​Rafa Hernandoren erakusketa

Rafa Hernando haurra zela, gauza txikiak margotzen eta marrazten hasi zen. “Badira urte batzuk, olio-pintura autodidakta egiteko interesa sortu zaidala. Nire lana argazkigintzatik hasi da eta gero mihisera abiatu naiz”.

Marrazketa lumatxaz egiten hasi zen, eta hainbat erakusketa egin ditu azken urteetan. Gaur, Gasteizko leku ezagunei eta Arabako paisaiei buruzko hogei lan aukezten dizkigu. Ajuria egoitzako areto nagusian, 2026ko urriaren 31 arte egongo da ikusgai.