Jarduera irekien programa

Eskola irekiko jarduera irekien programa 2024-2025

 

Zer da jarduera irekien programa?

Arabako Foru Aldundiaren Eskola Kiroleko Jarduera Irekien Programa eskola kirolaren programa osatzen duten kirol modalitate batzuen unean uneko jardueren eskaintza askotarikoa da. Arabako edozein adingabek parte har dezake, dagokion kirol modalitateko eskola programan izena emanda dagoen ala ez kontuan hartu gabe.

Jarduera Irekien Programak (24-25) honako kirol modalitate hauetako jarduerak izango ditu:

atletismoa, xakea, badmintona, saskibaloia, beisbola, boxeoa, txirrindularitza, kirol egokitua, eskalada, futbola, golfa, halterofilia, herri kirolak, hockey-sala, hockey-belarra, hockey-izotza, borroka, judoa, padel-a, patinajea, izotz gaineko patinajea, euskal pilota, piraguismoa, errugbia, olinpiar tiroa eta arku-tiroa. Kartela ikusi

Esteka honetan, gaur arte definituta dauden 24-25 programako jarduerak kontsulta daitezke. Pixkanaka, jarduera berriak txertatuz joango dira.

Kontsultatu jarduerak
 
Ekaineko jarduerak jaitsi
 

Programaren helburua hirukoitza da. Arabako adingabeek honako hauek egin ahal izatea lortu nahi da:

  • Etorkizunean praktikatzea/izena ematea ahalbidetuko duten kirol modalitateak ezagutzea.

  • Ikasturte berean hainbat kirol modalitate praktikatzea, eskola kirolaren kirol anitzeko filosofiarekin bat etorriz.

  • Hainbat jarduera motatan parte hartzea, eta ez soilik gehiengoaren jarduera lehiakorretan.

  • Jolas jaia
    • Kirol modalitate baten inguruko hainbat jarduera/jolas biltzen dituen unean uneko jarduera.
    • Modalitatean/diziplinan izena eman eta izena eman ez duten ikasleentzat.
    • Jolaserako eta kirol modalitate bat ezagutzeko helburuarekin (lehen harremana).
  • Lehiaketa jaiak
    • Unean uneko jarduera EZ dago sartuta eskola lehiaketa ofizialaren egutegian.
    • Oro har, lehiaketa ofiziala ez den beste lehiaketa formatu batean.
    • Modalitatean izena eman eta izena eman ez duten ikasleentzat.
    • Jolaserako eta kirol modalitatea ezagutzeko (lehen harremana) helburuarekin.
  • Hastapen ikastaroak.
    • Oro har edo lurralde/genero/adinen batean berariaz hedatzeko beharra duen kirol modalitate baten irakaskuntza jarduera (hastapena)
    • Egun bat baino gehiago iraun dezake.
    • Jardueran edo modalitatean izena eman EZ duten ikasleentzat
    • Kirol modalitate bat ezagutzeko helburuarekin (lehen harremana).
  • Lehiaketa irekiak.
    • Dagokion modalitatean izena eman ez duten pertsonek parte hartzeko aukera ematen duen parte-hartze ibilbidearen eskola egutegiko lehiaketa jarduera.
    • Helburua da kirol modalitatea ezagutzea (lehen harremana) eta lehiaketa batean parte hartzea.
  • Topaketa irekiak.
    • Jarduera ez-lehiakorra, kasuan kasuko modalitatearen urteko jardueren egutegikoa, izena eman ez duten pertsonek parte hartzeko aukera ematen duena.
    • Jolaserako eta kirol modalitatea ezagutzeko helburuarekin (lehen harremana).

Jarduera Irekien Programa, 2024-2025 eskola-kirolaren programaren antzera, 2018 eta 2009 urteen artean jaiotako ikasleentzat da.

Nolanahi ere, jarduera bakoitzak zehaztuko du adingabeek zenbat urte izan behar dituzten izena eman ahal izateko.

Dagokion modalitateko eskola kirolaren programan izena eman ez duten eta izena eman duten eskola jarduera guztietan parte hartu ahal izango dute, hastapen ikastaroetan izan ezik, modalitate horretan izena eman EZ duten ikasleek soilik parte hartu ahal izango baitute.

Jarduerak Arabako kirol federazioek antolatzen dituzte, federazio horiek Arabako Foru Aldundiarekin dituzten eskola kiroleko hitzarmenen bidez.

Kirol federazioek zuzenean antola ditzakete jarduerak, beren baliabideen bidez, edo beren klubetako baten esku utz ditzakete.

2024-2025 eskola kirolaren programak hartzen duen aldi osoan egingo dira jarduerak (irailaren 6tik ekainaren 20ra).

Jarduera borondatezkoak direnez eta bertaratzea errazten denez ohiko lehiaketekin/jarduerekin bat egiten ez delako, eskola programako jardunaldi baliodunetan nahiz baliodunak ez direnetan egin ahal izango dira.

Jardueretan izena eman ahal izateko, jarduera bakoitzaren informazio fitxan dagoen inskripzio inprimakia bete behar da.

Joan jardueren zerrendara
 

Inprimakia jarduera antolatzen duen kirol federazioari zuzenduko zaio automatikoki.

Izen emateak kostu ekonomikoa badu, izen ematea ez da baliozkotuko dagokion diru sarrera egin arte. Horretarako, federazio antolatzaileak mezu elektroniko bat bidaliko dio inskribatutako pertsonaren legezko tutoreari, zeinetan kontu korrontearen zenbakia eta ordaintzeko epea adieraziko baitira.

Izena eman duen pertsonak ezin badu jarduerara joan, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio federazio antolatzaileari. Hori egin ezean, atzera bota ahal izango zaizkio etorkizunean egiten dituen inskripzioak.

Kirol federazio antolatzaileek plazen muga bat ezar dezakete. Izen-ematea plaza kopurua beteta dagoenean egiten bada, erakundeak horren berri emango dio legezko tutoreari posta elektronikoz.

Jarduerak, oro har, doakoak izaten dira edo kostu sinbolikoa izaten dute bertaratze berme gisa.

Jarduerak aparteko gastu batzuk baditu, hala nola instalazioetara sartzeko edo materiala alokatzeko gastuak, kostu handiagoa ezarri ahal izango du.

Jarduera bakoitzaren informazio fitxak zehazten du jarduera doakoa den edo kostua duen.

Kostua duten jardueretan, inskripzioen % 10 gorde beharko da, gutxienez, kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden ikasleek parte hartzeko (kosturik gabekoa edo prezioaren % 75erainoko murrizketarekin). Izaera hori egiaztatzeko, gizarte laguntzak (GLL, DSBE, etab.) jasotzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Jarduerara joaten ez bada, ordaindutako kopuruak ez dira itzuliko.

Bai, baldin eta jarduerak modu inklusiboan egin baditzakete. Programa honen ondorioetarako, inklusiboa da desgaitasuna duen pertsonaren jarduera, inolako laguntza/egokitzapenik gabe edo gutxieneko egokitzapen/laguntza batekin garatu dezakeena.

Gutxieneko egokitzapen horrek jarduera garatzeko laguntzaile bat eskatzeko aukera barne hartzen du, baina figura hori ez da arreta partikularreko zerbitzu indibidualizatu bat eskaintzera bideratuta egongo, baizik eta pertsona hori taldean eta garatzen dituen jardueretan sartzen laguntzera.

Haurrak laguntzaile bat edo beste premia bereziren bat behar badu, izena emateko inprimakian adierazi beharko da.

Eskaera jaso ondoren, jarduera antolatzen duen erakundeak, Arabako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan, laguntza ezartzeko beharra eta egokitasuna baloratuko ditu pertsonaren ezaugarrien eta jardueraren beraren arabera.

Erakundeak uste badu jarduera modu inklusiboan egin ahal izateko baldintzak ez direla betetzen, atal honen lehen paragrafoan ezarritako baldintzen arabera, dagokion legezko tutoreari jakinaraziko zaio. Jardueretara sartu ezin diren pertsona desgaitu horientzat, kirol egokituko festa bat antolatuko da programa honen barruan. Bertan, gure lurraldean egin daitezkeen kirol modalitate egokituak erakutsiko dira, modu dibertigarrian.

 

Zerbitzu hori ikasturte bakoitzerako onartutako aurrekontuaren muga kontuan hartuta mantenduko da. Hau da, kreditu erabilgarria kontsumitu ondoren, ez da eskaera gehiagorik erantzungo.