Pisu ikusezina: krisi suizidari erantzuten diotenak zaintzea - araba
- Gizarte Zerbitzuak
- Agendaren xehetasuna

Agenda
Mintegia: "Pisu ikusezina: krisi suizidari erantzuten diotenak zaintzea"
ASAFESek eta Arabako Foru Aldundiak profesionalei zuzendutako honako mintegira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldia ekainaren 10ean, asteazkenean, egingo da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko María de Maeztu aretoan, 09:00etatik 14:00etara (aretora 08:30etik aurrera sartu ahal izango da, sarrera nagusitik).
Ekitaldian izena emateko aukera egongo da, bai aurrez aurreko modalitatean bai online modalitatean. Online parte hartuz gero, jardunaldia streaming bidez jarraitzeko esteka egun batzuk lehenago bidaliko da.
Parte-hartze ziurtagiria aurrez aurreko modalitatean bakarrik emango da.
Aretoaren edukiera mugatua denez, aurrez aurreko modalitateko plazen esleipena izen-emate ordenaren arabera egingo da.
Jardunaldiaren osagarri gisa, arratsaldean familiei eta interesa duten pertsona guztiei zuzendutako tailerrak egingo dira, 16:00etatik 18:00etara.