Kiroltasun-ekintzen gida - araba
- Kirola
- Kiroltasun-ekintzen gida

Kiroltasun-ekintzen gida
Kirol entitateek 5 eremutan esku hartu dezakete euren kirolari/kirol taldeek parte hartzen duten lehiaketetan hitzezko indarkeria eta lotsagabekeriak ezabatzeko
Eskola kiroletik hitzezko indarkeria eta lotsagabekeriak ezabatzea bertan aritzen diren agente
“Eskola kiroleko harmailetan errespetua sustatzeko protokoloa” dokumentuaren arabera NAHITAEZ egin beharrekoak ahaztu gabe (arbitroek beren petoa soinean eduki, protokoloaren berri eman familiei, arbitroei eta entitateko gainerako agenteei, etab.), dokumentu honetan azaltzen da zer egin dezakeen entitateak konpromisoa eduki dezan begirunearekin eta kiroltasunarekin.
5 eremutan esku hartu daiteke, hain zuzen ere entitatean aritzen diren bost agente motekin (teknikariak, arbitroak, familiak, familien ordezkariak, eta koordinatzaileak, zuzendaritzakoak edo babes ordezkariak). Horretan denbora baino ez da eman behar, entitate bakoitzak bere ahalbideen eta lehentasunen arabera. Agente mota bakoitzeko bi ekintza proposatzen dira, bata erraz aplikatzeko modukoa eta bestea konpromiso handiagoa behar duena.