Erpin geodesikoen sarea - araba
- Hirigintza
- Jarduera-eremuak
- Geodesia
- Erpin geodesikoen sarea

Erpin geodesikoen sarea
Arabako probintziak 254 erpin geodesikoko sare zabala du, lurraldea zehaztasun handiz ezagutzen eta neurtzen laguntzen diguten funtsezko puntuak. Horietatik 74 seinale beren garrantziagatik nabarmentzen dira, Geografia Institutu Nazionalak (IGN) kudeatzen duen sare nazionalaren parte baitira, zehazki ROIrena (Ordena Txikiko Sarea) eta horietako 9 REGENTEena (Teknika Espazialen bidezko Sare Geodesiko Nazionala). Puntu horiek, balio teknikoaz gain, funtsezkoak dira lurralde-plangintza, eraikuntza eta azpiegituren garapena bezalako jardueretarako.
Zer dira erpin geodesikoak?
Lurraren puntu estrategikoetan jarritako seinale fisikoak dira, angeluak eta distantziak neurtzeko, koordenatuak kalkulatzeko eta lurraldearen kartografia sortzeko balio dutenak. Araban, puntu horiek probintzia osoa hartzen dute, neurketa zehatzak eta eguneratuak ziurtatuz.
Seinaleztapena hormigoi armatuz egiten da; oro har, garaiera aldakorreko oinarri prismatiko karratu bat eta 1 m-ko aldea du, eta 1,20 m-ko garaiera eta 0,30 m-ko diametroa duen zutabe zilindriko bat.
Eguneratzea eta lankidetza
2012an, Arabako Foru Aldundiaren (AFA) eta Geografia Institutu Nazionalaren (IGN) arteko hitzarmen bati esker, erpin geodesikoen koordenatuak birkalkulatu eta eguneratu ziren ETRS89 erreferentzia-sistema geodesiko ofizialera, Europa mailako erreferentzia-esparrura. Horrek esan nahi du Arabako datu geodesikoak guztiz lerrokatuta daudela nazioarteko estandarrekin.
Zer kontsulta dezakezu?
-
Erpin bakoitzaren kokapen zehatzak: ETRS89 koordenatuen zerrenda
-
Erpin geodesikoen mapa eta erreseinak: kokapen-mapa bat eta informazio zehatza duten fitxak.
-
Adierazpen grafikoa Geoarabaren bidez
-
Geografia Institutu Nazionalaren (IGN) Geodesia Eremuko orrialdea