Kiroltasunari buruzko inkesta

Duela gutxi, Kirol Zerbitzuak inkesta bat egin du eskola-kiroleko eragileek kiroltasunari eta harmailetan errespetua sustatzeko protokoloa ezartzeari buruz dituzten iritziak ezagutzeko. Horren ondorioz, honako balorazio hauek lortu ditugu:

Kiroltasunari buruzko inkesta

  • Erantzun duten pertsonen erdien ustez, orain dela urtebete "Irainik ez, Kitto" kanpaina eta harmailen protokoloa abian jarri zirenetik, eskola-kiroleko lehiaketetan ikusleen portaera "zertxobait hobea" da.

  • Ia pertsona guztiek egokitzat jotzen dute harmailen protokoloa, baina zalantzak daude protokoloa behar bezala aplikatzen ari ote den.

  • Iritzi-aniztasunak adierazten digu, halaber, arbitraje-taldeak errespetuaren peto hori eramateko betebeharra betetzea gehiengoa den arren, badagoela horri dagokionez hobetzeko tartea.

  • Familien ordezkariaren figura erabilgarritzat jotzen duten pertsonak ere gehiengoa dira, nahiz eta pertsona askok zalantzan jartzen duten erabilera hori.

  • Oro har, positiboki baloratzen da eskola-kiroleko parte-hartzaileen eta ikusleen portaera (hobe lehenengoena), baina balorazio negatiboak izateak erakusten digu pertsona askoren esperientzia negatiboek bere horretan jarraitzen dutela.

Azken batean, pertsonen iritziek adierazten digute, oro har, bide onetik goazela, baina oraindik lana geratzen zaigula aurretik.

Arabako Foru Aldundiarentzat, eskola-kirolean kiroltasuna eta indarkeriarik eza erabateko lehentasuna dira, eta, beraz, prebentzio- eta zigor-ekintzak sustatzen jarraituko dugu, guztion artean eskola-kirol benetan hezitzailea lor dezagun.