Euskaraldia eskola kirolean

Euskaraldia badator eta aukera paregabea dugu euskara gure kirol klub eta taldeetan sustatzeko! 16 urtetik gorako herritarrek –Ahobizik eta Belarriprestek- ez ezik (entrenatzaileak, begiraleak, gurasoak, epaileak…) entitateek ere parte hartu dezakete (kirol klubak, ikastetxeak, guraso elkarteak…).                       


Euskaraldia 2025

 

Nola? 

Izena eman erakunde bezala
 

Hiru egiteko hauek bete:                                                    

  1. Entitateko kideei Euskaraldiaren berri eman eta Ahobizi eta Belarriprest izan daitezen animatu. 
  2. Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egon daitezen prestakuntza tresnak aztertu eta partekatu.   
  3. Ariketan parte hartzen ari zaretela ikusgarri egin (entitate barruko zein kanpoko pertsonei komunikatu, espazioak apaindu, sareetan parte hartuko duzuela adierazi, txapak jantzi, eta abar.)           

Oharra: Eskakizun hauek betetzeko materiala webgunean topatuko duzue. Ahobizi eta Belarripresten izen-ematea, bestetik, webgunean egin daiteke.   

Zer ikusi, hura ikasi: ume eta gazteen inguruan gauden helduok (entrenatzaileak, begiraleak, gurasoak…) erreferenteak gara haurrentzako, baita hizkuntza portaerei dagokienez ere. Hona hemen haur eta gazteekin kirola euskaraz bizitzeko aukera paregabea!

Eman izena!