Erabiltzaileen Arretarako Unitatea - EAU

Unitate honetan Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zerbitzuen eta zentroen erabiltzaileek egindako kexa eta iradokizunen prozedurak funtzionatzea bermatzen da.

Iradokizuna

Zerbitzu baten horniduraren, prozeduren, antolaketaren, funtzionamenduaren edo praktika profesionalen alderdiren bat aldatzeko proposamen oro, zerbitzuaren kalitatea hobetzea helburu duena.

Kexa

Idatziz egindako desadostasun adierazpena, erabiltzailearen ustez kalte jakin bat eragin duen jarduketa zehatz bati buruzkoa, aldatu nahi den alderdiak, zuzenean edo zeharka, bere eskubideak baliatzea kaltetzen duela iritzita. Hurrengo esku hartzeetarako arazoa konpontzea da helburua, baina ez da eskatzen eragindako kalteagatik ordaina jasotzeko eskubidea.

Iradokizunak eta kexak aurkeztea

Parte hartzeko bide hau erabiltzaileek balia dezakete, bai eta zerbitzuen erabiltzaile izan ez arren haietara sarbidea duten pertsonek ere, esaterako, bisitari edo laguntzaileek edo beren lanbidean dihardutenek.

Bada iradokizunetarako eta kexetarako orri bat, eta honen bidez izapidetu daiteke: 

Iradokizunen eta kexen postontziak

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zentro eta zerbitzu guztietan daude.

Posta arrunta, posta elektronikoa, faxa

Orria honela bidal daiteke:

  • Helbidea:

Erabiltzaileen Arretarako Unitatea - EAU

Alava jenerala kalea 10, 4. solairua, 7. bulegoa 01005 Gasteiz