Oleoa eta mandalak 3D-n - araba
- Gizarte Zerbitzuak
- Agendaren xehetasuna

Agenda
Oleoa eta mandalak 3D-n
Ines Olivares Molina Granadako Alhaman jaio zen, baina hiru urte zituela, Gasteizera etorri zen bizitzera. Izan ere, bere ibilbide profesionala, San Prudentzio egoitzan nolabait garatu da. Bere jarduera artistikoari dagokionez, Arte eta Lanbide eskolan ikasi zuen. Oro har, marrazketa- eta pintura-tekniken bidezko adierazpenean betidanik interesatuta egon da, eta, bereziki, pinturari lotutako mandaletan.
Mandala kartoizko zati txikiz osatuta dago, olio-pinturarekin harmonian kolorezko unibertso txiki bat sortuz. "Mandala aurrez aurre begiratzen baduzu lerro fin bat baino ez duzu ikusiko; nire izena barruan bilatzen saiatzen bazara, mugitu ahala, agertzen diren eta batzuetan koadroan islatzen diren koloreak ikusiko dituzu. Puzzle dibertigarria eta koloretsua da "
20 artelanez osatutako erakusketa, apirilean eta maiatzean egongo da ikusgai Ajuria Egoitzako areto nagusian.