Hirigintza arloko berriak

Ongi etorri hirigintza arloko berrien gunera.

Lurralde-antolamenduarekin, hirigintza-plangintzarekin eta gure lurraldeko hiri- eta landa-ingurunearen kudeaketarekin lotutako proiektu, jarduketa eta berrikuntza nagusiei buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu hemen.

Halaber, GeoAraban argitaratzen ari garen lurralde-informazioa, kartografia eta irudiak aurkituko dituzu, gure lurraldearen aberastasuna hainbat esparrutatik erakusten dizutenak.

Gure helburua da zuri informazio argia eta zorrotza ematea, erakundeen gardentasuna indartuz eta interes publikoko edukietarako sarbidea erraztuz.

Lurraldearen bilakaera eta garapen urbanistikoa ezagutu nahi badituzu, gune hau zuretzat da.

Berriak

 

Nolakoa zen Araba 2001ean? Orain 1:10.000 eskalako kartografia kontsultatu eta deskarga dezakezu

GeoArabak 2001. urteko Arabako kartografia gehitu du Geotekan. Informazio geografiko historikoaren iturri berri horri esker, duela 25 urte Arabako lurraldea nolakoa zen ezagutu eta gaur egungo egoerarekin alderatu daiteke.

Landa Etxebizitzaren Foru Plana

Landa-eremuan dauden etxebizitza-premiak eta etxebizitza hutsen egoera zuzenean ezagutzeko partaidetza-prozesua hasi da. Entzuten dizugu!

Urbanizarte lehiaketa: "Nire leihotik"

Lehiaketak gonbita egiten dizu gelditzera, zure ingurunea begiratzera eta sormen bihurtzera. Marrazki eta kontakizunen bidez, zure auzoa, kalea edo hiria nola ikusten duzun kontatu ahal izango duzu.

Albiste gehiago ikusi