Arreta zerbitzuak
Arreta zerbitzuak
Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta zerbitzuak
Desgaitasuna/mendekotasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzea
Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzen duen 8/2021 Legearen oinarria da pertsona guztiek eskubide eta baldintza berdinak izan behar dituztela gaitasun juridikoari dagokionez, eta zenbait berrikuntza sartzen ditu pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen direla ziurtatzeko.
Laguntzeko figurak eta neurriak
Pertsona batek ezarritako neurriak dira, etorkizunean gaitasunik ez izatea aurreikusita.
Laguntza behar duen pertsonak erabaki dezake nork emango dituen laguntza horiek; bere buruari edo ondasunei buruzko neurri zehatzak; laguntza horiek emango dituen pertsonak izango dituen ahalmenen irismena; gehiegikeriak, interes gatazkak edo eragin bidegabea saihesteko babesak: bai eta neurri horiek berrikusteko mekanismoak eta epeak ere.
Borondatezko neurri horiek notario eskritura publikoan ezarri behar dira, eta, jasota gera daitezen, notarioak ofizioz komunikatuko dizkio Erregistro Zibilari.
Izatezko zaintza betetzen ari den pertsonak edo desgaitasuna duen pertsona baten gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza eman nahi duenak bere eginkizuna betetzen jarraituko du, baita borondatezko laguntza neurriak edo neurri judizialak badaude ere, baldin eta neurri horiek behar bezala aplikatzen ez badira.
Agintaritza judizialak neurriak ezartzen ditu borondatezko neurririk eta izatezko zaintzarik ez dagoenean, edo nahikoak ez direnean. Ordezko neurriak eta neurri osagarriak dira, pertsonak bere gaitasun juridikoa egikaritzean duen ahalik eta autonomia handiena errespetatuko dutenak, eta haren borondateari, nahiei eta lehentasunei erantzungo dietenak beti.
Kuradoretza
Laguntza neurri formal bat da, eta laguntza jarraitua behar dutenei aplikatuko zaie. Haren edukia eta hedadura ebazpen judizialean zehaztuko dira, desgaitasuna duen pertsonaren egoerarekin eta inguruabarrekin eta haren laguntza beharrekin bat etorriz. Ebazpen horretan zehaztuko da zer egintzatarako behar den kuradorearen esku hartzea.
Defentsa judiziala
Figura hori ezartzen da desgaitasuna duen pertsonaren laguntza beharra noizbehinkakoa denean, nahiz eta errepikakorra izan, hau da, jardueraren baterako edo batzuetarako laguntza behar denean, eta batzuetan laguntza hori behin baino gehiagotan errepika daitekeenean.
Neurri horiek berrikusteko eska daiteke hori justifikatzen duten inguruabarrak dauden bakoitzean. Hala ere, ofizioz berrikusiko dira hiru urtean behin edo, salbuespen gisa, sei urtean behin.
Beste zerbitzu batzuk
Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden pertsonei laguntzeko zerbitzua da, etxean egon ahal izan daitezen; hartara, etxeko laguntza eta arreta pertsonala eskaintzen ditu, etxean moldatzen eta gizarteratzen laguntzeko eta bakartze egoerak saihesteko.
Arreta goiztiarreko zerbitzua urritasunen, garapenaren asalduren edo horiek pairatzeko arriskuaren ziozko premia bereziak −iragankorrak edo iraunkorrak− dituzten 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da.
Doako zerbitzua da eta esku hartze mistoen eta diziplinartekoen multzo batez osaturik dago; osasun, hezkuntza eta gizarte alderdiak aintzat hartzen ditu eta adingabeen garapenik onena eta autonomia pertsonal handiena sustatzea du helburu. Zerbitzuaren xedea da nahasmendu edo desgaitasun baten ondorioak ahalik eta gehien arintzea eta, ahal denetan, desagerraraztea, bai eta desgaitasun gehigarriak agertzea ere, familiaren, eskolaren eta gizartearen erabateko integrazioa eta haurren eta haien familiaren bizi kalitatea hobetuz.
Arreta goiztiarraren beharraren balorazioa: Osasun edo hezkuntza zerbitzu publikoek (arreta goiztiarreko hezkuntza orientazioko eta psikopedagogiako lantaldeak edo orokorrak) adingabeak garapenaren nahasmenduren bat duela edo nahasmendu hori pairatzeko arriskua duela antzematen badute, gizarte-zerbitzuen eremura bideratzen dute. Une horretan, familiak arreta goiztiarraren beharraren balorazioa eskatu behar du.
Balorazio taldeak balioetsi egingo ditu garapen arazoak dituzten edo horiek pairatzeko arriskua duten haurren beharrak, eta esku hartzeko plana prestatuko du egindako balorazioaren arabera.
Hainbat jakintza arlotako profesionalek osatutako esku hartze taldeak ikuspegi bateratzailea eta banako programazioan oinarriturik jarduten du, balorazio taldearekin eta haurraren arretan parte hartzen duten beste zerbitzu soziosanitario eta hezitzaile batzuekin koordinatuta.
Tratamenduak:
- Gizarte eta familia arreta (psikologia, gizarte lana…).
- Arreta terapeutikoa (estimulazioa, fisioterapia, psikomotrizitatea, logopedia eta psikoterapia).
Aldi baterako egonaldiak eguneko zentroetan eta egoitza zentroetan
Egoitza zentroetan, etxebizitza komunitarioetan edo eguneko zentroetan aldi baterako egonaldia emateko baliabidearen helburu nagusia da mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileei laguntzea, zaintzan atseden hartzeko eta laguntzeko denbora eskainita. Horretarako, aurreikusi da aukera ematea mendekotasuna duen pertsonari egoitza batean ostatu hartzeko edo eguneko zentro batera joateko, urtean gehienez ere 45 egunez, jarraian edo urtean zehar banatuta.
"Zaintzeko zaindu" programa
Programa honek gizarte eta familia sareko kide izan, landa eremuan bizi eta mendekotasun egoeran edo mendekotasuna pairatzeko arriskuan dauden pertsonen zaintzaileei aukera ematen die zainketa eta autozaintzari buruzko ezagutza eta trebetasunak eskuratzeko, beren bizi kalitatea hobetzeko: elkarri laguntzeko taldeak, etxeko laguntza psikologikoa, ingurunea egokitzeko neurriei buruzko etxeko aholkularitza eta eguneroko bizitzari lotutako jardueretarako entrenamendu jarraibideak.
Eguneko zentroa mendekotasuna duten adineko pertsonentzat
Muga fisiko eta/edo psikikoak direla eta, pertsonen ohiko ingurunean beren beharrak behar bezala ase ezin dituzten eta mendekotasuna duten adineko pertsonei banako arreta osoa aldi baterako edo betiko eta egunez eskaintzen dieten arreta zentroak dira.
Zentro horien helburua arreta jasotzen dutenen autonomia pertsonalaren maila hobetzea da, haien muga funtzionalak konpentsatzea eta ohiko zaintzaileei laguntza ematea. Prebentzio-prestazioak eta laguntzaileak bultzatzen dira, pertsonek haien autonomia mantendu eta bere inguruan parte hartu ahal izan dezaten.
Ondokoak eskaintzen dira:
-
Zainketa pertsonalizatuak gaitasun fisiko, psikologiko eta sozialei eusteko eta gaitasunok indartzeko.
-
Higieneko, jantokiko eta osasunaren jarraipeneko zerbitzuak.
-
Garraio egokituaren zerbitzua.
-
Bi zentrotan, asteburuetan eta jaiegunetan ematen da zerbitzua.
Eguneko zentroa desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonentzat
Eguneko zerbitzua da, aldi baterakoa edo iraunkorra, eta mendekotasun egoeran dauden eta/edo desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala eskaintzen die, haien autonomia pertsonala hobetzeko edo hari eusteko, ingurune komunitarioko parte hartzea errazteko eta zaintzaileei laguntza emateko.
Zerbitzu motak:
-
Laguntza premia handia eta adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa.
Buruko gaixotasuna eta mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa
Buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonei banako arreta osoa eskaintzen dien zerbitzua da, egunez, aldi baterako edo betiko. Horretarako, jakintza arlo anitzeko profesionalen talde batek zenbait jarduera antolatu eta koordinatzen ditu, gaikuntza arreta osoa emanda, garapen pertsonala eta soziala, autonomia eta gizarteratzea errazteko helburuz.
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza
Ostatu zerbitzua, ohiko etxebizitza izateko, aldi baterako edo betiko, mendekotasun egoeran dauden eta ohiko ingurunean euren beharrizanak behar bezala ezin asebete ditzaketen adinekoentzat; halaber, ostatu aukera arinagoak behar dituztenentzat dira, laguntza handiagoa behar dutelako, banakako arreta integrala eskainita.
Honako helburu hauek dituzte:
-
Erabiltzaileen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzea.
-
Autonomia pertsonalari eustea.
-
Eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren zainketak eta laguntza pertsonala bermatzea.
-
Garapen pertsonala eta bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea.
-
Komunitatean parte hartzeko aukerak eskaintzea.
-
Laguntzako familia eta gizarte sareei eustea sustatzea.
-
Segurtasun sentipena areagotzea.
Zaintzaileen etengabeko presentzia bermatzen da, zainketa pertsonalak, zerbitzu medikoak eta erizaintzakoak eskaintzen dira, eta diziplina anitzeko talde baten laguntza ere bai, egoiliarren ongizatea, fisikoa, psikologikoa eta soziala lortzera bideratua.
Desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza eta laguntzadun etxebizitza
Adimenaren, gorputzaren edo zentzumenen desgaitasuna duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako bizitokiak dira, eguneroko bizitzari lotutako oinarrizko jarduerak egiteko edo autonomia pertsonalerako laguntza behar dutenentzat, haien premiak ohiko bizilekuan behar bezala ase ezin dituztelako.
Eguneroko bizitzari lotutako jardueretan laguntza eta gainbegiratzea eskaintzen da, autonomia eta garapen pertsonala sustatuz, haien gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuz. Zerbitzua modu bereizian antolatzen da, desgaitasun mota eta behar den laguntzaren intentsitatea kontuan hartuta.
Buruko gaixotasuna eta mendekotasuna dituzten pertsonentzako egoitza eta etxebizitza
Egoitzetan, etengabeko gainbegiratzea eta/edo eguneroko bizitzari lotutako jarduerak gauzatzeko laguntza behar duten eta buruko gaixotasuna duten pertsonak artatzen dituzte, eta zaintzaileek etengabe jarduten dute.
Ostatua eta laguntza eskaintzen dute egoiliarrek gaitasun eta trebetasun pertsonalak zein harremanezkoak hobe ditzaten, horien garapen pertsonal, gizarteratze eta eguneroko inguruneko parte hartzea errazteko eta, oro har, pertsonon bizi kalitatea hobetzeko.
Banakako laguntza mailak eta erabiltzaileen premia aldakorretara egokituak eskaintzen dira. Aldi baterako egonaldi, egonaldi luze edo egonaldi iraunkorreko zerbitzuak dira.
Aldi baterako laguntza baliabide honek mendekotasun egoeran dauden eta zainketa sozial eta sanitarioen premia handiak dituzten pertsonei beharrezko arreta eta prestazioak (sozialak eta sanitarioak) ematen dizkie.
Desgaitasuna duten pertsonentzako arreta zerbitzuak
Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzea
Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzen duen 8/2021 Legearen oinarria da pertsona guztiek eskubide eta baldintza berdinak izan behar dituztela gaitasun juridikoari dagokionez, eta zenbait berrikuntza sartzen ditu pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen direla ziurtatzeko.
Laguntzeko figurak eta neurriak
Pertsona batek ezarritako neurriak dira, etorkizunean gaitasunik ez izatea aurreikusita.
Laguntza behar duen pertsonak erabaki dezake nork emango dituen laguntza horiek; bere buruari edo ondasunei buruzko neurri zehatzak; laguntza horiek emango dituen pertsonak izango dituen ahalmenen irismena; gehiegikeriak, interes gatazkak edo eragin bidegabea saihesteko babesak: bai eta neurri horiek berrikusteko mekanismoak eta epeak ere.
Borondatezko neurri horiek notario eskritura publikoan ezarri behar dira, eta, jasota gera daitezen, notarioak ofizioz komunikatuko dizkio Erregistro Zibilari.
Izatezko zaintza betetzen ari den pertsonak edo desgaitasuna duen pertsona baten gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza eman nahi duenak bere eginkizuna betetzen jarraituko du, baita borondatezko laguntza neurriak edo neurri judizialak badaude ere, baldin eta neurri horiek behar bezala aplikatzen ez badira.
Agintaritza judizialak neurriak ezartzen ditu borondatezko neurririk eta izatezko zaintzarik ez dagoenean, edo nahikoak ez direnean. Ordezko neurriak eta neurri osagarriak dira, pertsonak bere gaitasun juridikoa egikaritzean duen ahalik eta autonomia handiena errespetatuko dutenak, eta haren borondateari, nahiei eta lehentasunei erantzungo dietenak beti.
Kuradoretza
Laguntza neurri formal bat da, eta laguntza jarraitua behar dutenei aplikatuko zaie. Haren edukia eta hedadura ebazpen judizialean zehaztuko dira, desgaitasuna duen pertsonaren egoerarekin eta inguruabarrekin eta haren laguntza beharrekin bat etorriz. Ebazpen horretan zehaztuko da zer egintzatarako behar den kuradorearen esku hartzea.
Defentsa judiziala
Figura hori ezartzen da desgaitasuna duen pertsonaren laguntza beharra noizbehinkakoa denean, nahiz eta errepikakorra izan, hau da, jardueraren baterako edo batzuetarako laguntza behar denean, eta batzuetan laguntza hori behin baino gehiagotan errepika daitekeenean.
Neurri horiek berrikusteko eska daiteke hori justifikatzen duten inguruabarrak dauden bakoitzean. Hala ere, ofizioz berrikusiko dira hiru urtean behin edo, salbuespen gisa, sei urtean behin.
Beste arreta zerbitzu batzuk
Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden pertsonei laguntzeko zerbitzua da, etxean egon ahal izan daitezen; hartara, etxeko laguntza eta arreta pertsonala eskaintzen ditu, etxean moldatzen eta gizarteratzen laguntzeko eta, aldi berean, bakartze egoerak saihesteko.

1.- Borondatezko laguntza neurriak eta prebentziozko ahalordeak
Pertsona batek ezarritako neurriak dira, etorkizunean gaitasunik ez izatea aurreikusita.
Laguntza behar duen pertsonak erabaki dezake nork emango dituen laguntza horiek; bere buruari edo ondasunei buruzko neurri zehatzak; laguntza horiek emango dituen pertsonak izango dituen ahalmenen irismena; gehiegikeriak, interes gatazkak edo eragin bidegabea saihesteko babesak: bai eta neurri horiek berrikusteko mekanismoak eta epeak ere.
Borondatezko neurri horiek notario eskritura publikoan ezarri behar dira, eta, jasota gera daitezen, notarioak ofizioz komunikatuko dizkio Erregistro Zibilari.
2.- Izatezko zaintza
Izatezko zaintza betetzen ari den pertsonak edo desgaitasuna duen pertsona baten gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza eman nahi duenak bere eginkizuna betetzen jarraituko du, baita borondatezko laguntza neurriak edo neurri judizialak badaude ere, baldin eta neurri horiek behar bezala aplikatzen ez badira.
3.- Laguntzeko neurri judizialak
Agintaritza judizialak neurriak ezartzen ditu borondatezko neurririk eta izatezko zaintzarik ez dagoenean, edo nahikoak ez direnean. Ordezko neurriak eta neurri osagarriak dira, pertsonak bere gaitasun juridikoa egikaritzean duen ahalik eta autonomia handiena errespetatuko dutenak, eta haren borondateari, nahiei eta lehentasunei erantzungo dietenak beti.
Kuradoretza
Laguntza neurri formal bat da, eta laguntza jarraitua behar dutenei aplikatuko zaie. Haren edukia eta hedadura ebazpen judizialean zehaztuko dira, desgaitasuna duen pertsonaren egoerarekin eta inguruabarrekin eta haren laguntza beharrekin bat etorriz. Ebazpen horretan zehaztuko da zer egintzatarako behar den kuradorearen esku hartzea.
Defentsa judiziala
Figura hori ezartzen da desgaitasuna duen pertsonaren laguntza beharra noizbehinkakoa denean, nahiz eta errepikakorra izan, hau da, jardueraren baterako edo batzuetarako laguntza behar denean, eta batzuetan laguntza hori behin baino gehiagotan errepika daitekeenean.
Neurri horiek berrikusteko eska daiteke hori justifikatzen duten inguruabarrak dauden bakoitzean. Hala ere, ofizioz berrikusiko dira hiru urtean behin edo, salbuespen gisa, sei urtean behin.
Arreta goiztiarreko zerbitzua urritasunen, garapenaren asalduren edo horiek pairatzeko arriskuaren ziozko premia bereziak −iragankorrak edo iraunkorrak− dituzten 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da.
Doako zerbitzua da eta esku hartze mistoen eta diziplinartekoen multzo batez osaturik dago; osasun, hezkuntza eta gizarte alderdiak aintzat hartzen ditu eta adingabeen garapenik onena eta autonomia pertsonal handiena sustatzea du helburu. Zerbitzuaren xedea da nahasmendu edo desgaitasun baten ondorioak ahalik eta gehien arintzea eta, ahal denetan, desagerraraztea, bai eta desgaitasun gehigarriak agertzea ere, familiaren, eskolaren eta gizartearen erabateko integrazioa eta haurren eta haien familiaren bizi kalitatea hobetuz.
Arreta goiztiarraren beharraren balorazioa: Osasun edo hezkuntza zerbitzu publikoek (arreta goiztiarreko hezkuntza orientazioko eta psikopedagogiako lantaldeak edo orokorrak) adingabeak garapenaren nahasmenduren bat duela edo nahasmendu hori pairatzeko arriskua duela antzematen badute, gizarte-zerbitzuen eremura bideratzen dute. Une horretan, familiak arreta goiztiarraren beharraren balorazioa eskatu behar du.
Balorazio taldeak balioetsi egingo ditu garapen arazoak dituzten edo horiek pairatzeko arriskua duten haurren beharrak, eta esku hartzeko plana prestatuko du egindako balorazioaren arabera.
Hainbat jakintza arlotako profesionalek osatutako esku hartze taldeak ikuspegi bateratzailea eta banako programazioan oinarriturik jarduten du, balorazio taldearekin eta haurraren arretan parte hartzen duten beste zerbitzu soziosanitario eta hezitzaile batzuekin koordinatuta.
Tratamenduak:
- Gizarte eta familia arreta (psikologia, gizarte lana…)
- Arreta terapeutikoa (estimulazioa, fisioterapia, psikomotrizitatea, logopedia eta psikoterapia).
Zerbitzu honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen autonomia erraztea eguneroko bizitzako jarduera guztietan, bai eta haien parte-hartzea eta gizarteratzea ere, laguntzako irtenbide teknologikoei buruzko informazio egiaztatua eta pertsonalizatua emanda.
Ondoko alderdiei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen da:
-
Irisgarritasuna (etxebizitzako sarreretan oztopo arkitektonikoak kentzea, ibilgailu pribatuak egokitzea, informazio eta komunikazio gailuen erabilgarritasuna ahalbidetzea)
-
Etxebizitzen egokitzapen funtzionala
-
Komunikazio handigarria
-
Laguntza produktuak
Bizitza proiektu independentea izaten laguntzeko, zenbait neurri —zerbitzuak, prestazio ekonomikoak edo bestelako onurak— eskaintzen dira, zeinek dibertsitate funtzionala duten pertsonei ahalbidetzen baitiete gainerako herritarrek dituzten bizitzeko aukera berdinez gozatzea eta aukeratzeko eta parte hartzeko aukera berdinak izatea.
Gizarte zerbitzuen arloari lotutako laguntzez gain, zuzenean edo zeharka helburu horretara bideratutako beste neurri batzuk ere badira, besteak beste hirigintzan, etxebizitzaren esparruan, hezkuntzan, enpleguan, osasungintzan eta diru sarrerak bermatzearen arloan, nagusiak aipatzearren.
Bizimodu independenteari loturiko neurri zehatzen helburua honako hauek erraztea da:
-
Dibertsitate funtzionala duten pertsonak era autonomoan moldatzea eguneroko bizitzan, bai eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteari dagokionez, bai gizartean parte hartzeko jarduerei dagokienez.
-
Bizi nahi duten bizimoduari buruz erabakitzeko eta aukeratzeko duten eskubidea erabiltzea; eta dituzten laguntza beharrak direla-eta egoitza zerbitzuetan sartzera behartuta ez egotea, hala nahi ez badute.
Laguntza motak:
-
Laguntza pertsonala
-
Laguntza programak
-
Irisgarritasuna
Atez ateko garraio-zerbitzua da, mugikortasun zailtasunen zioz autonomia mugatuta duten pertsonentzat. Mugikortasuna errazteko produktuak (gurpil aulkiak, ohatilak, ibilkariak eta beste) erabiltzen dituzten pertsonen premietara egokitutako ibilgailuen bidez ematen da. Halako baliabideek garraio-sare publikoaren bidez egin ezingo lituzketen joan-etorriak egiteko aukera ematen die pertsona horiei, ezohiko jarduerak egiteko lekuz aldatu behar direnean.
Zerbitzu honen bidez, pertsonen autonomia bultzatu nahi da, mugikortasunaren eta garraioaren arloan erantzukizuna duten herri administrazioetako arloen edo sailen lankidetza baliatuta.
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako eguneko zentroak
Eguneko zentroek mendekotasun egoeran dauden eta/edo desgaitasuna duten pertsonei arreta osoa eskaintzen die, aldi baterakoa edo iraunkorra, haien autonomia pertsonala hobetzeko edo hari eusteko, ingurune komunitarioko parte hartzea errazteko eta zaintzaileei laguntza emateko.
Zerbitzu motak:
-
Laguntza premia handia eta adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa.
Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa
Buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonei banako arreta osoa eskaintzen dien zerbitzua da, egunez, aldi baterako edo betiko. Horretarako, jakintza arlo anitzeko profesionalen talde batek zenbait jarduera antolatu eta koordinatzen ditu, gaikuntza arreta osoa emanda, garapen pertsonala eta soziala, autonomia eta gizarteratzea errazteko helburuz.
Zerbitzu honen bidez, desgaitasuna eta/edo buruko gaixotasuna duten pertsonek gizarte bizitzan gogotik parte har dezaten sustatzen da, ekoizpen jardueraren inguruko garapen pertsonaleko programen bidez, ahal denean, laneratzen laguntzeko.
Baliabide honen helburua da erabiltzaileen garapen soziolaborala erraztea, haien autonomia pertsonala, autodeterminazioa eta gizartearen aintzatespen eta balioespen handiagoa sustatuz.
Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza eta laguntzadun etxebizitza
Adimenaren, gorputzaren edo zentzumenen desgaitasuna duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako bizitokiak dira, eguneroko bizitzari lotutako oinarrizko jarduerak egiteko edo autonomia pertsonalerako laguntza behar dutenentzat, haien premiak ohiko bizilekuan behar bezala ase ezin dituztelako.
Eguneroko bizitzari lotutako jardueretan laguntza eta gainbegiratzea eskaintzen da, autonomia eta garapen pertsonala sustatuz, haien gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuz. Zerbitzua modu bereizian antolatzen da, desgaitasun mota eta behar den laguntzaren intentsitatea kontuan hartuta.
Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako egoitza eta etxebizitza
Egoitzetan, etengabeko gainbegiratzea eta/edo eguneroko bizitzari lotutako jarduerak gauzatzeko laguntza behar duten eta buruko gaixotasuna duten pertsonak artatzen dituzte, eta zaintzaileek etengabe jarduten dute.
Ostatua eta laguntza eskaintzen dute egoiliarrek gaitasun eta trebetasun pertsonalak zein harremanezkoak hobe ditzaten, horien garapen pertsonal, gizarteratze eta eguneroko inguruneko parte hartzea errazteko eta, oro har, pertsonon bizi kalitatea hobetzeko.
Banakako laguntza mailak eta erabiltzaileen premia aldakorretara egokituak eskaintzen dira. Aldi baterako egonaldi, egonaldi luze edo egonaldi iraunkorreko zerbitzuak dira.
Zerbitzu honek aukera ematen die gizarte eta familia sareko kide diren eta landa ingurunean bizi diren pertsonen zaintzaileei zaintzako eta autozaintzako ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko, nola zaintzaileen zaintzak hala bizi kalitatea hobetzearren: elkarri laguntzeko taldeak, etxez etxeko laguntza psikologikoa, inguruneko egokitzapenetan etxez etxeko aholkularitza eta eguneroko bizitzako jardueretan entrenatzeko jarraibideak.
Desgaitasuna/mendekotasuna duten pertsonentzako arreta zerbitzuak
Desgaitasuna/mendekotasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzea
Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzen duen 8/2021 Legearen oinarria da pertsona guztiek eskubide eta baldintza berdinak izan behar dituztela gaitasun juridikoari dagokionez, eta zenbait berrikuntza sartzen ditu pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen direla ziurtatzeko.
Laguntzeko figurak eta neurriak
Pertsona batek ezarritako neurriak dira, etorkizunean gaitasunik ez izatea aurreikusita.
Laguntza behar duen pertsonak erabaki dezake nork emango dituen laguntza horiek; bere buruari edo ondasunei buruzko neurri zehatzak; laguntza horiek emango dituen pertsonak izango dituen ahalmenen irismena; gehiegikeriak, interes gatazkak edo eragin bidegabea saihesteko babesak: bai eta neurri horiek berrikusteko mekanismoak eta epeak ere.
Borondatezko neurri horiek notario eskritura publikoan ezarri behar dira, eta, jasota gera daitezen, notarioak ofizioz komunikatuko dizkio Erregistro Zibilari.
Izatezko zaintza betetzen ari den pertsonak edo desgaitasuna duen pertsona baten gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza eman nahi duenak bere eginkizuna betetzen jarraituko du, baita borondatezko laguntza neurriak edo neurri judizialak badaude ere, baldin eta neurri horiek behar bezala aplikatzen ez badira.
Agintaritza judizialak neurriak ezartzen ditu borondatezko neurririk eta izatezko zaintzarik ez dagoenean, edo nahikoak ez direnean. Ordezko neurriak eta neurri osagarriak dira, pertsonak bere gaitasun juridikoa egikaritzean duen ahalik eta autonomia handiena errespetatuko dutenak, eta haren borondateari, nahiei eta lehentasunei erantzungo dietenak beti.
Kuradoretza
Laguntza neurri formal bat da, eta laguntza jarraitua behar dutenei aplikatuko zaie. Haren edukia eta hedadura ebazpen judizialean zehaztuko dira, desgaitasuna duen pertsonaren egoerarekin eta inguruabarrekin eta haren laguntza beharrekin bat etorriz. Ebazpen horretan zehaztuko da zer egintzatarako behar den kuradorearen esku hartzea.
Defentsa judiziala
Figura hori ezartzen da desgaitasuna duen pertsonaren laguntza beharra noizbehinkakoa denean, nahiz eta errepikakorra izan, hau da, jardueraren baterako edo batzuetarako laguntza behar denean, eta batzuetan laguntza hori behin baino gehiagotan errepika daitekeenean.
Neurri horiek berrikusteko eska daiteke hori justifikatzen duten inguruabarrak dauden bakoitzean. Hala ere, ofizioz berrikusiko dira hiru urtean behin edo, salbuespen gisa, sei urtean behin.
Arreta zerbitzuak
Adineko pertsonentzako arreta zerbitzuak:
Mendekotasun graduak aitortzea da lehen urratsa mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak edo prestazioak eskuratzeko.
Pertsona bat mendekotasun egoeran dagoen jakiteko, beharrezkoa da egitea Informazio Bulegoan eskaera egiten duen pertsonari kasuan kasuko balorazioa. Bulego horretan, diziplina anitzeko pertsona talde espezializatu bat izango dute, profil soziosanitarioa eta berariazko prestakuntza dauzkana, Mendekotasun Egoeraren Balorazio Baremoa (MBB) aplikatzeko.
Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden pertsonei laguntzeko zerbitzua da, etxean egon ahal izan daitezen; hartara, etxeko laguntza eta arreta pertsonala eskaintzen ditu, etxean moldatzen eta gizarteratzen laguntzeko eta, aldi berean, bakartze egoerak saihesteko.
Zerbitzu honek aukera ematen die gizarte eta familia sareko kide diren eta landa ingurunean bizi diren pertsonen zaintzaileei zaintzako eta autozaintzako ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko, nola zaintzaileen zaintzak hala bizi kalitatea hobetzearren: elkarri laguntzeko taldeak, etxez etxeko laguntza psikologikoa, inguruneko egokitzapenetan etxez etxeko aholkularitza eta eguneroko bizitzako jardueretan entrenatzeko jarraibideak.
Ezintasuna babes neurri bat da, beti agintaritza judizialak hartzen duena, eta bizitzako esparru batzuetan edo guztietan erabakiak hartzeko gaitasunik ez duten eta judizialki ezgaitu diren edo ezgaikuntza prozesuan dauden pertsona helduei aplikatzen zaie. Haren helburua da pertsonaren eskubideak babestea eta eskubide horien egikaritza eraginkorra sustatzea eta erraztea, haien garapen pertsonal osoa, erabateko gizarteratzea eta bizi kalitatea hobetuta.
Foru Aldundiak helduen tutoretza zerbitzua emateko eskumena du. Horretarako, helduen tutoretzako eta defentsa judizialeko foru batzordea sortu da. Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako organo aholku emaile bat da, eta esleitzen zaizkion legezko zaintzako gaietan baliabideak antolatzeko eta koordinatzeko eginkizunak ditu:
-
Legez ezgaituta dauden adin nagusikoen tutoretza, kuradoretza eta defendatzaile judizialaren kargua betetzen ditu, eginkizun horiek judizialki esleitu zaizkionean.
-
Kasuak aztertzen ditu eta jarduteko jarraibideak eta zaintza horren kudeaketa beharrezkotzat jotzen den erakunde publiko edo pribatuari esleitzea erabakitzen du.
-
Tutoretzapeko pertsonak beren gizarte ingurunean integratzeko eta normalizatzeko ekintzak sustatu eta egiten ditu.
Babes fundazioak dira agintaritza judizialak ezgai deklaratutako desgaitasun psikikoa duten pertsonen tutoretzak eta bestelako zaintza figurak zuzenean gauzatzeaz arduratzen diren erakundeak, baldin eta eginkizun horiek ezin bazaizkie senideei edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei agindu.
Eguneko zentroak adineko pertsonentzat
Muga fisiko eta/edo psikikoak direla eta, pertsonen ohiko ingurunean beren beharrak behar bezala ase ezin dituzten eta mendekotasuna duten adineko pertsonei banako arreta osoa aldi baterako edo betiko eta egunez eskaintzen dieten arreta zentroak dira.
Zentro horien helburua arreta jasotzen dutenen autonomia pertsonalaren maila hobetzea da, haien muga funtzionalak konpentsatzea eta ohiko zaintzaileei laguntza ematea. Prebentzio-prestazioak eta laguntzaileak bultzatzen dira, pertsonek haien autonomia mantendu eta bere inguruan parte hartu ahal izan dezaten.
Ondokoak eskaintzen dira:
-
Zainketa pertsonalizatuak gaitasun fisiko, psikologiko eta sozialei eusteko eta gaitasunok indartzeko.
-
Higieneko, jantokiko eta osasunaren jarraipeneko zerbitzuak.
-
Garraio egokituaren zerbitzua.
-
Bi zentrotan, asteburuetan eta jaiegunetan ematen da zerbitzua.
Eguneko arretarako landa zentroak
Egunean zehar, laguntza zerbitzuak ematen dituzten laguntza zentroak eta zentro komunitarioak dira, eta laguntza hori autonomia aldakorra duten adinekoei ematen diete eguneroko bizitzako jardueretan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan; hain zuzen ere, etxean bizi kalitate onargarriarekin bizitzen jarraitzeko aukera ematen dieten familia egiturari edo laguntza sareari eusten dieten adinekoei.
- Zentroan egun osoa edo erdia egon daiteke.
- Otorduetan bakarrik ere joan daiteke, edo bainu geriatrikoa edo ikuztegi zerbitzua eska daiteke.
- Garraio zerbitzua dauka.
Eguneko arreta landa eremuko egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan
Egoitza eta etxebizitza komunitarioetako eguneko arreta zerbitzu bat da mendekotasuna duten edo mendekotasunik ez duten edo mendekotasun arina duten adinekoentzat, etxebizitza komunitarioen kasuan, eta aukera ematen du eguna egoitza zerbitzu batean igaro ahal izateko eta zentroko eguneroko jardueretan parte hartzeko.
-
Otorduetan bakarrik joan daiteke zentrora, edo bainu geriatrikoa edo ikuztegi zerbitzua eska daiteke.
-
Garraio egokituko zerbitzua dago.
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza
Ostatu zerbitzua, ohiko etxebizitza izateko, aldi baterako edo betiko, mendekotasun egoeran dauden eta ohiko ingurunean euren beharrizanak behar bezala ezin asebete ditzaketen adinekoentzat; halaber, ostatu aukera arinagoak behar dituztenentzat dira, laguntza handiagoa behar dutelako, banakako arreta integrala eskainita.
Honako helburu hauek dituzte:
-
Erabiltzaileen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzea.
-
Autonomia pertsonalari eustea.
-
Eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren zainketak eta laguntza pertsonala bermatzea.
-
Garapen pertsonala eta bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea.
-
Komunitatean parte hartzeko aukerak eskaintzea.
-
Laguntzako familia eta gizarte sareei eustea sustatzea.
-
Segurtasun sentipena areagotzea.
Zaintzaileen etengabeko presentzia bermatzen da, zainketa pertsonalak, zerbitzu medikoak eta erizaintzakoak eskaintzen dira, eta diziplina anitzeko talde baten laguntza ere bai, egoiliarren ongizatea, fisikoa, psikologikoa eta soziala lortzera bideratua.
Etxebizitza komunitarioak
Adinekoentzako etxebizitza komunitarioak erabiltzaileen ohiko ingurunean daude. Baditu eginkizun hauek betetzeko langileak: gizarte laguntza, bitartekaritza eta gainbegiratzea, bai eta arreta pertsonala eta etxeko laguntza ere.
Arreta zerbitzuak
Babesik gabe dauden haurrentzako eta nerabeentzako arreta zerbitzuak:
Babes neurri bat da; familia barruan beharrizan materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak gutxienez aldi batez beteta ez dauzkaten eta babesgabetasun larrian dauden haurrei eta nerabeei arreta integrala emango dien etxe alternatibo bat eskaintzen zaie, Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean edo tutoretzapean badaude.
Harrera aldi baterako izan ohi da: egoitzako aldia amaitu ondoren adingabeak beren familia biologikora itzultzen dira, edo harrerara edo adopziora bideratzen dituzte
Helburu nagusia adingabeak gizarteratzea eta horien egoera normalizatzea dira, eta horretarako familia, arlo pertsonala, soziala, eskolakoa, lan aurrekoa eta lanekoa landuko dira. Pertsona adingabeak familia ordeztuko duen bizikidetza testuinguru bat behar dutenean erabiltzen da baliabide hau.
Araban egoitza harrerako zentro eta etxeek osatutako sare bat dago; horietan, haur eta gazteen premiei erantzuna emateko diseinatutako hainbat programa garatzen dira, haur eta gazteen egoeraren arabera:
-
Oinarrizko programa orokorra: programa guztien oinarrian dago; 3 eta 16 urte arteko haur gehienen premia eta egoerei erantzuteko balio duen aukera da, babes neurri legal modura.
-
Premiazko arreta programa: berehalako arreta ematen du familien krisi egoeretan, haurra edo gaztea etxetik berehala ateratzea ezinbestekoa denean bera babesteko.
-
Harreraren osteko jarraipen programa: Emantzipatutako gazteei edo egoitza harreran egon diren 18 urtetik gorakoei laguntza ematen zaie, bizimodu independentea hasi badute eta sare normalizatuaz gain babes handiagoa behar badute.
-
Emantzipaziorako prestatzeko programa: Babes neurriak behar dituzten eta babes sistematik irten eta gero familia batean txertatzerik izango ez duten 14 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta. Gazteek bizimodu independenterako funtsezko gaitasunak eskuratzeko ahaleginean datza.
-
Emantzipazio programa: 16 urtetik gorako gazteak bizimodu independenterako prestatzen ditu, ohiko bizimodu autonomotik gertuko edo antzeko bizikidetza testuingurua eskainiz; norbere burua kudeatzeko araubidean funtziona dezake, eta laneratze eta orientazioko eta/edo prestakuntza eta hezkuntzako babesa jasotzen dute, bizitza sozial eta lan arloan benetan integratze aldera.
-
Portaera arazoak dituzten nerabeen arretarako programa espezializatua: Babes neurriak behar dituzten adingabekoentzat, portaera arazo larriak badituzte eta horrek talde mailako bizikidetza oztopatzen badu; batzuetan nahasmendu psikiatrikoekin edo droga kontsumoarekin dago lotuta.
-
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei laguntzeko programa espezializatua: Familia mailako erabateko babesgabetasun egoeran, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei laguntza eta babesa ematen zaie.
Zailtasun handiko egoerak bizi dituzten familia eta bizikidetza unitateei gizarte eta hezkuntzan laguntza edota laguntza psikosoziala ematen dien zerbitzuen multzoa osatzen dute, seme-alaben hezkuntzan laguntzeko; zerbitzu horien bitartez babesgabetasun larriko egoerak bukaraztea azpimarratzen dute eta, aldi berean, familia nukleoa birgaitzen ere laguntzen dute, familia banatzea saihestuz eta adingabeak familiatik banatu badira, lehenbailehen bueltatzea sustatuz.
Familiari eusteko programa
Babesgabetasun egoerak saihestu edo arintzen jarduten da, gaitasun pertsonalak, sozialak edo hezkuntza arlokoak hobetzea behar duten familiei laguntza emanez, haien seme-alabei arreta egokia emanez, familiaren integritatea zainduz eta, familia banatuz gero, neurri aldagarriak direla eta zailtasunak gainditzeko familiekin lan egitea eskatzen dutela ulertuz.
Profesionalak zuzenean aritzen dira familiarekin. Hain zuzen ere, haur eta nerabeei zein beraien gurasoei laguntzen diete familia giroan, eta horrela, hezkuntzaren bitartez, denen baliabide pertsonalak hobetzen dira.
Eguneko zentroa
Eguneko zentroa adingabeentzat eta familientzat babes zerbitzu bat da; eskolaz kanpoko ordutegian eskaintzen da, egunean zehar. Haien bizikidetza ingurune naturalean bizi diren adingabekoekin egiten da lan, baina integrazio sozial eta eskola integrazio desberdina daukaten adingabekoekin.
Premia fisiko, sozial, afektibo eta intelektualak ikusita, hezkuntza plan pertsonalizatuak prestatzen dira. Horretarako aisialdiko jarduerak, kultur jarduerak eta hezkuntza laguntzakoak antolatzen dira, kolektibo honen gizarte arriskuko egoerak eta gizarte zailtasunekoak prebenitzen lagunduko duten hezkuntza ingurune egonkorrak sortuz.
Aldi berean, familiak prozesuan inplikatzen dira, eta babesa ematen zaie guraso funtzioak ongi bete ditzaten: jarraibide osasungarriak barneratzea familiaren dinamikan, bizikidetza, komunikazioa eta seme-alaben garapen integrala hobetzeko.
Bisiten Unitatea Adingabeen eta Familiaren Arloan kudeatzen diren programetan eta zerbitzuetan dauden familien eta adingabeen bisitak eta elkartzeak gauzatzeko, horien jarraipena egiteko eta horiek berrikusteko programa da. Horiek guztiak babesgabetasun egoera larrian egon ohi dira, eta zerbitzu hau emango da bisitak inguru normalizatuago batean ematea ezinezkoa denean.
Adingabeko atzerritarren aldi baterako lekualdatze programak, ezinbestean, humanitarioak izan behar dira.
Egoera hauetakoren batean dauden adingabekoei daude zuzenduta:
-
Jatorrizko herrialdean edo herrialdeko jatorrizko inguruan une honetan gerra gatazka badago, edo duela gutxi horrelakorik egon bada.
-
Jatorrizko herrialdeetan hondamendi natural larriak baldin badaude.
-
Errefuxiatuentzako kanpalekuetan baldin badaude.
Parte har dezaketen haurrek tutoretzapean edo guraso ahalpean egon daitezke.
Sustatzaileak administrazio publikoak, irabazteko xederik gabeko elkarteak, irabazteko xederik gabeko fundazioak, fundazioak edo bestelako erakundeak izan daitezke, adingabekoaren tutoretza edo guraso ahala dutenak.
Sustatzailearen arabera bi egoera sor daitezke:
-
Entitateek sustatutako programak (haurrentzat edo haur taldeentzat).
-
Familiek sustatutako programak (partikularrak, entitate baten bitartekaritzarik gabe eta eskolaratzeko helburu esklusiboekin).
Modalitateak:
-
Aldi bateko lekualdatzea, osasun tratamenduak xede direnean.
-
Aldi bateko lekualdatzea, oporrez gozatzeko.
-
Aldi bateko lekualdatzea, eskolaratze helburuetarako.
Horietako bakoitzak betekizun zehatzak ditu.
Programa horiek guztiak abenduaren 26ko 188/2018 Dekretuan erregulatu ziren, atzerritar adingabeak Euskal Autonomia Erkidegora aldi batez lekualdatzeko xedea duten izaera humanitarioko programei buruzkoa.
Arreta zerbitzuak
Gizarteratzeko arreta zerbitzuak:
Egonaldi labur eta luzeko ostatu zerbitzua, egoera fisiko eta psikologiko oso txarra daukatenei zuzenduta, osasun arloko jarraipen jarraitua, laguntza psikologikoa, tratamendura atxikitzea eta elikadura eta higiene zaintza behar badute.
Pertsona bakoitzarentzat banakako proiektuak prestatzen dira, eta horietan osasun arloko alderdiak, harremanetakoak, aisialdi eta denbora libreko gaiak eta lan eta gizarte arlokoak jasotzen dira, bizitza soziala nahi bezala normalizatzea lortze aldera.
Komunitate mailako prebentzio programa bat da, eta populazio guztiari orokorrean eta bereziki arrisku taldeei zuzenduta egiten du lan, mendekotasun arazoak eragiten dituzten kausak azpimarratuz, hainbat ekintzaren bitartez:
- GOFEko mendekotasunak prebenitzeko tokiko planean kokatutako jarduerak garatzen dira.
- Arrisku jokabideak, drogekin arazoak eta/edo zailtasunak dituzten gazte eta nerabeak laguntzeko arreta eta prestakuntza; gurasoek eta gizarte eragileek ere hartzen dute parte.
- Harrera, gizarteratzea eta laguntza terapeutikoa ere jaso da, mendekotasuna gainditu duten pertsonen gizarteratze prozesua indartzeko.
Ijitoen populazioaren kultura bereizgarria kontuan hartuta, ijito familiei egokitutako baliabideak sortu dira.
Horretarako hainbat lan ildo garatu dira, esaterako bazterketa egoeran dauden familiei arreta emateko ildoa, toxikomania arazoak dituzten gazte eta nerabeak ere laguntzen dira gizarteratze eta birgaitzeko, egoera oso ahuletan dauden adingabeak artatzen dira, gazteekin emakumeen betebeharra lantzen da, gazte, emakume eta familiei zuzendutako prestakuntza programak babesten dira eta kultura hedatzea sustatzen da.
Gizarte harrerako zerbitzuak eskaintzen zaizkie prostituzioan ari diren pertsonei, eta aldi berean herritarrak pertsona horiek errespetatu beharraz sentsibilizatzeko ekintzak egiten dira.
Ludopatien inguruko informazioa eta orientazioa emateko eta haien aurkako prebentziorako programak eta zerbitzuak garatzen dira.
Zerbitzuak gizarteratzera orientatutako espazio bat eskaintzen die pertsonei; espazioak izaera anitza du eta denboran luzatzen den arreta eskaintzen du, banakako akonpainamendua eskainiz gizarte eta hezkuntzako laguntzan eta/edo laguntza psikosozialean eta gizarteratzeko ibilbidean, laneko, hezkuntzako eta gizarte eta lanean integratzeko esku hartzeak uztartuz.
Arreta zerbitzuak
Berehalako arretarako baliabideak:
- Larrialdiak: SOS-DEIAK 112
- BIKTIMENTZAKO 24 ORDUKO TELEFONO BIDEZKO ARRETA ZERBITZUA (SATEVI), 51 hizkuntzatan: 900 840 111
- BEREHALAKOAN HARTZEKO ZENTROA 24 ORDU
- Auzoko edo udalerriko OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK | GASTEIZKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK
- GIZARTE-LARRIALDIKO egoeran, oinarrizko gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke: 945 134 444 | San Antonio kalea 10, Gasteiz
-
HEGOAK FORU ZERBITZUA. Emakumeen aurkako indarkeria matxistan espezializatutako arreta soziojuridikoa eta psikosoziala. Aurretiko hitzordua eskatu behar da
- Amurrio: 945 891 161
- Laudio: 944 034 850
- Vitoria-Gasteiz, Agurain, Laguardia eta Oyón-Oion: 945 151 015 edo 945 124 892
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako arreta zerbitzuak:
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Arabako lurralde osoan daude hedatuta, eta hainbat gizarte arazoren aurrean aholkularitza, laguntza eta arreta eskaintzen dute. Zerbitzu horietan orientazioa eskaintzen da egoera bakoitzerako laguntza eta zerbitzu espezializatu egokienen inguruan.
Telefono bidezko arreta zerbitzu bat da; genero indarkeriako egoerak pairatzen dituzten emakumeei informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen die.
Modu anonimoan dei daiteke, eta konfidentzialtasuna une oro bermatzen da. 24 orduz funtzionatzen du egunero.
Arabako Lurralde Historikoko udalerriren batean bizi diren eta tratu txar fisiko, psikiko edo sexu erasoak jasan dituzten -berriki edo iraganean- emakumeei eta beren seme-alaba adingabeei laguntza psikologikoa emateko doako zerbitzua da, eraso horien ondorioz, laguntza psikologikoa behar badute.
Senideei (bikotekidea, alabak, semeak etab.) eraso egin dieten edo egiten dieten gizonei zuzendutako doako zerbitzua da; arreta psikologikoa eskaintzen zaie, jokabide oldarkorra alda dezaten.
Genero indarkeria pairatu duten emakume biktimek justiziara sarbidea izatea erraztea da zerbitzu honen helburua. Doakoa da. Abokatu batek biktimen eskubideak babesteko, erreklamazioak izapidetzeko eta doako laguntza juridikoa lortzeko informazioa ematen die tratu txarren kasu guztietan eta sexu askatasunaren aurkako egintzetan, edozein arlotan gertatu arren.
Berehalako harrera zentroa
Berehalako ostatu segurua eskaintzen die, denbora mugatu batez, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zein haien kargura dituzten pertsonei; bitartean, biktimaren premien balorazioa egiten da, baliabiderik egokienera bideratu aurretik.
Egunero 24 orduz dago zabalik, urteko egun guztietan.
Tarteko egonaldietarako egoitza harrera zentroa
Zentro honen helburua indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eta haien kargura dituzten pertsonen ostatu eta baimen eskaerak artatzea da, esku hartze espezializatua behar duten kasuetan. Aldi baterako ostatu gisa funtzionatzen dute, emakume horien bizitza normalizatzea erraztuko duen arreta plan integrala prestatzen den bitartean.
Harrera etxebizitzak
Harrera zentroetatik ateratzeko erabiltzen diren zerbitzuak dira, emakumeen egoerak etengabeko laguntza behar duten kasuetan. Egonaldi laburrak izaten dira bertan, indarkeriaren biktima den emakumeak ez badauka etxerik berreskuratzeko eta indarkeria matxista egoera gainditzeko, betiere intentsitate altuko babes neurririk behar ez badu.
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.