Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa

Arabako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen alorrean jarduten duten erakundeak, zerbitzuak eta zentroak ezagutaraztea ahalbidetzen duen tresna publikoa da.

Informazio iturri bat da, gizarte zerbitzuen alorreko baliabideak hobeto antolatu ahal izateko, eta Arabako Lurralde Historikoan dauden gizarte zerbitzu guztien berri emateko aukera ematen du.

  • Arabako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen alorrean jarduten duten erakunde, zentro eta zerbitzu publikoak edo pribatuak.
  • Gizarte zerbitzuen alorreko erakunde pribatuak, baldin eta, zerbitzu edo zentroen titularrak izan ez arren, informazio orokorra ematea eta/edo kideek elkar laguntzea helburu duten jarduerak besterik egiten ez badituzte.
  • Gainerakoak Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroak erregistratuko ditu ofizioz.
    • Gizarte zerbitzuak eta zentroak sortzeko, aldatzeko, horien titulartasuna aldatzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta bertan behera uzteko baimenak eta/edo jakinarazpenak.
    • Homologazioak, itunak eta hitzarmenak ez ezik, edozein erakunde publiko edo pribatutatik jasotzen dituzten dirulaguntzak eta laguntzak ere, bai eta zehapen irmoak eta ezarritako kautelazko neurriak ere.

Erregistratuz gero, emandako datuak publikoak izango dira, baina erregistratzeak ez du erakunde, zentro eta zerbitzu bat eratutzat edo baimendutzat emateko balio.

Erregistroan inskribatzea ezinbesteko baldintza da Arabako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuak emateko, harekin hitzarmenak eta itunak izenpetzeko, haren dirulaguntzak edo laguntzak eskuratzeko eta homologazioak lortzeko, bai eta gainerako euskal administrazio publikoen dirulaguntzen eta laguntzen araubidean sartzeko ere.

Erregistroa etengabe eguneratzen dela bermatzeko, gizarte zerbitzuen erregistroetan erregistratutako erakundeek urtero eguneratu beharko dituzte beren datuak eta beren titulartasuneko zerbitzu eta zentroei buruzkoak, eta bereziki aipatu beharko dituzte, hala badagokio, Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuak emateko euskal administrazio publikoekin izenpetutako itunak, kontratuak eta hitzarmenak.