Adineko pertsonak
ADINEKO PERTSONAK
Gure gizarte modernoen ezaugarria eta, era berean, lorpena da pertsonen bizi itxaropena luzatu egin dela, baina horrek egokitzapenak eta aldaketak egin beharra dakar adinekoen premiei erantzuteko proposamenetan.
Gizarte politikek adin guztientzako gizartea diskriminaziorik ezean sustatu behar dute, hainbat printzipio berretsita, hala nola independentzia, parte hartzea, zaintzak, berezko potentziala gauzatzea eta, jakina, pertsonen duintasuna.
Horretarako, modu dinamikoan, adinekoen eta haien familien beharretara egokitutako arreta zerbitzuak eta zerbitzu ekonomikoak eraldatu eta sortu dira, eta etengabe aldatzen eta eraldatzen ari den gizarte baten erronkei egokitu zaizkie.
MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA
Mendekotasun graduak aitortzea da lehen urratsa mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak edo prestazioak eskuratzeko.
Pertsona bat mendekotasun egoeran dagoen jakiteko, beharrezkoa da egitea Informazio Bulegoan eskaera egiten duen pertsonari kasuan kasuko balorazioa. Bulego horretan, diziplina anitzeko pertsona talde espezializatu bat izango dute, profil soziosanitarioa eta berariazko prestakuntza dauzkana, Mendekotasun Egoeraren Balorazio Baremoa (MBB) aplikatzeko.