Gizarteratzea

GIZARTERATZEA

gizarteratzea

 

 

Gizarte bazterketan hainbat dimentsio elkartzen dira, hainbat arrazoi daude, oso konplexuak; pertsonen duintasunaren eta bizitzaren esparru desberdinetan errotzen dira, eta hainbat eskubide baliatzea eragozten dute, besteak beste, lan egiteko eskubidea, hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea, kulturaz gozatzeko eskubidea, osasuna izateko eskubidea, gizartean parte hartzeko eskubidea, familia eta gizarte harreman egokiak izateko eskubidea, gizarteko gainerakoen baldintza berdinetan.

Gizarte zerbitzuetatik bazterketa arriskuko faktoreak gutxitzeko ekintzak garatzen dira: baliabideei buruzko orientazioa ematen da, oinarrizko premien estaldura, pertsonen narriadura gutxitzea, funtsean pertsona ahulenen gizarteratzea ahalbidetzeko aukerak sortzea lantzen da.

BAZTERKETA EGOERAREN BALORAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA

Gizarte bazterketako egoeran gaudela ulertzen dugu bizitza eta elkarbizitza baldintzak hainbat gabeziak jota daudenean, gabezia horiek denboran irauten dutenean eta, metatzean, baliabide pertsonal, harremanetarako baliabide eta baliabide materialei eragiten dieten gizarte bazterketako egoerara eramaten gaituztenean.

 

Bazterketa egoera identifikatzeko jarraitu beharreko urratsak

Aitorpena eskatzen duen pertsonak berak egin dezake eskaera, edo, bestela, ordezkaritza legala duen pertsonak edo boluntarioak, eskatzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuetan; kasuan kasuko dokumentazioa ere aurkeztu behar da.

 

Izapidetu

Eskaera egiaztatu ondoren, balorazio taldeak bazterketaren balorazioa zein egunetan, zein ordutan eta zein tokitan egingo duen jakinarazten da, idatziz.

Balorazioa Bazterketaren Balorazioaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuko talde tekniko espezializatuak egingo du. Horretarako uztailaren 16ko 385/2013 Dekretuan onartutako gizarte bazterkeria balioesteko tresna teknikoa erabiltzen da. 

Bazterketa egoera hainbat mailatan neur daiteke, intentsitatearen arabera:

  • Arina: hasierako deserrotze  edo arina (senitartekoekin edo laguntza sarearekin harreman hauskorrak dituzten pertsonak).

  • Apala: oinarrizko lotura sozialak hautsi dituzten pertsonak.

  • Larria: ez du gizartean parte hartzen. Harreman sozial eta afektiboen eskasia edo absentzia.

Balorazio organoak eskatzailearen egoera ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen azterketak, elkarrizketak eta bestelako probak egingo ditu.

GOFEk eskaera jasotzen duen unetik gehienez hiru hilabeteko epean jakinaraziko zaio eskatzaileari. Bertan honako hau adieraziko da: 

  • Bazterketa maila

  • Kalifikazioaren baliagarritasun epea

Ezingo da beste baloraziorik eskatu urtebete igaro arte, bazterketa egoera nabarmen hobetu edo okertu dela adierazten duten ezohiko inguruabarrak gertatzen badira salbu.

Balorazioa eta diagnostikoa egin ondoren, pertsonak prestazio edo zerbitzuetara sarbide eskubidea badauka, kasuan kasuko premietara hobekien egokitzen diren gizarte zerbitzuetako baliabideetara bideratuko da.