Mendekotasuna - araba

MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONAK

 

mendekotasuna duten pertsonak

 

 

Mendekotasun-egoerak bizitzako edozein unetan ager daitezke: jaiotzatik edo edozein etapatan gertatutako istripu edo gaixotasun baten ondorioz  (haurtzaroan, gaztaroan edo helduaroan). Pertsonak zahartu ahala, egoera horiek ohikoagoak izaten dira.

Mendekotasun-egoeran dagoen  pertsona batek:

  • Autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala galtzen du adinaren, gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondorioz, eta horrek gaitasunak mugatzen dizkio.
  • Eguneroko bizitzako jarduerak bere kabuz egiteko zailtasunak ditu (norberaren zaintza, etxeko lanak, mugikortasuna...).
  • Beste pertsona baten laguntza edo zaintza behar du.
     

 

Mendekotasunaren balorazioa

 

Mendekotasunaren balorazioa profesionalek egiten dute;  Mendekotasun Egoera Baloratzeko Baremoa (MBB) aplikatzen espezializatuta dauden profesionalek. Tresna honek pertsonek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak beren ohiko ingurunean egiteko behar dituzten laguntzak balioesten ditu. Mendekotasuna baloratzeko prozesua mendekotasun-maila zehazten duen ebazpen batekin amaitzen da.

Mendekotasun-gradua aitortzea da zerbitzuak eta/edo prestazioak eskuratzeko lehen urratsa.

Zer egin behar da?

Eskaera interesdunak berak egin dezake, edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariak edo egitatezko zaintza betetzen  duenak.
 

Izapidetu

Eskaera aurkeztean, balorazioaren eguna eta ordua jakinaraziko dira.

Balorazio horretan, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasuna aztertzen da, bai eta laguntza- eta gainbegiratze-beharrak ere.

 

Balorazio-tresnak:

  • 3 urtetik gorako pertsonak: Mendekotasun Egoera Baloratzeko Baremoa (MBB).
  • 0-3 urte bitarteko haurrak: Balorazio Espezifikoaren Eskala (EEE), aldizkako berrikuspenekin. 36 hilabetetik aurrera MBB aplikatzen da.

 

Mendekotasun-egoera aitortzen den ala ez adierazten duen ebazpena jakinaraziko da, eta, hala badagokio, dagokion gradua.

 

Balorazioak honako gradu hauek izan ditzake:

  • I. gradua: mendekotasun ertaina
  • II. gradua: mendekotasun larria
  • III. gradua: Mendekotasun handia
  • III+ gradua: Muturreko mendekotasuna, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) eta konplexutasun handiko eta atzera bueltarik gabeko beste gaixotasun edo prozesu batzuk dituzten pertsonen gaixotasunaren fase aurreratuetarako indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.

 

Mendekotasun-egoera aitortzen bada, ebazpenak honako hauek jasoko ditu:

  • Gradua eta puntuazioa
  • Behin-behinekoa edo behin betikoa
  • Baliozkotasun-epea eta, hala badagokio, berrikuspena
  • Zerbitzu eta prestazioei buruzko orientaziorako hitzordua

 

Ez bada aitortzen:

  • Lortutako puntuazioa
     

Zer gertatzen da ondoren?

Mendekotasun-egoera aitortu ondoren, erreferentziazko profesionalarekin hitzordua hartzeko proposamena jasotzen da, zerbitzu edo prestazio egokienak zehazteko eta horiek eskuratzeko moduari buruz orientatzeko.

Eskuratzeko ebazpena indarreko araudian ezarritako epeen arabera jakinaraziko da.

Zerbitzuak koordainketaren mende egon daitezke, pertsonaren egoera ekonomikoaren arabera.
 

Mendekotasun-egoera berrikusi egin daiteke pertsonaren inguruabarrak aldatzen direnean edo araudian aurreikusitako kasuetan.

Mendekotasun-egoera aitortuta duten pertsonek gradua ezarritako epeetan berrikustea  eska dezakete, edo, osasun-txostenaren bidez egiaztatuta, larriagotu, hobetu edo diagnostiko-akatsen bat dagoenean.
 

Betebeharrak

Pertsona hauek eska dezakete aitorpena:

  • Gaur egun Araban bizi izatea eta bost urtez Espainian bizi izana, horietako bi eskaera egin ondo-ondokoak urteak.
  • 5 urtetik beherakoen kasuan, zaintza eta babespea  betetzen duenari eskatzen zaio baldintza.
  • Atzerritarrek aplikatu beharreko araudia bete beharko dute.

Lehentasunezko arreta kasu jakin batzuetan

Bizi-kalitatea eta zerbitzu espezializatuetarako sarbidea hobetzeko helburuarekin, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) eta konplexutasun handiko eta atzera bueltarik gabeko beste gaixotasun edo prozesu batzuk dituzten pertsonek,  indarrean dagoen araudiaren arabera,  neurri espezifikoak izango dituzte:  mendekotasun-gradua kalifikatzeko eta berrikusteko,  izapideak eta prestazioak jasotzeko eskubidea arintzeko, eta Arreta Programa Indibiduala berrikusteko.

Era berean, salbuespen gisa, behar bezala frogatutako larrialdi-egoerak aurreikusten dira.