J. Fernando Nebreda V.ren erakusketa - araba
- Gizarte Zerbitzuak
- Agendaren xehetasuna

Agenda
J. Fernando Nebreda V.ren erakusketa
J. Fernando Nebreda V.k aurkeztuko digu erakusketa hau, boligrafoz egindako 20 marrazkiz osatua. Erakusketa 2027ko urriaren 6ra arte, Ajuria Egoitzako areto nagusian, bisitatu ahal izango da.
"Duela urte gutxi batzuk hasi nintzen interesatzen hain egunerokoa den tresna xume hau eta testura, bolumen eta giro bereziak sortzeko dituen aukerak. Grafitoa biguna eta aurreikusteko modukoa da, eta, batez ere, akatsak barkatzen ditu; Borragoma trazu txar bat ezabatzeko nahikoa da. Boligrafoarekin ez dago atzera-martxarik, boligrafoak ez du barkatzen, baina irauten du. Lerro bakoitza erabaki bat da, bilbe bakoitzak argi-itzal-eraikuntza bat egiten du, eta gai da munduaren konplexutasuna eta sentimenduen sakontasuna atzemateko ".