Ikuskaritza

Ikuskaritza

Gizarte Zerbitzuen Ikuskaritzaren izapideak

Hauxe da gizarte zerbitzuen zentroak ikuskatzeko jardueraren helburua:

  • Erabiltzaileen eskubideak errespetatu eta babestuko direla bermatzea.
  • Eskubide horiek egikaritzeko bide eraginkorrak daudela eta horiek modu egokian funtzionatzen dutela ziurtatzea.
  • Gizarte zerbitzuak eta gizarte zerbitzuetako zentroak ikuskatzea eta ebaluatzea.a

Zentroak ikuskatu behar izango dira aplikagarria den arautegi sektorialak ezarritako aldizkakotasunari jarraiki, eta, edozein kasutan ere, urtean behin gutxienez.

Gainera, zerbitzu edo zentro baten ikuskapen osoa edo partziala egin ahal izango da egokitzat jotzen denean eta, bereziki, hori egitea aholkatzen duen salaketa bat dagoenean.

 

Izapidetu

Laguntza txakurren foru erregistroa da. Txakur horiek desgaitasuna duten pertsonei laguntzen diete pertsona horiek edozein lekutara, establezimenduetara edo garraio publikoetara sartu ahal izateko, horietan ibiltzeko eta leku horietan egoteko animaliarekin batera.
 
Laguntza Txakurren Foru Erregistroko laguntza erregistroan inskribatzen dira baita ere laguntza txakur izateko prestakuntza jasotzen ari diren txakurrak.

 

Izapidetu

Erregistroaren bidez administrazioak bermatu egiten du Gizarte Zerbitzuen zerbitzuek eta zentroek bete egiten dituztela araubidez ezarritako gutxieneko kalitate betekizunak.

 

Izapidetu

Zentroa edo zerbitzua itxi izana jakinaraztea.

 

Izapidetu

Zentroko edo zerbitzuko titulartasun aldaketa jakinaraztea.

 

Izapidetu

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua:

  • Arreta ematen du eta hala eskatzen duen pertsonari informazioa ematen dio kexak eta iradokizunak helarazteko modu egokienari buruz.
  • Titulartasun pribatuko Gizarte Zerbitzuetan emandako arreta eta zerbitzuei buruzko kexak izapidetzen ditu.

Kexak eta iradokizunak dagokion unitateari edo zerbitzuari jakinarazten dizkio hark izapidetzeko, betiere horiek jasotzean egiaztatzen baldin bada izapidetzea beste zerbitzu edo unitate batean egin behar dela.

 

Izapidetu