Arreta soziala eta informazio bulegoa

Gizarte-informaziorako zerbitzua

Zerbitzu honetatik herritarrei bideratutako informazioa, balorazioa eta orientazioa eskaintzen da, eskubide sozialei, zerbitzuei eta laguntza sozialei buruz.

Gasteizen bizi diren herritarren gizarte-arretako beharrei erantzutea du helburu, haien gizarteratzea, autonomia eta ongizate sozialaea hobetzeko asmoz, Arabako Foru Aldundia eskudun den gizarte zerbitzuen arloan. 

Gasteiz ez den Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean bizi bazara, zure udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskatu behar duzu hitzordua. 

Aurrez aurreko edo telefono bidezko modalitaterako hitzordua hauta dezakezu, zure beharren arabera.

Administrazio honetan erreferentziazko gizarte langile bat dagoeneko esleituta baduzu, ez duzu aurretiko hitzordurik erreserbatu behar zerbitzu honetan, profesional horrekin zuzenean harremanetan jarri baizik.