Kirol inklusiboaren topaketa

Kirol inklusiboaren topaketaren kartela

 

Zure gaitasunera egokitutako Kirola praktikatu

Ekimen honen bidez, jarduera fisikoa eta kirola ikusarazi eta sustatu nahi da desgaitasuna duten 6-16 urte bitarteko haurren artean (eskola adina).

Nahi duguna da bideak eta aukerak irekitzea ENPATIArako eta BIZIKIDETZArako. Ezin dugu ahaztu badirela egoera batzuk non beharrezkoa baita arreta selektiboa ematea, pertsona horien ezaugarri pertsonaletatik eratorritako berezitasuna, gaitasunen dibertsitatea, premiak eta interesak errespetatuz.

 

Eguna: 2024ko ekainaren 1a, larunbata

Lekua: Lakua 03ko frontoiak, Gasteiz

Jardunaldiaren hartzaileak: Eskola adinean dauden haurrak (6-16 urte), desgaitasuna izan zein ez.

 

JARDUERA PROGRAMA

Hasiera: 10:00 - Amaiera: 13:00

Parte hartzea irekia da eta haurrak goizean zehar sartu ahal izango dira jarduerara.

6 kirol TXOKO kirol inklusiboaz gozatzeko

1. Arabako Euskal Pilota Federazioa Jarduerak, jokoak, pilotalekua
2. Arabako Golf Federazioa Puzgarriak
3. Zuzenak Kirol Kluba Zabalkunde jarduerak - BSR
4. Itxaropena elkartea Goalball inklusiborako hastapenak
5. Arabako Futbol Federazioa  
6. Aukera Aniztasuna Kirol Kluba Futboleko mugimendu trebetasunen zirkuitua

 

Parte hartzaile bakoitzak bere “parte hartze txartela” izango du, eta osatuz joango da txokoetan parte hartu ahala. Jardunaldiaren amaieran opari bat izango dute.