan behar du, eta grabazioaren helburu zehatza adierazi behar du.
Baimenik lortzen ez bada, ez da grabaziorik egin behar. Alternatiba gisa, hau gomendatzen da:
- Identifikazioa eragozten duen distantziatik grabatzea.
- Aurpegiak pixelatzea, errekonozimendua saihesteko; horrek datu pertsonalen tratamendua baztertuko luke.