Laguntzak eta dirulaguntzak
Laguntzak
Laguntzak eta dirulaguntzak | Epea |
---|---|
Emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2023 Arabako kirol-erakundeei emakumeen kirola sustatzeko eta emakumezkoen kirol federatua babesteko dirulaguntzak ematea helburu duen deialdia. | Itxita |
Kirolaraba A1. Goi-mailako klubentzako laguntza. 2022-2023 Kirol-modalitate/diziplina bateko edo gehiagoko taldeak kategoria absolutuan dituzten kirol-klub eta -elkarteen gastu arrunta ordaintzeko laguntza. | Itxita |
Kirol egokitua garatzeko eta kirolean inklusioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2023 Deialdi honen xedea da 2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean (biak barne) Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean egiten diren kirol egokituko jarduerek eta kirol-inklusioaren eta kirolaren bidezko inklusioaren inguruko jarduerek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea. | Itxita |
Arabako Kirol Federazioentzako laguntzen deialdi publikoa onartzea, bai eta horien oinarri arautzaileak ere, administrazio arloko eginkizun publikoak betetzeko baliabide ekonomikoak emateko. 2022-2023 denboraldia | Itxita |
Arabako etorkizun handiko kirolarientzako laguntzen 2023rako deialdia Fundación Kirolaraba Fundazioak Arabako etorkizun oparoko kirolariei laguntzeko zerbitzuak emateko espezietako dirulaguntzak arautzea. | Itxita |
Irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez jolaserako kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia 2022 Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean egiten diren aisialdiko kirol-jarduerek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea. | Itxita |
Deialdiaren xedea da laguntzak ematea Arabako kirol federazioei eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteari, beren erakundeetako soldatapeko langileek euskara ikas dezaten sustatzeko. | Itxita |
Kirol-modalitate/diziplina batean edo gehiagotan taldeak kategoria absolutuan ez dituzten kirol-klub eta -elkarteen gastu arrunta ordaintzeko laguntza. Kirolaraba A1 Goi Mailako Klubentzako dirulaguntza jasoko duten elkarteak honetatik kanpo geratuko dira. | Itxita |
Kirolaraba A2. Goi mailako kirolarientzako laguntza. 2021 Kirol jardueraren lehiaketa maila gorenetan parte hartzen duten kategoria absolutuetako Arabako kirolari federatuei Kirolaraba Fundazioak ematen dituen laguntzak. | Itxita |
Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak. 2020-2021 denboraldia Dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-erregimenean, kirol-prestakuntza teknikoko ikastaroak egiteak eragindako gastuak ordaintzeko, betiere ikastaro horien helburua kirol-titulu ofiziala lortzea bada. | Itxita |
Arabako Kirol Federazioei atxikitako kirol-klub eta -elkarteekin lankidetzan aritzeko deialdia, kadete eta gazte taldeek lehiaketetan parte hartzeko egiten dituzten joan-etorrietan. | Itxita |
2020/2021 kanpainan eskola kirolaren programan eta hori garatzen duten araudietan (otsailaren 19ko 50/2021 eta 51/2021Foru Aginduaren bidez onarturik) jasotako jardueretan parte hartzeagatik sortutako gastuak finantzatzen laguntzea, aurrekontuan ezarritako mugen barruan. | Itxita |
Arabako kirol federazioentzako laguntzetarako deialdi publikoa 2021 Arabako kirol federazioak behar beste diru baliabidez hornitzeko modua jartzea, federazioek beren administrazio eginkizun publikoak betetzeko. | Itxita |