Prestazio ekonomikoak - araba
- Gizarte Zerbitzuak
- Prestazio ekonomikoak

Prestazio ekonomikoak
Prestazio ekonomikoak
Prestazio ekonomikak
Mendekotasuna duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak:
Laguntza ekonomiko horren helburua da onuraduna bere etxean egon dadin, zaintzaile ez-profesionalek zainduta, betiere etxebizitza barruko bizikidetza eta bizigarritasun baldintza egokiak betetzen badira. Zaintzaile ez-profesionalak emandako arretaren ziozko gastuak ordaintzen laguntzeko prestazioa da.
Onuradunari aitortzen zaion zenbateko ekonomikoa da, mendekotasun handia duten pertsonei hezkuntzarako edo lanerako aukera errazten dien laguntza pertsonala kontratatzearen ziozko gastuak ordaintzen laguntzeko, bizitza autonomoagoa izan dezaten.
Behar bezala egiaztatutako zentro edo erakunde pribatu bateko zerbitzu baten (eguneko zentroa edo eguneko arreta eta egoitza arreta iraunkorra) kostua finantzatzen laguntzeko zenbateko ekonomikoa da, baldin eta zerbitzu publiko edo itundu bati heldu ezin bazaio eta mendekotasuna duen pertsonaren Banako Arreta Programan adierazita badago.
Prestazio ekonomikoak
Mendekotasuna duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak:
Hileko prestazio ekonomikoa da, bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko diru sarrerarik ez duten desgaituentzat. Prestazio horren zenbatekoa oso txikia da.
Baliaezintasunaren ziozko laguntza ekonomikoak doako medikuntza eta farmazia laguntza eta gizarte zerbitzu osagarriak bermatzen dizkie desgaitasun maila jakin bat egiaztatzen duten eta baliabiderik ez duten pertsonei, nahiz eta kotizatu ez edo kotizatutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea behar beste ordaindu ez.
Kotizatzen ez duten pentsioak jasotzen dituzten eta alokatutako etxebizitza batean bizi ohi direnen pertsonentzako prestazio ekonomikoa da. Urtean, ordainketa bakarra egiten da.
Garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun larriak dituzten pertsona desgaituen ohiko bizilekutik kanpoko joan-etorriek eragindako gastuei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da.
Laguntza hauen helburua da onuradunen bizi kalitatea hobetzea, desgaitasun egoeran egoteak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea eta beren autonomia bultzatzea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango zaie, laguntzen hartzaileek laguntza produkturen bat erosteko eta/edo ohiko etxebizitzan edo ibilgailu pribatuan egin beharreko egokitzapenak gauzatzeko egin behar dituzten gastuak osorik edo zati batean konpentsatzeko.
Nori zuzendua:
- Ezgaitasuna edo ezgaitasuna eta mendekotasuna aitortuta duten pertsonak, Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta daudenak.
- Benetako egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukitzea eta eskaeraren dataren aurretik urtebetez etengabe erroldatuta egon izana bertako udalerrietakoren batean.
- Oro har, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun-maila, eta, berariaz, 2. eranskinean adierazten direnak (diruz lagun daitezkeen laguntzen katalogoa), berariazko baldintzak eta diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa.
- Eskatutako laguntza-produktua aitortutako desgaitasun-motarekin lotuta egotea.
- 65 urtetik gorakoentzat, ezintasun orokorra eta espezifikoa aitortuta izatea, adin hori baino lehenago.
- Baremo ekonomikoa ez gainditzea.
Gasteiztik 35 kilometrotara baino gehiagotara bizi diren 0-6 urte bitarteko adingabeei banako laguntza ekonomikoak ematea 2025. urterako, Gobernu Kontseiluaren uztailaren 20ko 32/2021 Foru Dekretuaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen arabera.
Betebeharrak
- 0-6 urte izatea.
- Benetako bizilekua Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora izatea.
-
Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan erroldatuta egotea eskaera egin baino lehenago, eta erroldatuta egoten jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean. Bestela, Trebiñuko enklabeari buruzko esparru akordioa garatzeko lankidetza hitzarmenaren arabera, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta haientzako gizarte arretari dagokienez, Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez, etenik gabe, eskaera egin baino lehen, eta erroldatuta jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean.
-
Tratamendua Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuak baimendutako erakunde batean egingo da, salbu eta esku hartzea 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasitako arreta goiztiarreko programa baten barruan hasi bada, edo tratamendu hori, hurbiltasunagatik, beste probintzia edo autonomia erkidego batean egiten bada, lurralde historikoan ez dagoelako baimendutako zentrorik bizilekutik 35 kilometro baino gutxiagoko distantziara; kasu horretan, lurralde horretan indarrean dagoen araudia bete beharko da, zentroen funtzionamendua baimentzeari/egiaztatzeari dagokionez.
-
Garapenaren nahasmenduak izatea edo izateko arriskua izatea, baldin hala baloratu badu organo eskudunak, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretuaren I. tituluko III
Programa honen bidez, ohiko garraio kolektiboa erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen bizitza hobetu nahi da.
Garraioa baliatzeko laguntza aurreordainketako txartel izendun baten bidez egiten da, eta txartel horretan kargatzen da taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.
Prestazio ekonomikoak
Adineko pertsonentzako prestazio ekonomikoak:
Prestazio ekonomiko bat da bizitzaren oinarrizko premiei aurreko egiteko diru sarrerarik ez duten adinekoei hilero ematen zaiena. Zenbatekoa oso txikia da.
Erretiroaren ondoriozko kotizazio gabeko pentsioak bermea ematen die prestazio ekonomikorako, doako laguntza mediko-farmazeutikorako eta gizarte zerbitzu osagarrietarako 65 urtetik gorakoak izanik baliabiderik ez duten pertsonei, kotizatu ez badute ere edo kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea izateko behar beste kotizatu ez badute ere.
Prestazio ekonomiko hau da kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenentzat, alokatutako etxebizitza batean bizi ohi badira; urtean ordainketa bakarra egiten da.
Prestazio ekonomikoak
Haur eta nerabe babesgabeentzako prestazio ekonomikoak:
-
Familia harreragatiko prestazio ekonomiko arrunta familia harrera edozein modalitatetan formalizatu duten pertsonei zuzenduta dago. Aldian behingo mantenu gastuetan laguntzea du helburu
- Familia harreraren osteko prestazio ekonomiko arrunta, gehienez ere 18 hilabetez, harreragile izan diren eta jada adinez nagusi direnekin bizi diren pertsonei zuzenduta dago.
Izaera osagarria eta bateragarria dute biek, harreran hartutako adingabeari egoki dakizkiokeen izaera ekonomikoko gainerako baliabide eta gizarte prestazioei dagokienez.
Amak edo aitak ordaindu beharreko mantenu pentsioekin ere bateragarriak dira.
-
Aparteko prestazio ekonomikoak, familia harreran zein harrera ondoko fasean, beste zerbitzu publiko batzuek behar bezala estaltzen ez dituzten arreta eta zaintza gastu bereziei aurre egiteko dira (betaurrekoak, odontologia, eskola laguntza, etab.).
Prestazio ekonomikoak
Gizarte inklusiorako prestazio ekonomikoak:
Laguntza ekonomikoak dira, aldian-aldian ematen ez direnak eta dirulaguntza modukoak direnak. Horien helburua gastu berezi batzuk egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonei laguntzea da. Gastu horiek arruntak edo ohiz kanpokoak izango dira, eta beharrezkoak gizarte bazterkeriaren ondorioak arindu edo bazterkeriarik ez izateko:
-
Ohiko etxebizitza edo bizitokia erabiltzeko eta mantentzeko beharrezko gastuak
-
Etxebizitzaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako gastuak.
-
Bizikidetza unitateko pertsona batek edo gehiagok eduki ditzakeen lehen mailako beharrei lotutako gastuak.
-
Lehen adierazitako gastuen kontzeptuengatik sortutako aldez aurretiko zorpetze gastuak.
Aldizkakotasunik gabeko prestazio ekonomikoak dira, eta, bizitzaren oinarrizko beharrak jorratzeko behar diren baliabide ekonomikorik ez duten pertsonentzat dira, ezin direnak Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman jasotako prestazioen onuradun izan, ez erabat, ezta neurri batean ere.
Banaka ematen dira, modu finalistan, dirulaguntza modura, askatasunik gabeko pertsonen gizarteratze eta prebentzioa lortze aldera.
Prestazio ekonomikoak
Genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako prestazioa ekonomikoak:
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzenduta dago, lan merkatuan sartzeko zailtasun handiak badituzte. Denbora batez diru sarrerarik eza arintzea da helburua, pertsonak bere egoera egonkortzea lortu arte.
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.





