"Iranik Ez, Kitto! kanpaina

Duela bi urtetik hona, Arabako Foru Aldundia "Iranik Ez, Kitto!" kanpaina bultzatzen ari da, eskola-kiroleko harmailetan irainak eta errespetu faltak desagerrarazteko.

Horretarako, helburu horretara bideratutako zenbait ekintza garatzen ari da:

  • Harmailetan errespetu falta izanez gero jarduteko protokolo bat abian jartzea, eta hari buruzko dibulgazio-bideoak egitea.
  • Familien ordezkariaren figura sortzea (eta haren eginkizunak azaltzeko gida bat).
  • Arbitroentzako petoak banatzea, errespetura bideratutako mezuekin.
  • Komunikazio-elementuak lantzea (kartelak eta flyerrak kirol-instalazioetan, publizitatea komunikabideetan, bideoak sare sozialetan).
  • Eskola-kirolean errespetuaren aldeko dekalogo bat egitea.
  • Federazio-ordezkarien figura sartzea zenbait modalitatetako lehiaketetan, protokoloa eta eskola-kirolaren arauak eta printzipioak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Kirol-ikuskapenak egitea, ez-betetzeak edo errespetuaren aurkako portaerak antzemateko.
  • Indarkeriazko edo errespeturik gabeko jarrerak hartzen dituzten erakundeei eta pertsonei zehapen ekonomikoak aplikatzea.
  • Eskola-kirolaren dirulaguntzan kiroltasunari/protokoloa betetzeari lotutako irizpideak sartzea.
  • Kanpainaren ebaluazioa eta proposamenak jasotzea bileren eta inkesten bidez.
  • "Erakundeak zer egin dezakezue eskola-kiroleko lehiaketetan gorabeherak saihesteko?" gida egitea.
  • "Kirol Zain-Cuidando el Deporte Escolar" gertakarien aurrean arreta emateko eta esku hartze hezitzailerako zerbitzu berria abian jartzea.

 

Informazio gehiago