Informazio instituzionala
GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea organismo autonomo bat da, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailari eratxikia, eta arreta sare publikoko gizarte zerbitzuen zuzeneko jardun guztia kudeatzen eta koordinatzen du. Horrez gainera, ekimen pribatuaren esku-hartze sarearen zuzeneko kudeatzaile gisa dihardu hainbat bidetatik, hala nola: hitzarmenak, gizarte zerbitzuen sailarekin lotura duten zerbitzu eta jardueren kudeaketaren ituntzea eta kontratazioa.
-
Pertsona, familia eta giza talde guztien gizarteratzea, beregaintasuna eta gizarte ongizatea bultzatzea, sustapen, prebentzio, babes eta laguntza eginkizuna betez, batez ere izaera pertsonal eta erlazionala duten prestazio eta zerbitzuak direla medio.
-
Beregaintasun pertsonala sustatzea eta mendekotasunetik eta desgaitasunetik sortutako beharrizanei (pertsonalak eta familienak) erantzutea.
-
Babesgabetasun egoerek sortutako beharrizanei aurrea hartzea eta haiei erantzutea.
-
Baztertze egoerei aurrea hartzea, haiei erantzutea eta pertsonen, familien eta giza taldeen gizarte inklusioa sustatzea.
-
Larrialdi egoerek sortutako beharrizanei (pertsonalak eta familienak) aurrea hartzea eta haiei erantzutea.
-
Gizartearen barruan pertsonen eta giza taldeen garapen osoa eta librea bultzatzea, arreta berezia emanez giza talderik ahulenei.
-
Laguntza informala emateko sareei euskarria ematea, pertsonak beren ingurunetik ahalik eta hurbilen egon ahal izan daitezen.
-
Aukera berdintasuna eta elkartasun sareen eta ekimen pribatuaren parte-hartzea eta lankidetza sustatzea.
Administrazio Kontseilua, GOFEren gobernu organoa, zeinari baitagozkio haren ordezkaritza, kudeaketa eta administrazioa.
Kudeaketako Zuzendaritza, GOFEk egiten dituen jarduerak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzeko ardura duena.
GOFEren ohiko lege ordezkaritza da, eta kudeaketa exekutiboaren ardura duen organoa.
-
Kudeaketako zuzendaritza
Zuzendari kudeatzailea: Ernesto Sainz Lanchares
-
Ekonomia eta aurrekontu arloa
Zuzendariorde teknikoa: Tatiana Ortega Cachón
-
Kontratazio eta araubide juridikoaren arloa
Zuzendariorde teknikoa: Arrate Cortijo Fernández
-
Langileen arloa
Zuzendariorde teknikoa: Idoia Andino Ayala
-
Antolaketa eta informatika arloa
Zuzendariorde teknikoa: Sergio Izaga Ugarriza
-
Esku-hartze sozialeko arloa
Zuzendariorde teknikoa: María Carmen Díez Bermejo
-
Adineko pertsonen arloa
Zuzendariorde teknikoa: Brígida Argote Martínez de Lagrán
-
Desgaitasuna duten pertsonen arloa
Zuzendariorde teknikoa: Begoña Rodríguez Marcos
-
Adingabeen eta familiaren arloa
Zuzendariorde teknikoa: Tomás Pérez García