"Kirol Zain - Eskola kirola zaintzen" zerbitzu berria

"Irainik ez, Kitto!" kanpainaren barruan, eta eskola-kirola guztiz hezigarria eta errespetuzkoa izan dadin aurrera egiteko konpromiso irmoarekin, Arabako Foru Aldundiak "Kirol Zain-Eskola kirola zaintzen” gertakarien aurrean arreta emateko eta esku hartze hezitzailerako zerbitzu berria jarri du abian. Zerbitzuaren izena kirola eta kirola egiten dutenak zaintzeko eta babesteko ideiari dagokio.

Zerbitzu honen helburua eskola-kiroleko lehiaketetan gerta daitezkeen gorabeherak eta errespetu-faltak modu hezitzaile eta zuzentzailean — eta ez bakarrik diziplina- edo zehapen-ikuspegitik — artatzea, aztertzea eta tratatzea da.

Gorabehera horiek hainbat bidetatik jaso daitezke: salaketak, arbitraje-aktak, ikuskapenak, barne-komunikazioak edo beste kanal batzuk.

Horretarako, Zerbitzuak honela jokatuko du:

Inplikatutako alderdiekin harremanetan jartzea
"Kirol Zain" gertakariarekin zerikusia duten pertsona edo erakundeekin harremanetan jarriko da, behar bezala baloratzeko behar den informazioa biltzeko.


Analisia eta gomendioak
Kasua aztertu ondoren, esku hartzen duten erakundeei zenbait jarduera-gomendio helaraziko zaizkie, hezkuntzakoak edo zuzentzaileak, alderdi bakoitzaren erantzukizun-mailaren araberakoak. Gomendio horien artean, dagokion erakundeak nahitaez hautatu eta garatu beharko du egoera zuzentzeko egokien deritzona, eta, kasuaren arabera, egoera eragin duten pertsonei zuzenduta egon beharko du: kirolariei, entrenatzaileei, familiei edo, are, epaileari.


Egiaztatzea
Zerbitzuak egiaztatuko du aipatutako nahitaezko gomendioa benetan betetzen dela.

 

Ekimen horren bidez, Arabako Foru Aldundiak berretsi egiten du eskolako kirol-ingurune onuragarria, hezitzailea eta inolako errespetu-faltarik gabea sustatzeko borondatea, eta erantzun nahi dio eskola-kirolari buruzko foru-agindu berriaren 51.5 artikuluak zehazten duen honi: "Aplikatu beharreko diziplina araubidea baztertu gabe, erakunde parte hartzaileek egokitzat jotzen dituzten prestakuntza, konponketa edo zuzenketa neurriak ezarri beharko dituzte, bai eta kirol arloan eskumena duen sailak edo erakunde laguntzaileak proposa dezakeen beste edozein neurri ere ".

Formulario bat gaitu da, Aldundiarekin zuzeneko komunikazioa izateko, gorabeherak eta zerbitzuaren funtzionamenduarekin zerikusia duen edozein gai helarazteko. Mesedez, erabili, komunikazioa eta sor daitezkeen kasuen kudeaketa errazteko.

Eskola-kirolean jokabide desegokiak desagerraraztea erantzukizun partekatua da. Horregatik, derrigorrezkoa izateaz gain, kirol-erakunde guztien lankidetza aktiboa eskatzen dugu, bai informazioa biltzeko, bai egoera bakoitzean ezartzen diren Hezkuntza-jarduerak aplikatzeko.

 

Zerbitzuaren prozedura

kirolzain@araba.eus helbide elektronikora idatziz edo webguneko formularioa betez. 

Eskola kirolean kiroltasunaren aurkako gertakariren baten berri izan duen edozein pertsona fisiko edo erakunde.

1- Kiroltasunaren aurkako gertakaria jasotzea


2- Informazioaren bilketa

  • Salatzaileari deia (Gertaeraren jakinarazpena pertsona fisikoak egiten badu).
  • Kirol-erakundeei txostena posta elektronikoz eskatzea. Txostenak bidaltzeko epea: 72 ordu baliodun, posta elektronikoz jasotzen direnetik – 24 ordu baliodun, gertakaria oso larria bada.
  • Epaileari informazio osagarria eskatu (Aktaren erredakzioa egokia ez bada).

3- Informazioaren azterketa (Kirol Zain)


4- Hezkuntza esku-hartzea

  • Kirol Zain zerbitzutik hezkuntza-arloko jarduera-gomendioak bidaltzea kirol-erakundeei.
  • Gutxienez gomendioetako bat garatzea eta ebidentziak 15 egun naturaleko epean bidaltzea. Nahitaezkoa da
    Gertakari larri edo oso larrietan, Kirol Zain Zerbitzuak zuzendu ahal izango du jarduketa.
  • Kirol Zain zerbitzuak kirol-erakundeek garatutako hezkuntza-jarduerak baliozkotzea.

 

ABISUA: Eskola-kirolaren dirulaguntza % 10 gutxitzea, eskatutako txostena bidaltzen ez bada, hezkuntza-jarduerak garatzen ez badira edo baliozkotuak ez badira izaten

 

Gertakaria erregistratzea