Etorkizun Handiko Kirolariak

Etorkizun Handiko Kirolariak

Zer da? Goi mailara iristeko aukerak dituen kirolaria.


Betekizunak: 

  • Adina: 15 eta 23 urte bitarteko kirolariak.

  • Lizentzia federatua: indarrean Arabako Kirol Federazio batekin.

  • Kirol Merezimenduak:

1.- Nazioartean parte hartzea (banakako, taldekako eta ekipokako probak.

a) Titulu ofiziala lortzeko nazioarteko lehiaketan parte hartzea, parte hartze hori aldez aurreko sailkapenari lotuta badago. Aurrez, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Proba nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta egotea.
  2. Estatuko selekzio bat ordezkatzea edo Euskadiko selekzioa.
  3. Euskadi ordezkatzea munduko edo Europako txapelketa batean.
  4. Gutxienez 5 herrialdek parte hartzea.

b) Surf modalitatean: World Surf Leaguek antolatutako lehiaketak baino ez dira kontuan hartuko.

  1. World Junior Championship-ean parte hartzea.
  2. Challenger Serieetan parte hartzeko sailkatzea.
  3. Challenger Serieetan (Wild Card) gonbidatuz gero, lehenengo 4 postuen artean geratzea.
  4. 6.000 puntu edo gehiagoko Qualifying Serieen (QS) lehiaketetan parte hartzea.

c) Pilota: Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (NEPF) antolatutako lehiaketak baino ez dira kontuan hartuko.

d) Hipika modalitatean: oztopo-jauzien diziplinan, NJLO (Nazioarteko Jauzi Lehiaketa Ofiziala) lehiaketetan lortutako kirol-merezimenduak baino ez dira zenbatuko.

2.- Espainiako Txapelketako emaitzak (banakako eta taldeko probak).

a) Proba olinpikoak edo paralinpikoak: Espainiako Txapelketan 1., 2. edo 3. postua lortzea.
b) Olinpikoak edo paralinpikoak ez diren probak: Espainiako Txapelketan 1. edo 2. postua lortzea.
c) Espainiako errekor absolutua ontzea.

Apartatu honetan jasotako jardueretan etorkizun handiko kirolari izendatzeko, gainera, honako arau hauek hartuko dira kontuan:

  • Banakako emaitzak baloratuko dira; ekipoek lortutako postuak ez dira baliozkoak izango.
  • Ez dira kontuan hartuko autonomien, kluben edo ekipoen araberako Espainiako txapelketak.
  • Kirol kategoriaren sailkapen ofiziala soilik hartuko da kontuan (kadeteak, gazteak, etab.). Adinaren edo jaiotza urtearen araberako barne sailkapenak egiten diren txapelketetan, titulu ofizial bat lortzeko sailkapen ofiziala baino ez da kontuan hartuko.
  • Gimnastika erritmikoaren modalitatean, lehen kategorian lortutako emaitzak baino ez dira kontuan hartuko banakako edo taldeko probetan (ez dira kontuan hartuko taldeek edo klubek egindako Espainiako Txapelketaren emaitzak).

3.- Espainiako Txapelketako emaitzak (ekipokako probak).

Lehenengo postua lortu izana autonomien araberako Espainiako Txapelketan eta finalean parte hartu izana.

4.- Bertako kiroletako diziplinetako emaitzak.

a) Euskal pilota: profesional aurreko kontratua izatea.

b) Arrauna (banku finkoa):

  • Espainiako batelen eta trainerillen txapelketan 1. postua lortzea.
  • Traineruen maila goreneko ligan 1. postua lortzea, estropaden % 50ean arraunean ibili ostean.

5.- Ohar orokorrak.

a) Kirol-modalitateak eta/edo -diziplinak aitortuta egon behar du Eusko Jaurlaritzaren modalitate eta diziplinen katalogoan (urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren I. eranskina).
b) Espainiako txapelketan, emaitza kontuan hartzeko, gutxieneko parte-hartzea egon behar da (8 parte-hartzaile, talde edo ekipo).
 

6.- Definizioak.

a) "Proba olinpikoak edo paralinpikoak" dira Joko Olinpikoen edo Paralinpikoen hurrengo edizioan sartuko direnak.
b) "Banakako probak" dira lehiaketa batean pertsona bakar batek parte hartzen duen probak.
c) "Taldeko probak" dira kirolariek aldi berean edo txandaka parte hartzen duten probak.
d) Talde kiroletako "ekipoko probak" dira kirolarien arteko lankidetza eta aurkakotasun egoerak gertatzen direnean, elementu mugikor baten bidez etengabe elkarri eraginez.
 


Araudia:

32/2026 Foru Dekretua, irailaren 22koa. Arabako Lurralde Historikoan etorkizun oparoko kirolariak izendatzeko oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2026rako deialdia ere. 


Eskaerak: 

2026ko urriaren 6tik 24ra (biak barne). Eskaera.

2026ko Arabako Etorkizun Handiko Kirolarien zerrenda.


Onurak:

Kirolarabak ematen dituen zerbitzuak:

  • Kirol psikologiako zerbitzua.
  • Kirol nutrizioko zerbitzua.
  • Osasun azterketen, traumatologia kontsultaren, fisioterapiaren eta laguntza fisiologikoaren zerbitzua.
  • Podologia zerbitzua.
  • Prestakuntza fisikoko zerbitzua. Fakturek kirol-entrenamenduetan espezializatutako enpresenak edo profesionalenak izan behar dute. Ondorioz, kanpoan geratzen dira federazio, klub, kirol-elkarte eta antzeko ezaugarriak dituzten irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuetatik datozen guztiak.

 

 

Goi Errendimenduarekin parekatutako kirolariak

Zer da? Goi errendimenduarekin parekatutako kirolariaren akreditazioa Arabako Etorkizun Handiko kirolari guztiei egingo zaie. Informazio gehiago


Prozedura:

  1. Arabako Foru Aldundiak berak egingo dio eskaera Eusko Jaurlaritzari, eta dagokion informazioa bidaliko du ziurtagiria emateko.

  2. Eusko Jaurlaritzak ziurtagiriak Arabako Foru Aldundiari helaraziko dizkio. Arabako Foru Aldundiak kirolariei helaraziko die.

Goi Mailako kirolariak

Zer da? Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesekoa den kirol-jarduera oro, Erkidegoan kirola garatzeko funtsezko faktorea den aldetik, oinarrizko kirola sustatzeko bultzada emateagatik eta goi-mailako kirol-lehiaketa ofizialetan Erkidegoa ordezkatzeko eginkizuna betetzeagatik.


Araudia:

203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi Mailako Kirolari buruzkoa

Agindua, 2011ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Goi-mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako kirol-izapide teknikoak aldatzeko dena


Goi Errendimenduko kirolariak

Zer da? Estatuarentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita kirol-garapenerako, oinarrizko kirola sustatzeko pizgarria delako, eta Espainia ordezkatzen duelako nazioarteko kirol-proba edo -lehiaketa ofizialetan.


Araudia: 

971/2007 Erregen Dekretua, uztailaren 13koa, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzkoa