Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)

2/2006 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza eta lurzoruarenak, ezartzen duenez, Arabako udalerri guztiek idatzi behar dute beren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra 2021. urtea baino lehen. AFAk, jakinik konplexua dela plan horiek egin eta izapidetzea, herritarren esku jarriko ditu lan horiek errazago egiteko zenbait baliabide. Hauexek dira: 

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lurraldearen hirigintza antolamendurako udalerrian dagoen oinarrizko tresna nagusia da. Hirigintza antolamenduaren funtsezko pieza da, udalerriaren lurralde eredua definitzen baitu, eta hauexek jasotzen ditu: lurzoruaren erabilera eta intentsitateen sailkapena eta kalifikazioa, lurraldearen egitura orokorra eta organikoa, sistema orokorrak, espazio libreak, ekipamenduak eta abar. Hau da, HAPOk udal eremu fisikoaren barruan zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du.

Arabako Lurralde Historikoko udalerrietako HAPOak zein egoeratan dauden adierazten duen mapa ilustratzailea

Gida bat, non HAPO bat izapidetzeko prozeduraren faseak aztertu eta erabakiak hartzerakoan kontuan hartu behar diren baldintzak azaltzen dituen zerrenda bat ezartzen baita; baita espedientea eratzeko beharrezkoak diren arloko agiri eta txostenak ere.

ERANSKINA: 3. BLOKEA. AGINDUZKO ARLOKO TXOSTENAK HAPO BAT PRESTATZEKO PROZEDURAN ARABAN (2021eko urrian eguneratua)

Erreferentziazko araudi orokor eredua, NORPLAN izenekoa; han, indarrean diren hirigintza legediaren xehetasunak jaso dira: lurzoru motak, zonifikazio egituratua eta xehakatua, hirigintza kudeaketa etab. HAPOren araudi egiturarako dokumentu eredu gisa erabil daiteke, baita eska daitekeen dokumentazio grafikorako ere, hala nola karatulak, sinbologia, eskalak, etab…

Arabako Gida Akustikoa hirigintza plangintzan legeria akustikoaren ulermena, interpretazioa eta aplikazioa hobetzeko asmoa dauka. Horrela, zarataren kudeaketarekin loturiko irizpideak bateratu nahi dira, eta Arabako udalerri bakoitza aztertu, bere berezitasunekin, eta are beharrezko baldintzak zehaztu ere, zonakatze akustikoak definitzeko eta inpaktu akustikoari buruzko azterketak egiteko etorkizuneko hirigintza garapenetarako.