Dirulaguntzak elkarteei eta/edo fundazioei

Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan dauden eta mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zentroen erakunde titularrei laguntzak emateko baldintzak arautzea, laguntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko. Lehia askeko prozedura jarraitu behar da, eta funtsak eskaerak jaso ahala banatuko dira, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, aurrekontu-zuzkidurek horretarako aukera eman arte.

 

Izapidetu

Elkarte edo fundazioentzako dirulaguntzak, Arabako Lurralde Historikoan Gizarte Zerbitzuetan jarduera eremuaren barruan programak eta jarduerak garatzen laguntzeko.

 

Izapidetu

Arabako lurralde historikoko gizarte zerbitzuen eremuko elkarteak eta fundazioak mantentzen laguntzeko dirulaguntzak.

 

Izapidetu

Elkarte eta fundazioentzako dirulaguntzak, beraien gizarte lokalak birgaitzen eta egokitzen laguntzeko eta beraien gizarte jarduerak eta/edo programak garatzeko beharrezko guztiaz hornitzen laguntzeko.

 

Izapidetu

Gizarte zerbitzuen jarduerekin zerikusia duten ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak antolatzeko dirulaguntzak.

 

Izapidetu

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako dirulaguntzen zerrenda